2019ko Otsail ostegunak hor dira!

2019 Otsail Osteguneko 4 hizlariak!
2019 Otsail Osteguneko 4 hizlariak!

1997an Amikuzeko Zabalik elkarteak abiatu zuen abentura, eta aurten ere bere alea utziko dauku. Lau ostegun, lau hitzaldi, arratseko 8ak30etarik 11ak arte, tragoa eta bere bixkotxa barne. Euskaratik eta euskaraz bizitzeko nahikariak bultzaturik antolatua da hitzordua Donapaleuko Auzitegi karrikan den herri elkargoko gelan.

« Irri ixtorioak : gure ahozko literaturatik », Otsailaren 07an, Maialen Moreno Zubeldiaren eskutik

Maialen Moreno Zubeldia

Maialen Moreno Zubeldia itzultzailea da gaur lanbidez ; bere filologo doktore tesia irri ixtorioen gai huntaz egina du.

Lapurdin, BaxeNafarroan eta Zuberoan, 2009-2010 urte bitartean, herri kontakizunen bilketa metodiko bat egin zuen Maialen Moreno Zubeldiak. Herriz herri jendearen ahotik atera kontakizunak bildu eta gero horiek transkribatu, sailkatu, eta aztertu zituen. Beraz, kontakizunen gauko eguneko corpusa osatu nahi izan du. Bilketa hori egiteko zein metodologia erabili duen eta kontakizunak aztertzeko jarraiki oinarriak azalduko dauzkigu, nola heldu zen jendearengana eta nola atera zuen informazioa, zeregin horretan aurkitu mugak, …
Bilketa osatu eta gero, corpus hori aztertu du. Lehenik, bildu kontakizunen ezaugarriak eta orain arte izan dituzten sailkapenak aurkeztuko dauzkigu. Kontakizun anitz errealistak deitu ditu, eguneroko bizitzako pertsonaien eta gertakarien berri ematen baitaukute.
Jarraian, errepaso bat eginen du euskal aldizkarietan, liburuetan eta eskuizkriburen batean agertu kontakizun laburrez, eta horiek aztertzen dituzten ikerketez. Era berean, bilduma zahar eta berrietan gure kontakizunek dauzkaten baliokideak aipatuko ditu. Badira Erdi Arotik hasirik errepikatzen diren antzeko gai irringarri batzu. Gure kontakizunen baliokide zaharren artean, adibidez, XV. mende hasieran Poggio Bracciolini latinista italiarrak bildu kontakizunak daude.
Azkenik, irriaren adierazpenaz mintzatuko zauku, ixtorio horietan hauteman irri baliabideak aipatuz.  XX. mende hasieran Bergson-ek eta Freud-ek umoreaz egin teorizazioak gure kontakizunetan aplikaturik aztertu ditu.

« Etxera bidean », Otsailaren 14an, XAMARren bidaia adolezentziatik haste, edo aetz gazte belaunaldi baten berreuskalduntzeaz bi solas eta lau ele

xamar b

XAMAR

XAMAR (alias Juan Karlos Etxegoien) ezagutzen dugu euskarazko dibulgazio liburuen bidez :« Orhipean » eder hura, « Orekan » hizkuntzen ekologiaz ari zena, « Euskara jendea » liburu eta dokumentaletan dena, eta « Etxea » argazki ederrez hornitua. Baina ezagutzen dugun Xamar euskaldun honek, beste bizi bat izana du lehenago. Frankismo beltzean sortua, Aezkoa hotzeko Garralda herrian, gaztean ez zekien euskara bazenik ere. Guk ere  badakigu hortaz zerbait : ia bi belaunalditan hizkuntza desagertu da bizitza sozialetik. Jakobinoen pean, maltzurkiago agian, baina frankismo pean egunetik gauera, debeku latzaren pean.

Adolezentzia, mundura irekitzeko aroa da, eta 70 -80 urteetan piztu zen giroak lagundurik, Garralda herriko gazteak ohartzen dira beren zaharrek, galdutzat utzirik ere, euskara jakitun zirela. Ohartzen dira toponimiak zerbait diola beren izaiteaz. Eta bakotxak bere moldean, euskal nortasunerateko bidaia abiatzen du. Kulturaz eta bere ezaugarriez jabetuz, euskara ikasiz, mintzatzen hasiz, harreman sare berriak lotuz, … etxerako bidea eginez !

Bidaia hori dauku kondatuko XAMARrek, eta bidaia bali, akulturaziotik jali den belaunaldi osoaren harat-hunata kundatzeaz bestalde, gure hizkuntzaren berreskuratzeko beharrezko ditugun energia eta baliabideetaz ariko zauku, ahal den bezainbat tranpa eta ilusiozko bideak agerian emanez. Hori guzia solas librean, hurbilduko direnek, berak bezainbat dakitelako gai huntan. Bederen, berak hala dio !

