Uztailaren 1etik goiti, denak Enargiarekin!

PrintFriendly and PDF

Enargiak, %100ean berriztagarria den tokiko argindar hornitzaileak baieztatu du duela zonbait egun,berez %100ean berriztagarria den argindar eskaintza  uztailaren lehenetik goiti proposatzen ahalko duela partikular eta profesional guziei.  Egun batzu barru, beren enargia.eus webgunean izanen den imprimaki baten bitartez beren eskaintzari lortzeko eskaera egiten ahalko da. Horren ondotik, Enargiak ditu behar diren desmartxa administratibo guziak eginen hornitzaile aldaketa egiteko.  Hori mozturarik eta interbentsio teknikorik gabe.

Hara jarraian, uztailaren 1a aitzin, Enargiarekin zuzenean topatzeko bi hitzordu:

« Après demain »-n proiekzioa

Hendaiako garapen iraunkorraren astearen kari, « Après demain » filma proiektatua proiektatua izanen da ekainaren 5ean Les Variétés zineman.

Enargia, I-Ener eta Euskal Moneta, Hendaiakoop eta Recycl’Arte lekuko iniziatibek parte hartuko dute ingurumenari buruzko eztabaida batean. Momentu goxo bat pasatzeko aurkera da, beraz ez duda.

Egitaraua :

  • Lehen zatia : « Hendaiakoop pintxo ciné »

  • 18:00 – ingurumenari buruzko filma batzu

  • 19:00 – Tokiko produktuak eta pintxo pote aperitifa

  • 20:30 – Après demain

Bizi-k 10 urte!

Baionan ekainaren 14, 15 eta 16an Biziren 10 urteak ospatuko sie.

Enargiak informazio mahain bat atxikiko du ekainaren 15ean, larunbatez, goizeko 10etatik arratsaldeko 4ak arte Patxa plazan. Ez duda bertara hurbiltzea. Plazer handi batekin zuen galderei erantzunen diete Enargiako animatzaileek.

Egitaraua  :

Ekainaren 14, 15 eta 16ean, gure 10 urteak ospatuko ditugu!!
Kontzertuak, bazkari, ekintz, poteo, edo konferentziak, denetarik izanen da. Beraz oraindanik datak gorde itzazu, sekulakoa izanen da!!
Programa osoa: https://bit.ly/2WCKoos

Igandean, ekainaren 16an, 9:45etan, deneri idekia den desobedientzia zibileko ekintza handi bat antolatuko dugu. Alaia, aldarrikatzailea eta %100 bortizkeriarik gabekoa den ekintza eder batean parte hartzeko gogoa duzu?
Ekintzan parte hartzen dut: https://bit.ly/2V4yTV6

Bazkari popular haundi bat eginen dugu Patxa plazan igandean 13:00etan.
Izena eman nahi dut: https://bit.ly/2vMCahD

Hiru egun horiek antolatzeko esku ukaldi bat behar dugu. Muntaketan, logistikan, bazkarian, ostatuan, garbiketan, komunikazioan, argazkietan, etab…
Laguntzaile izan nahi dut: https://bit.ly/2V4yTV6