Praktika eraldatzaileak gure lurraldean: zer eta nolaz?

Txomin Poveda, Soziologian doktorea, Iratzar fundazioko langilea, Bagira prozesuaren koordinatzailea
Txomin Poveda, Soziologian doktorea, Iratzar fundazioko langilea, Bagira prozesuaren koordinatzailea

26. Otsail Ostegunen aurtengo lehen hitzorduan, otsailaren 9an, Txomin Poveda Soziologian doktoreak eta Bagira prozesuaren koordinatzaileak, bere hitzaldian, Ipar Euskal Herriko alternatiben ibilbide historikoa oroitaraziko digu baita esplikatuko zergaitik eta zein logikarekin lurralde huntan hainbeste emazte eta gizon eraldaketa manera hortan inplikatzen diren.
Euskara hutsezko konferentziak, 26. aldikotz antolatuak dira Donapaleun, ZABALIK elkartearen eskutik. Hitzaldiak ostegun arratsez iragaiten dira, Donapaleuko Bideak gunean, 8ak30etan hasten eta bixkotxatto batekin baso bat edanez bukatzen. Jarraian aurtengo egitaraua, kasualitatez, otsailetik martxora luzatzen dena!

Otsailaren 9a

Praktika eraldatzaileak gure lurraldean : zer eta nolaz ?

Txomin Poveda, Soziologian doktorea, Iratzar fundazioko langilea, bagira prozesuaren koordinatzailea

Otsailaren 16a

Murgiltzetik plazara: haur eta gazteak euskaratik euskarara

Xan Aire (1984, Urepele), euskara teknikaria da, 14 urtez Seaskan arizana; gaur egun, Plazara izeneko kooperatiba sortzen ari da, hizkuntza jendarteratzeko xede duena, komunikazioa, aholkularitza, formakuntza eta elkarrekintzatik.

Lorea Etxeberia eta Antton Seichal KEA elkartekoak ere hor izanen ditugu abiatu berri duten esperientziaz hitz egiteko.

Otsailaren 23a

Kalapitatik jazarpenera : taldean bizitzeak eragiten dituen dinamikak

Elorri Garat, haur eta helduen psikologoa Zuraiden

Martxoaren 2a

ALDA mugimenduaren esperientzia : nondik eta nora…

Xebax Kristi koordinatzaile eta ekintzailea

Martxoaren 9a

IRULEGIko zorion eskua

Mattin Aiestaran eta Juantxo Agirre Mauleon, ARANTZADI zientzia elkarteko arkeologoak