 

Angula ustelak, Otsailaren 21ean, Ainhoa Intxaurrandietaren esperientzia edo nolako ustelkeria den politikan, gure etxetik hurbil

Ainhoa Intxaurrandieta

Ainhoa Intxaurrandieta

 Zineman dira ikusten gisa hortako ixtorioak : intriga eta azpijokoak, jukutria ilunenen gordetzeko ordinagailuak ixilka hustea, gaiak epaitegira desbideratzea politiko debate sanoaren itxurak eginez, … Ainhoa Intxaurrandietak eta Iñaki Errazkinek beren larruan bizi dute gisa hortako serie txarreko gertakarien arrosarioa.

2013an, Bilduk Gipuzkoako Diputazioko eta herriko etxe gehienen giderrak eskuratzen ditu. Aitzineko legegintzaldian EAJk erraustegi proiektu bat bultzatu zuen, gosta ahala gosta. Zeinu guziek erakusten zuten gain-dimentsionatua zela, eta nolazbait abiatua zen birziklatze mugimendu azkarraren kontrako norabidean zoala, urte luzeetako zorpetzeak bestelako alternatibak behargabetu lezazkeelarik gainera. Tema gaiztoaren gordetzera ere ez dira entseatzen, ezen botere aldaketaren bezperan, baldintza ezin sinetsietan izenpetzen baitituzte delako erraustegiaren obratzeko kontratu guziak. Bilduk engaiamendu horiek asumitu behar ditu lehen egunetik, eta halere, heltzen da negoziatzera proiektuaren gelditzea. Lau urte berantago, EAJk eta PSEk boterea berreskuratzen dute. Bigarren erraustegi xede bat bultzatzen dute, baina ez zaie aski, Bildukoeri pagarazi nahi diete afruntua, eta kario. Auzitegira deitzen dituzte Ainhoa Intxaurrandieta, GHK, Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioko buru ohia (iparraldeko Bil ta Garbiren pareko herriarteko sindikatua), eta Iñaki Errazkin Diputazioko Inguramen Diputatu ohia. 100 miliun! Bizi batean ordain ez daiteken dirutza eskatzen diete, lehen erraustegi proiektua geldiaraztearen kalte-ordain gisa.

Azpi-jokoen dantza horren aurkeztera jinen zauku Ainhoa Intxaurrandieta, nola pasatu den eta zertan den gaur. Baina galdezkatzen du ere, nola bozken bidez boterea legitimoki lortu izana gatik, indar ekonomiko batzuk sekulako boterea dutela, eta ez zaiela axola ez interes publikoa, ez bestela pentsatzen duten jendeen errespetua, edozein metodo baliatuz beren abantailerako. Demokrazia hitza ahobeteka erabiliz bistan dena.

ZAD-a bizi dutenen ahotik, Otsailaren 28an, Iñaki Etxeleku, Notre Dame des Landes-tik, okupazio esperimentazioaren lekukotza ekartzen

Iñaki Etxeleku

Iñaki Etxeleku

Iñaki Etxeleku, Berria egunkariko kazetaria da, Ipar Euskal Herriko Hitza astekarian, bereziki. Denbora eman du zad-en bizitzen, hango protagonistekin harremanak sortzen. Liburu batekin itzuli da, hango kideen lekukotasun zintzoa ekarri nahian. Notre-Dame-des-Landes, borroka leku eta esperantza sortzaile da. Aireportu proiektuaren kontrakoa izaitea baino aise zabalago doana. Hango okupatzaileek, jendartean bizitzeko beste molde batzu pentsatu, obratu eta bizitzen ari dira. Eta galdera potenteak jiten zaizkigu segidan parera. Hona liburuaren kontrazalean, Beltza adiskideak nola aurkezten dauzkigun :

« Nola bizi, ekoiztu eta trukatu kapitalismoaren kontsumo eta alienazio legeetarik bereiz? Nola kudeatu egunerokotasuna eta gatazkak, larderiarik gabe, delegazio alderdikoietarik aparte, demokrazia zuzenean eta berdintasunean? Eta, beste mundu posible baten promesa dakarren esperientzia hori haustera etorriko den estatuaren indarrari aurre egiteko, nola antolatu erantzun azkar eta eginkorrak? Iñaki Etxeleku ZADen egon da, eta han direnei galdetu die. Jendeak lañoki erantzuten du, argitasun harrigarriaz. Sentitzen dutenaren gibelean sumatzen dira hausnarketa asko eta sakonak, eta laguntza handikoak dirateke ezker iraultzailearen etorkizunaz grinatzen direnentzat. Bai eta ZADeko bizipen kolektibo eta militante horiek hurbilagotik ezagutuz, autonomiaren eta autogestioaren nondik norakoak hobeki ulertu nahi dituenarentzat ere.»

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).