8000 karrikan, lurra eta etxebizitzaren politiketan eragiteko

PrintFriendly and PDF

2021-11-20A
Logement-Etxebizitza Manifestaldiaren ko-antolatzaileak

8000tik gora pertsona bildu dira azaroaren 20an larunbatez « Vivre et se loger au Pays, espekulazioari EZ ! » lemapean egindako manifestazioan, Ipar Euskal Herrian bizi dugun etxebizitza problematika salatu eta etxebizitza arloko politika anbizioso eta ausartak aldarrikatzeko. Manifestazio honen jatorrian giren 32 eragileek, hitzordu hau hasiera gisa kokatzen dugu. Kari horretan, datozen egunetan, denei irekia izanen den lan esparru bat egituratzen hasiko gira. Gure helburua, lurra eta etxebizitzaren tokiko politiketan eragitea da, baina baita beharrezko lege aldaketak ere bultzatzea.

Mobilizazio honek arrakasta handia ezagutu du: 8000 pertsonetik gora presente erantzun diote 30 elkartetik gorako antolakundeetako eta sektore desberdinetako (elkarteak, laborantza, sindikatuak, ekonomia soziala eta solidarioa, artea, kultura, politika, kirola …) ehun pertsonalitatek bultzaturiko deialdiari. Manifestazioa, Paul Bert plazatik abiatu da, “Vivre et se loger au pays. Espekulazioari ez! » izenburua zuen banderolarekin. Atzetik joan dira, joaldunak, musikariak eta hip hop eta kantarien kamioiak, jendeak ozen oihukatzen zituen lemen artean, Ipar Euskal Herrian bizi dugun lurra eta etxebizitzaren problematika salatzeko.

Argazkia @Jean-Jacques Richepin : www.studio-hohoa.com

Argazkia @Jean-Jacques Richepin : www.studio-hohoa.com

Manifestazioak Paulmy etorbidetik segitu du eta gobernuaren ordezkaria den suprefekturaren heinean zenean zein Euskal Elkargoaren eraikinaren parean -non berriki TEPa adostu duen-, manifestariek, beren giltza-sortak atera dituzte ahalik eta harrabots gehien egiteko. Harrabots hori, bertan ziren guzien arrangura islatzea zuen helburu eta bertako podere publikoak interpelatzea ere.

2021-11-20D

Manifestazioa, Lauga kirol aretoan bukatu da hitzartzea eta horren ostean antolatua zen bestarekin eta etxebizitzarekin lotuak ziren hainbat erakus-mahaiekin.

2021-11-20B

« Denak ukituak gira edo ikutuak izan gaitezke, baina aterabideak existitzen dira » esan dute Maialen Elosegi eta Jean Daniel Elichiry hizlariek eszena tokitik, gibelean manifestazioari loturiko pintaketa bat zuela : esku bat etxea babesten. Manifestazio honen aldarrikapenak berriz gogoratu dituzte : « Etxeen merkatuaren erregulazioa lurzoruaren kontrol publikoa mantentzea ahalbidetuko duten erabaki politikoetatik lortuko da, baina baita konpentsazioa gisako neurriei esker, zeinek AirBnB bezalako hornituriko etxebizitza turistikoen alokazioa oztopatzen ahalbidetuko dutenak. Horrelako aterabideak, tokiko instituzioen esku dira. Botere publikoek askoz ere parte hartze handiagoa izan behar dute merkatuan, bereziki epe luzeko lur erreserbak eratuz eta nekazaritzako lurra bermatuz. Etxebizitza bat izateko eskubideak, bi etxebizitza izatea baino lehentasun handiagoa duelako, bigarren etxebizitzen kontra borrokatzen segitu behar dugu. Etxebizitza horiek, bertan bizi nahi dutenei lapurtuak zaizkie.

Soldata edo lan-kontratu mugagabea izateak ez du ahalbidetzen Ipar Euskal Herrian etxebizitza aurkitzea. Alokairuak eta lurren prezioak lurraldean segurtatzen diren soldatekin ez dute zerikusirik. Orain arte babestua zela uste zuen biztanleriaren zati oso bat mehatxatua sentitzen da. Eta hori, bizitzako istripuak, bereizteak edo prekarioak, ikasleak, baztertuak eta estatusik gabekoak aipatu gabe. Neurri indartsurik gabe, biztanleriaren zati handi bat etxerik gabe geldi liteke edo duintasunik gabeko baldintzetan aloitua.

Larrialdiko etxebizitzak, integrazioko etxebizitzak edota etxebizitza egokituak behar ditugu. Lurra zaintzeko, lurzoruak ez artifizializatzeko eta baliabideak babesteko eraikuntzak mugatu behar ditugu. Denentzako etxebizitza sortzeko ez da beharrezkoa gehiegizko eraikuntzetatik pasatzea. Horretarako, sistematikoki gure buruei galdezkatu behar diegu zertarako eta norentzako produzitzen dugun. »

2021-11-20E

Tokiko lurra eta etxebizitzaren politiketan eragina izateko eta beharrezko lege aldaketak abiarazteko, hala adierazi genuen: Gaurko manifestazioa prozesu baten hasiera besterik ez da. « Mobilizazioak segitu behar du, elkarlanak segitu behar du. Manifestazio honen antolakuntzan izan giren 32 erakunde sindikalek, politikoek, elkarteek, hasitako lan kolektiboarekin aitzina segitzeko konpromisoa hartzen dugu. Beraz, datozen egunetatik hasiko gira elkarrekin lan egiteko gune bat egituratzen, egitura bakoitza errespetatuz eta parte hartu nahi duten herritar guziei ateak irekiz. Lan kolektibo hori, batasuna eta lankidetza besterik ez daude, merkatu libreari eta haren ondorioei aurre egiteko bakoitzak bere herrian bizitzeko eskubidea izan dezan ! »  hitzekin eman diote bukaera bozeramaileek.


Manifestaldi bukaerako hitzartzea:
« Herrian bizi eta aloitu! Espekulazioari ez! » lemarekin bildu gira gaur milaka pertsona, etxebizitza eskubidearen alde egiteko: 8000 baino gehiago. Ipar Euskal Herria ordezkatzen duen aniztasuna bildu da gaur Baionako karriketan. »

Laisser un commentaire

Votre e-mail ne sera jamais publié ni communiqué. Les champs obligatoires sont indiqués par *

Connect with Facebook

*
*

Vous pouvez utiliser ces balises et attributs HTML <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video