Nafarroaren Eguna, euskal kulturaz… euskaraz gozatzeko!

NEHeldu den igandean, apirilaren 27an, Baigorrin ospatuko da Nafarroaren Eguna, Basaizea elkarteak antolatzen duen nafar eta euskaldun ororen besta. Basaizearen helburua urte osoan hainbat ekitaldi kulturalen antolatzea da. Elkarteak antolatzen dituen apirileko Kulturaldiaren azken hitzorduak eta Nafarroaren Egunaren egitaraua aurkituko dituzue jarraian, euskaraz bizitzeko parada ezin hobeak ez huts egiteko.

Apirilaren 22 eta 23an, Haurren ateraldia

22an asteartez, Baionarat treinez, han Uda Lekuko haurrekin topaketa, egun osoan zure lagunekin jostatzeko parada.

23an mendi ateraldia Baigorri gainetan. Aratsaldean, eskulan, joko eta beste…

Izenak emaiteko eta xehetasunentzat : www.basaizea.com

Apirilaren 26an, ibiakoitza MIKEL LABOARI musikaldia aratseko 9etan, Baigorriko Plaza Xoko gelan

Lehen partean, Baigorrin gaindi dauden kantariek Laboaren kantuak eskeiniko dauzkigute, poesia eta botz ederren nahasketaz gozatzeko parada.

Ondotik, lehen aldikotz Iparraldean, ZAZPI ALDIZ ELUR (Mikel Laboaren elurretan) ikusgarria, Ttanttaka taldearen eskutik.

Apiriaren 27a, igandea Nafarroaren Eguna !!

8etan : Askaria Baigorriko ikastolak eskainirik

Goiz osoan merkatua Elizako plazan.

11etan : Kabalkada

Desfilea + plazan ikusgarria : txalaparta – bertsulariak, Amikuze eta Anhauzeko joaldunak, Baigorri eta Amikuzeko ziganteak, Agoitz, Lizarra eta Arrolako dantzariak, Nafarroako gaiteroak + trikitilariak, Mutiko alaiak, Karmeleren irrintzina eta Basaizearen hitza

Pentzean 14etan : Ikastolen bazkari alaitua

Arratsaldean Herriko plazan

15:00-16:30 : Kirol animazioa

17:00-18:30 : Dantza ikusgarria : Iruñea eta Leitza eta Monteagudoko dantzariak

18:30 : Dantza jauziak Ezpela txarangarekin, Kiki Bordatxo eta Laket taldea

Xokoan kontzertuak :

5etarik goiti: Trikidantz, Mc Onak, DAMBA, Holako, Euskal karaokea…