40. Nafarroaren Eguna

PrintFriendly and PDF
NafegTalde2018

Basaizea, Kultur Batasuna

1979an ospatu zen lehen aldikotz Nafarroaren Eguna Baigorrin. Guti batzuek sinesten baitzuten hortan : Euskal kultura, Nafarroa, Euskal Herria, Euskara… Ez zitekeen erretx, bainan lotu dira, lotu gira, belaunaldiz belaunaldi, harremanak sortuz, loturak garatuz. Baigorri euskaldeko mugimendu baten erakusleiho bilakatuz, nahikeri baten iraupenaren eta kultur transmisioaren lekuko bilakatuz.

Gaur zer ospatzen dugu ? Geroztik zer bide egin dugu ?

Bakearen bidea, herri kontsulten bidea, elkarlanaren bidea, elkartasunen bidea. Hori ere ospatzen dugu, gure xokoan bakarrik beha egon ordez elgarrekin mundua iraultzeko eta alaitzeko dugun gaitasuna. Joaldun burunbalariak gira, momotxorro tropak, zigante dotoreak, txerrero eleganteak.

Apirilaren 29an, 40. aldikotz denak Baigorrira gomit zirezte, egitarau pollita prestatu dautzuegu !

 

Nafeg2018progWeb

Basaizea Kultur Batasuna

Nafarroaren Egunaz gain, Basaizea elkartea urte osoan bizi da.

Helburutzat du Baigorriko eskualdean euskarazko ekitaldien eskaintzea forma ezberdinetan: ikusgarri, antzerki, kantaldi, eztabaida, gogoeta… Eskas bati erantzuteko sortua, garaian euskarazko sorkuntzak eta emanaldiak arrunt murritzak baitziren. Gaur egun, eskaintza anitzez aberatsagoa da bainan ez dugu begi bistatik galtzen euskaraz bizi nahi badugu, horrelako ekitaldiak beharrezkoak direla eta oraindik animaleko lana gelditzen dela, euskal kulturak leku oraindik ttipiegia duelako gure lurraldean.

Beraz, gure maneran eta gure ahalekin entseatzen gira Euskal Herri barnekaldean kultura biziarazten eta bazterren animatzen. Euskal Herri barnekaldean izaiteak ez du erran nahi Euskal Herriko beste herriekin harremanik ez dugula.

Gure helburuetan da ere loturak azkartzea. Baztango lagunak, Tafallakoak, eta aurten, nola ez, Altsasuko herritarrak.

Elkartasunari esker dugulako irabaziko.

Bi hitz afitxaz…

Aurten, lehen prestaketa bilkura gau hartan, haize hegoa zen, ta beharbada horrek harrotu gintuen, ideiak berotu, gogoak altxatu… Afitxa egiteko artista hautatzeko mementoan, norbaitek ufatu zaukun Zumetaren izena. Nor ? Zumeta ? Bai ! Mikel Laboaren disken azalak egin dituena ! Gernikaren bere bertsioa ere margotu duena ! Kolore biziz itxura abstraktu handiak tindatzen dituena ! Bainan uste duzue onartuko duela ?… Erantzuna hemen duzue, aurtengo afitxa koloretsuan ! Bakotxaren begiradak zerbait berezi ikusiko du, bainan dudarik gabe mugimenduan da, zirimolan, haize basa bezala, Basaizea bezala !

Nafeg2018web.png fitxategiaren kopia

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video