Uste gabeko zaplaztakoa

EvoMoralesErreferendumaEvo Morales, hain maitatua den Bolibiako lehendakariak, konztituzioa aldatu nahi izan du aldi bat gehiago presidentetzarat aurkezteko. Jende galdeketa bat beti da arriskutsua. Hori  ikasi du Moralesek bere kaltetan. Hara huts egite horren zergatiak.

Anbizio pertsonal soberakin bat kario pagatzea arriskatzen du Evo Morales Bolibiako lehen lehendakari indigenoak. Ukaldi bakar batez, azken hamar urtetan molde ausartean bere  erresumari ekarritako aldaketa sozial eta ekonomikoaren ondorioak lanjerrean ezarri ditu ustegabean galdutako kontsulta bat dela eta. Pentsaturik agintean iraun behar zuela eta,  konstituzioaren aldaketa ahalbidetuko zuen erreferenduma bat kosta ahala kosta bultzatu du, puntaren puntan minorian ezarria izaiteko. Bolibiar presidenteak uste zuen bere kudeaketa onaren bitartez eta ekonomia susperraldi  bikainean izanki, ahalko zuela 2019ko hauteskundeetan berriz aurkeztu eta poderean agindu 2025 arte. Hautes untzien emaitzak kolpe gogorra eman dio, ustegabean. Hauteskunde biharamunean Moralesek “lasaitasuna” eskatu bazuen ere emaitza ofizialak jakin arte, xifreak ez ziren aldatu eta lehendakariaren galdeari buruzko  ezezkoak irabazi zuen doi doietarik izan bada ere.

Huts estrategikoak

Uste gabeko zaplaztakoa, ikusita duela urte bat ta erdi Moralesek garaipen ederra lortu zuela bere hirugarren agintaldia segurtatzeko botoen % 61 eskuratuz. Karia hortarat funtsean Evo Moralesek bere diskurtsoa nolabait aldatu egin zuen, lehen  aldikotz enpresaburueri ere zuzenki mintzatuz,beren eskaera batzu ere bere programan sartuz. Ondorioz hiri haundienetan ere bere aldeko sustengua haunditu zen. Jakin behar da Bolibian, Evoren bi agintaldiren medioz klase ertaina 2,6 milioiez emendatu dela. Polliki polliki bereganatua zuen klase ertain  horrek, aldi huntan kario pagarazi zion “perpetualki” agintean egon nahi izan hori. Funtsean Alto Plano eskualdean, Evoren usaiako bozka gotorlekuan ere bere aldeko sustengua %71tik  % 56rat jautsi egin zen.

Aditu ainitzek aipatu egin dute erreferenduma kanpainan zehar lehendakariak eta bere aldekoek huts estrategiko batzu egin izan zituztela. Adibidez oposizioaren kritikei erantzuteko behin ta berriz Estatu Batuen “gerra zikina” aipatu zuten ahoa beteka. Diskurtso antiinperialista hori interesatuki erabiltzea froga argirik gabe ez zen asmakizun izugarria eta bikaina izan eta botoak milaka galarazi zizkion Moralesi. Puntaren puntan arras molde xumean, erran ditaike kontsulta hunen bitartez herritargoak nahi izan duela mezu arras xinple bat helarazi oraindik gogoko duten estado buruari: “Lehendakari, ez da lider ordezkaezinik, soilik helburuak dira saihetsezinak”.

Aditu ainitzek aipatu egin dute
erreferenduma kanpainan zehar
lehendakariak eta bere aldekoek
huts estrategiko batzu egin izan zituztela.
Adibidez oposizioaren kritikei erantzuteko
behin ta berriz Estatu Batuen “gerra zikina”
aipatu zuten ahoa beteka

Desafio berriak

Emaitza horiek direla eta, hemendik aintzina Evo Moralesek beharko du kondatu oposizio azkarrago eta antolatuago batekin, nahizta ez den mementoko bederen liderrik agertzen bere baitan. Emaitzak ezagutu eta, lehendakariak ez zuen usaiako bere diskurtso ofentsiborik egin eta apaltasunez hartu zuen herritarrek emandako abisua. Nahizta konstituzioaren aldatzeari ezezkoak irabazi eta emaitza hunek zaildu bere poderea, ez du erran nahi orain arteko politikeri ezetzko borrobila eman zietenik bolibiarrek. Jabeturik bere desafioa huts egite bat izan zela, Evok gobernadore zibil guziak eta oposizioko alkate ezagunenak konbokatu egin zituen eta bilkura bakarrean adostu bidean ziren proiektu eta erreforma guziak bururaino beharko zirela eraman. Oraindik gelditzen zaizkio lau urte poderean. Lau urte bere ondokoa hautatzeko eta prestatzeko MAS (Movimiento al sozialismo) alderdiaren barne edo inguruan. Lau urte erakusteko erresuma osoari bere lehen asmoa, bere desafio bakarra gelditzen dela aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoa suspertzea, sozialki baztertu eta langile klaseetarik haratago klase ertaina ere bereganatuz, eta hiri haundienetan berriz gehiengoa lortuz. Azken finean, progresoaren eta oreka sozialaren lider karismatikoa berbilakatu eta “betirako” poderean egon nahi duenaren irudia ahantziaraziz. Jakinik konstituzioak ahalbidetuko diola berriz hauteskundeetarat aurkeztea 2025ean, bolibiarrek nahi izanez gero bederen.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 réflexions sur « Uste gabeko zaplaztakoa »

  1. dommage je ne lis pas le basque
    je reviens de Bolivie, j’y étais pendant le référendum et j’aurais bien voulu savoir ce que vous disiez d’Evo Morales car là -bas je peux dire que c’était chaud et que j’ai discuté avec pas mal de monde
    Merci

Les commentaires sont fermés.