Abia gaitezen

MirenZabaletaMiren Zabaleta (Leitza 1981), Sortu-ko Kontseilu Nazionaleko kidearen artikulua, Zuzeu.eus-en garatua izan den « Maltzaga » gogoeta sailetik.

Maltzaga bai, Maltzaga ez. Hori al da herri honetan burujabetzarako bidea abiarazteko oinarrizko galdera? Nire ustez ez. Maltzaga fetitxizatuz, zerumuga magikotzat hartuta edo baztertu behar den guziaren ikur bilakatuta, ez dugu gauza handirik aurreratuko.

Are eta gehiago, Nafarroako aldaketa edota Ipar Euskal Herriko instituzionalizazioari bide eman dioten indarrak begiratu ezkero edota independentziarako bidea hartu duten Catalunya eta Eskoziako prozesuei erreparatuta, ulergaitza suertatzen da burujabetza estrategia baten oinarria duela 40 urte sortu zen “Maltzaga” kontzeptuaren arabera neurtzea.

Bitxia da EAJri begira aritzeagatik kritikak zabaltzea, EAJri begira jarrita. Areago, deigarria da EAJrekiko obsesioa errefusatzea EAJren eskala hautua baliatuz, hau da, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osatzen duten esparru autonomikoa zentro gisa hartuta, beste lurraldeak periferia gisa hartzen direlarik. Etengabean nahasten da Euskal Herria EAErekin, edo, akaso, EAJ indar hegemonikoa den eskualdeekin, eta horrek ez du diagnostiko egoki baterako abiapuntua jartzen.

Ez gaude Maltzaga garaian. Euskal askapen ibilbiderako kartografia berriak behar ditugu. Zentro eta periferia paradigma guztiak baztertuko dituztenak. Ez dago euskal lurralde guztietan era mimetikoan erabiltzen ahal den eredurik, baina abiadura eta bideak ezberdinak izanik ere, garrantzizkoa da noranzkoan batera ekitea.

Maltzagaren karira sortu den eztabaida interesgarri honek baieztapen bat dauka abiapuntuan. Euskal panorama independentista-soberanistaren inguruan dauden pentsalari-mugimendu-alderdi guztiek azken garaiotan behin da berriz adierazi duten paradigma berriak sortzeko beharra. Ohikoak egin dira  “abertzaletasuna birpentsatu beharra dago” eta “independentismoak birfundazioa galdegiten du” bezalako baieztapenak. Edota Jose Elorrietak aste honetan eman digun goiburua: “burujabetzaren bidea berrezaugarritu behar da, bertigo eta konplexurik gabe berrikuntzak eginez”.

40 urte pasa dira Txibertako porrotatik eta ordutik Euskal Herriaren ibilbidea marraztu duten bi aldagaiak, haustura demokratikoak eta borroka armatuak batetik, eta autonomismoak bestetik, bidearen amaierara heldu dira. Paradigma berriak beraz. Aro eta garai berrietarako. Horixe da bere burua birkokatu eta praxi metatzaile eta irabazle bat eraiki nahi duen independentismo eraldatzaileak duen erronka. Eta horretarako funtsezkoa da bizi dugun mundua eta herria ondo irakurtzea.

Egoeraz hainbat apunte 

Azkartze historikoaren garaietan gaude. Posiblea da datozen urteetan munduan, Europan, espainiar eta frantziar estatuetan, aldaketa sakonak gertatzea, azkartzea, gainjartzea. Ziurgabetasuna da nagusi, zaila da, ezinezkoa ez esate arren, munduaren gobernantza edota Europar Batasuna hemendik hamarkada batera nola egongo den aurreikustea. Bidegurutzeak biderkatuko dira, gurea bezalako herri batentzako suposatzen dituen arrisku eta aukera guztiekin.

Abia gaitezenEdonola ere, ezbaian ez dagoena da neoliberalismoaren arauak eta logika eskala globalean hegemonikoak direla, eta indartzen ari den eskuin muturraren (Le Pen, Trump…) arriskuarentzako antidotoa demokraziaren eskutik datorrela, eduki sozial indartsuz hornitutako herrien burujabetza prozesuez. Honen espresio dira Europan ernaltzen edota azken estaziora iristen ari diren prozesu independentistak: Eskozian, Irlandaren Batasunerako bidea…eta noski, Katalunia. Burujabetza prozesuak eta jendarte eraldaketa elkarlotuta ageri dira, inoizko gardentasun handienaz.

Espainiar Estatuak, azken hamarkadako krisi testuingurua baliatu du birzentralizaziorako joera indartzeko eta orain, 15Mrekin abiatutako mobilizazio zikloaren hondarrean, PPren lidergoaz betiko elite finantzario eta politikoak 78 erregimenaren berrezarpenerako bidean dira. Espainian ez dago haustura demokratikoa bultzatzeko indar harremanik, kultura politikorik, ezta bideragarritasun aukerarik ere. Abia gaitezenKataluniako prozesua da bide hori ezintzen duena. Eta Estatuak, keaz harantzago, ez du zer eskaini.  Trenen talka badator eta horrek dena aldatuko du. Katalunian, Euskal Herrian, Europan. Kontziente ote gara?

