Aldak kanpaleku bat plantan ematen du Baionako Suprefeturan iruzurrezko alokatze kontratuak salatzeko

Aldako 42 militantek kanpalekua plantan eman dute Baionako Suprefeturaren aitzinean, alokatzaileak udan beren etxebizitzen uztera eta ber-aloitzeko aterabide prekario batzuren atzematera behartzen dituzten iruzurrezko alokatze kontratuen biderkatzea salatzeko. Elkarteko ordezkariek Pirinio Atlantikoetako Prefetarekin hitzordu-galdea pausatu ondoren, gai minbera hori ahal bezain laster aipatzeko, Aldak kanpalekua altxatu du, botere publikoen erreakzio eskasa balitz, laster ekintzak burutuak izanen direla jakinaraziz.

Oihal-etxolen eta piknikatzeko mahainen, paellaren, errekien, maleta errotadunen, aldairarako kartoizko kutxen, eta lanerako jantzien artean, giroa plantatua da: hemen, Prefeturaren parean plantan eman den kanpaleku salbai honetan, ez da turistei harrera egiten, baizik eta handituz doan udako beren etxebizitzatik kanporatuak diren urte osoko alokatzaileen multzoari. Sarrerako pankartak hau adierazten du: uda honetan, “Uhin urdinen kanpalekua”Iruzurrezko alokatze kontratuen kanpalekua” bilakatu da.

Ikasle ez direnendako, ikasleendako diren alokatze kontratuak, hemen bizi diren langileendako, mugikortasun alokatze kontratuak, alokatze kontratu arruntak… baina geroko data batekin izenpetua den aitzin-abisua gehitua, etxebizitza “behin-behineko eta aisialdiko bizitegi” gisa kalifikatzen duten alokatze kontratuak, etab.: Alda ohartu da, egunero bere laguntza galdatzera etortzen diren alokatzaileak lagunduz, eskrupulurik gabeko jabeak irudimentsuak direla legea hausteko eta udan prezio handienean alokatzea lortzeko. «Ez dira kasu isolatu bakar batzu: lekukotasunen biderkatzeak agerian utzi du arlo horretan zinezko “lege-gabeko” eremua bilakatu den Ipar Euskal Herrian praktika masiboa dela. Alokatze kontratu horiek larriki prekarizatzen dituzte alokatzaileak: haiek onartzera behartuak dira zeren ez da beste etxebizitzarik eskuragarri, hemen bizi diren eta hemen lan egiten duten pertsonak udan kanpalekuan edo ahaide hurbil baten sofan lo egitera behartuak dira… eta ez dute beren etxebizitza irailean edo urrian bakarrik berreskuratuko!” adierazi du Xebax Christy-k, Aldako bozeramaileak.

Ikasleentzat den alokatze-kontratu bat ukan dut 4 urtez segidan jakinez 36 urte dituztala eta lanean ari naizela. Aldarekin harremanetan ezarri naiz eta elkarteak azaldu dit nola egon behar naizen arras legalki ene etxebizitzan uda honetan eta ondotik ere. Azken lau urteetan, lehen aldikotz ez naiz maiatzean zehar estres eta herstura egoeran « , dio Mariek. Marie-rentzat egin duen bezala, Aldak jadanik hainbat pertsonei ahalbidetu die beren iruzurrezko alokatze kontratua automatikoki arraberritzen den 12 hilabeteko alokatze kontratuan eraldatzea.

Praktika masibo honen aitzinean, Aldak ekintza hau antolatu du Prefeta ozenki galdezkatzeko. «Alokatze kontratu horiek guziak arras ilegalak dira! Mublatu baten alokatze kontratua 12 hilabetekoa da denentzat, kategoria oso zehatz batzuendako salbuespenak izan ezik (ikasleak, mugikortasun egoeran diren langileak, etab.). Higiezinei dagokienez, ustelkerian ari diren hainbat jabe eta agentzia, Euskal Herrian, Far West-ean bezala ari dira, federik eta legerik gabe… Prefetari galdatzen diogu legearen aplikazioa bermatzeko neurriak hartuak eta indartuak izan daitezen, eta horren bidez saihestea, urtero, 2, 3 edo 4 hilabetez, ehunka pertsona etxerik gabe egon daitezen! ” bururatu du Ainize Butron-ek, Pirinio Atlantikoetako Prefetarekin hitzordu eskaera ofiziala Suprefeturan utzi duen Aldako bozeramaileak.

Aldak heldu diren bi urteetan alokatze kontratuetako praktiken oneratzea eta sanotzea lortzea den bere asmo irmoa agerian uzten du, beste behin ere, deitoratuz, Estatuaren eta Herriko Etxeen lana egitea behartua dela Airbnb bezalako mublatu turistikoen erregistratzearen obligazioaren urratze argi eta masiboaren kontra eraman borrokaren kasuan bezala.

Ekintza berriak laster burutuko dira, botere publikoen aldetik ez bada behar heineko erreakziorik lortzen.

Anartean, legez kanpoko alokatze kontratuen biktima diren alokatzaile guziei gomita luzatzen die elkarteak lehenbailehen harekin harremanetan sar daitezen, eta kontratu horien birkalifikatzeko eta horren bidez uda honetatik aitzina beren etxebizitzan egoiteko parada ukan dezaten.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).