2019ko Baionako Bestetako zonbait hitzordu!

BB2019Aurtengo Baionako Bestetan ere euskaraz eta euskotan arizaiteko, elkartasun giro herrikoi eta parekidearen gozatzeko… hainbat parada ukanen ditugu. Hara zonbait gune eta xehetasun lagungarrri…

Moltsak Euskoz bete Bestetara joan aitzin!

mail-3Bionako Bestetan 57 ostatu, jatetxe eta elkartek euskoa onartzen dute gaur egun, ahantzi gabe laborarien xokoa. Gainera Baionan bizi ez bazira Besten eskumuturrekoa euskoz erosten ahal duzu ere Baionako eta Donibane Lohizungo Turismo Bulegoetan.

mail-2

Euskoan kidetzeko, oraindik ez baduzu egina, erraza da:
Internetez:
– Edozein aldaguneetan:
– Bestetan, Tonneliers karrikako Patxokiren aitzinean, asteazkenetik goiti!

2019ko Karrikaldi

Karrikaldi2019B

Horra hainbat urte hauetan (14 garrena!) euskal kulturaren topalekua den lau arratsalde eta gauez  (ostegunetik uztailaren 25etik, igandera, uztailarne 28ra) Jacques Porte plazan iragaiten den Karrikaldiren programaren berri!

Aurtengo lehen berritasuna plaza bera izanen da, arraberritua denetik bere lehen Baionako Bestak eta bereziki bere lehen Karrikaldia biziko baitu. Hortako ere arta haundienarekin plazari untsa egokitzeko gogoetak egin dituzte partaidek, publikoaren biltzeko egina den leku horren egin ahala untsa baliatzeko.

Ez ahantz Baionako eta inguruko Ikastolek xerbitxatuko dituzten edari, talo eta janariak, leku airestatu hortan, nun jartzeko lekuak ere badiren, Gaztelu zaharraren azpi ospetsuan!

Karrikaldi2019A

Laborarien xokoa, janari onaren hitzordua beti

Laborarien Xokoa : Uztailaren 24tik 28rat, besta egun guziz idekia izanen da gunea (12.00-23.00)
Laborarien Xokoa : Uztailaren 24tik 28rat, besta egun guziz idekia izanen da gunea (12.00-23.00)

Zazpigarren urtea da ELBko laborariek eta laguntzaileek Baionako bestetako Laborarien Xokoa idekiko dutela aurten, Xaho kaian (Roland Barthes plaza). Berriz ere janari goxo, kalitatezko eta tokikoan eskaintza ederra izanen da.
Formula ez da aldatzen eta iparraldeko laborantxatik jin ekoizpen hoberenak proposatzea segitzen du ELBk. Uztailaren 24tik 28rat, besta egun guziz idekia izanen da gunea (12.00-23.00). Usaiako karta aberatsan hautatzen ahalko da. Aurtengo berrikuntzetarik da pastak ere lekukoak izanen direla. Gotaineko Euskal Pastak enpresan eta Behauze Xemianeko etxaldean ekoiztu bio pastak proposatuko dira axoa eta atzarkiarekin.
Lekukoa eta kalitatezkoari lehentasuna emaiten diola azpimarratu du aurten ere ELBk, izan produkto nagusietan ala platen prestatzeko behar diren lehengaientzat (Herriko irina edo Arto Gorri irina, Nouste Ekilili olioa, Bipiako ketxupa…).
Laborariak izanen dira lekuko laborantxaren anbaxadoreak eta umore onez lan eginen dute 300 bat laguntzaileek bestazaleeri plazer egiteko!

Miam Idoki

MiamIdoki$

Poterne gunean, Idoki ekoizleek zerbitzatuko dituzte beren etxaldeetako ekoizpenak « Miam Idoki » ostatuan. Ostegunean, uztailaren 25ean, 12:00etarik 18:00k arte haurrek eta helduek tokiko burger, talo, plater eta deserta ezberdinetaz gozatzen ahalko dute!

Patxokin Euskal Kantuen topaketa eta arroltze ta xingar eguerdi guziz

Eguerdiro 12:00etan, asteazkenetik igandera, Euskal kantuen hitzordua eta arroltze ta xingar platerak!
bestak euskal kantu web
baionakobestak-patxokikontzertuak-2019
PAF

Aurten berriz ere, Baionako Besten kari, eslogan antisexistak hiriko lehioetan afitxatzen segitzen du PAF!ek.

Eta uztailaren 25ean, ostegunarekin, poteo feminista Laborarien Xokotik (Xaho plazan) abiatuko da 18:00tan, ClaM y Dia DJ ibiltariak animaturik.

Tixertak eta pisa-xutik-ak, 24etik goiti Patxokin salgai izanen dira.

Baionako Besta alternatiboak 2019 : besta euskaldun, feminista & herrikoiak!

2 Baionako Bestak  Patxa © Mathieu Prat

Aurten, irekidura alternatiboaren suziria jaurtitzeko, Diakite elkartea gonbidatu dute antolatzaileak diren Baionako Gazte Asanbladako kideek, egunero mugaz gaindigo elkartasuna posiblea eta beharrezkoa dela erakusten baitu Diakitek eta ondorioz elkarte horretan ari den jendearen lana omentzeko asmoz! Bestak beste modu batean antolatu eta ospatzen ahal direla frogatuko dute aurten ere, denek ezagutzen duten Patxa plaza famatuan.

AFFICHE