Gaur gaurkoz, Espainiar Estatuan, autonomismoak, aukera politiko bideragarri bezala, bereak egin du. Autonomismoa agortu da. Estatuak hil du, aldebakarrez.  Lurralde eremu bakoitzeko autogobernu eta instituzioen ahalmena xahutuz, herritarron erabakimen oro baldintzatuz eta ongi bizitzearen aukerak espainiar estandarretara mugatuz. Halaxe adierazi du Ibarretxek berak, argi eta ozen, Espainiarekiko menpekotasuna eta dependentziaz aritu denean.

Hala baina, Espainiar Estatuan posible ez dena, Euskal Herrian posiblea da. Hemen bada termino sozial eta soberanistetan lurralde bakoitzak burujabetza prozesu eratzaileak abiarazteko nahikoa indar-harremanik. Bada, burujabetzarako ibilbide berriak sustatzerik: behetik gora, herritarren eta eduki sozialaren protagonismoz, instituzioen birkokapenaz, konfrontazioa eta desobedientzia formulak garatuz, gehiengoak osatuz eta esparru instituzional, politiko eta sindikalaren arteko dialektikan esparru bakoitzak instituzionalizazio soberanista ahal bezain fite sustatuz.

Burujabetzaren aroa irekitzeko garaian gaude 

Abia gaitezen

Euskal jendartea hobeto bizitzeko Burujabetzaren aroa ireki nahi dugu. Eta ez genioke inori prozesua baldintzatzeko beto ahalmenik eman behar. Ez espainiar edota  frantziar estatuei, ezta EAJri ere. Ibil gaitezen, bidea egin dezagun prest gaudenok eta besteak lerrotu beharko dira, prozesua egiten dugun heinean.

Argi dago Urkulluren EAJren zuzendaritza ez dagoela burujabetza estrategia bat abiatzearen alde. Logika neo-estatutarioan instalatua dago, ustezko konfort egoeran, bere garaian Pullolen alderdiak egin bezala, Estatuko indar izatera jokatu nahian. Baina, kasu, EAJ ere ez zegoen Nafarroan egin den aldaketaren alde eta ez zuen beste aukerarik izan. Eta Lemoizeko zentral nuklearra egin nahi zuten eta orain Garoñaz oso kezkatuta agertzen dira.

Abia gaitezen

EAJrekiko adostasuna ez da prozesuaren aurrebaldintza, are eta gutxiago oinarri nagusia. Baina burujabetza estrategia garatzeko proposamenak ezin dira EAJ gabe aritzeko beharrean oinarritu. Estrategiarako ideia hauek, beraz, ez dute Maltzaga abiapuntu edo helmugatzat, baina, era berean, ez dute baztertzen. Kontua zera baita: gehiengoek urratsak ahalbideratzen dituztela eta urratsek gehiengoak eraiki.

Gehiengo independentista ez da, beraz,  aurrebaldintza. Baina gehiengorik gabe ez dago Burujabetza lortzerik. Gehiengoak eraiki behar dira, bidean konplizitateak eta borondateak biderkatuz eta dibertsifikatuz. Beraz, nahi duenarekin egin beharko dugu bidea, aritzeko baldintzak sortuz, inoren zain gelditu gabe, etorri nahi duen inor baztertu gabe.

… ados ote? Abia gaitezen. 

Asko hitz egin da borondateez. Burujabetza estrategia bat abiarazteko borondatea dugunon eta ez dutenenaz. Baina borondateak mendiak soilik ipuinetan mugitzen ditu. Politikan eta prozesu eraldatzaileetan, mendiak mugitzea bideragarria da borondateaz gain oinak lurretan eta jauzi erraldoiak egiteko gaitasuna duten estrategia eta ahalegin emankorrez aritzen delarik. Ez dezagun borondatea ere fetitxe bilakatu, afera ez baita nahi izatea, ezta ahal izatea ere, ahal izateko nahia ahalmena bilakatzea baizik, borondatea emankorra bilakatuz estrategia zuzen eta emankorren bidez.

Abia gaitezenAbiatu gaitezen beraz prest gaudenak. Burujabetza sozialaz hitz egiten dugun eragile, sindikatu eta esparru politikoa. Hobeto bizitzeko Burujabetzaren egitasmoarekin bat egin dezaketen herritarrak. Gaurkotu dezagun burujabetza eta eraldaketa soziala txanpona berdinaren bi aurpegiak direla baieztatzen duen hipotesia eta eraiki dezagun agenda eta praxi komun bat, neoliberalismoaren garai honi erantzunez eta gure testuinguruko baldintzei erreparatuz.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).