Aldaketa beheretik

Ada ColauAda Colau Bartzelonan, Manuela Carmena Madrilen, bi egiazko ikur, joan den udaberriko hauteskundeek bi hiri nagusi horietan lehentasunak berikusteko eta gobernatzeko moldean ekarri zuten aldaketaren lekuko.  Hara zenbatetarainokoa izaten ari den kanbiamendua. Gobernu zentralean gerta daitekeenaren eredu?

Korrupzioak jana duen
erresuma batean,
alkate berriek eta beren kontseilariek
zor publikoaren eta politika publikoen
audit bat bultzatu zuten
2015eko agorrilean.

Abendoaren 20an Espainiako hauteskunde orokorretan Podemos alderdiak bozen %20,6-a lortzen zuen. Ondorioz 69 diputatu ukanen ditu parlamentuan, gisa  hortan puskatzen hasi da Espainiako urteetako bipartidismoa. Emaitza horrekin ebidentzian ezarri du ere emaitza onak ahal zituela konkretizatu jada poderean den hirietan, izan Madrilen edo Bartzelonan. Alabainan pasa den urteko maiatzean Podemosen inguruko hainbat koalizioek lur ikarak sortu zituzten herriko  hauteskundetan gehiengoak edo irabazdun koalizoak lortuz Balentzian, Santiagon, Cadizen, Zaragozan, Bartzelonan edo Madrilen.

Ondorioz talde munizipal berritzaile horiek hainbat funtsezko aldaketa bultzatzen hasi dira hiri horietan.

Ada Colau Bartzelonako auzapez andereak adibidez izendatu eta hirugarren egunean Juan Karlos erregearen bustoa kenarazi zuen herriko etxetik. Alabainan,  2014a geroztik abdikatu zuen eta. Ada Colau hau ez zen ezezagun bat katalanentzat, bere burua ezagutarazia zuen aspalditik etxebizitza arloan, Okupa espultsioen kontrako eta apartamendu hutsen okupatzearen aldeko plataforma baten bozeramaile gisa.

Bere aldetik Madrileko Manuela Carmena auzapez berriak luzaz alderdi komunistan militatu zuen eta abokatu gisa jardun zuen. Espainiako tribunal supremoko jujeburu gisa ezaguna bilakatzen hasi zen, bereziki langileria eta preso sozialen eta politikoen aldeko erabakiak hartuz diktadura garaian. Bainan funtsezko  notorietate bat lortu zuen 2014an hauteskundeak aintzin liburu bat plazaratuz “ Zergatik gauzak desberdinak izan daitezke” izenburuarekin. Ondorioz Ahora Madrid koalizio buru jarri zuten eta herriko etxea irabazi zuen.

Berehalako aldaketak

Beste hainbat kasutan gertatu ez bezala, aldaketek ez zuten berandu. Korrupzioak jana duen erresuma batean, alkate berriek eta bere kontseilariek zor publikoaren eta politika publikoen audit bat bultzatu zuten 2015eko agorrilan. Lau hilabete berantago, Bartzelonak sortzen zuen “transparentzia eta praktika onen” bulego  munizipala, soilik ebidentzia izan behar litzatekeen finantzia publikoen kudeaketa legearen arabera obratu izan dadin, aintzineko legegintzaldietan ez bezala !

Momentu Berean “kutxa etiko” bat sortu zen, funtzionarioek eta herritarrek praktika korruptoak salatzeko gisan.

Errefuxiatuen eta exiliatuen kontestu europarra dela eta, Bartzelonak erabaki zuen “aterbe hiri” bilakatzea, bere biztanlegoari eskatuz eskuzabaltasuna errefuxiatuekin. Erantzun baikorrak milaka izan ziren.

Colau eta Carmena andereak argiki engaiatu ziren frankismoaren ikur guziak beren hirietarik desagertarazten. Aski ez balitz bezala eta duda muderi lekurik ez uzteko estadoa auzitan eman dute erregimen frankistari luzamen legezkoa emaiteagatik urte luzeetan.

Bi hirietako 2016ko aintzinkonduak aurrikusten du %23ko diru ixurtze apaltzea zor publikoarekin loturiko finantziario erakunde guzieri. Gisa hortan beste hainbat arlotan laguntza publikoak goratu daitezke: %6ko gorakada sozial arloan, %22koa inzertzioa eta urgentzia sozial arloetan, %20koa enplegu eta eskubide sozial  bultzatze arloetan, etab.

Hiriak ditu bere gain hartzen familia ezinduenen elektrika fakturak, mozte administratiboak saihesteko.

Madrilek bestalde hiriaren modernizatze plan orokor bat bultzatu du, krisia garaia aintzineko inbertsio mailarat helduz arlo hortan. Errebelde autokalifikatzen  diren hiri horiek guziak frogatzen ari dira munizipal arloan ahal dela politika publikoen kudeaketa arrazional, ausart eta eraginkorra bultzatu, borondate politiko berritzaile eta herritarren partehartzea tarteko.

Erresistentzia guneak

Hauteskunde kanpainan hitz eman zuen bezala, Ada Colau hasi zen joan den uztailean masa turismoaren kontra borrokatzen, luxuzko hotel berri proiektu guziak izoztuz eta gisa bereko lizentzia arraberritze guziak suspendituz. Nahiz ta lehen planoko sektorea izan hiriarentzat, erabaki prebentibo horrek helburutzat du  auzogune oso batzu parko turistiko tematiko ez bilakatzea. Erabaki horrek ezinegon haundia sortu du turismo sektorean, bainan auzapezak ez du amore eman eta erabakia efektiboa bilakatu da joanden urrian.

Erresistentzia guneak, eskuineko sektoreek bultzaturik ez dira isolatuak. Herriko etxeak gibel egin du adibidez nahi izan duelarik goi funtzionarioen soldata  gorenak apaldu %25ez. Auzapezak bere soldata haatik % 27az apaldu du eta bere kontseilari guziena %15ez. Gertaera horiek erakusten dute zer nolako  erresistentzieri buru egin behar duten eta beharko duten “errebelde” diren hiri horien agintariek.

Oposizio politikoen jokaeraz haratago, usu instituzional arloko betidaniko usaia “legezkoekin” topo egiten dute. Erabaki batzu osoki hiri mailako konpetentzia badira ere, beste hainbat partekatu beharrean dira inguruko mankomunitatearekin edo berdin gobernu zentralarekin.

Bestalde mesfidantza eskuineko sektore pribatutik igurikatua bada, berdin gertatzen da ezker muturrekotik ere, behin ta berriz presionea ezarri nahiz beren “laguneri”, ez aski fite eta urrunago ez joaitearen aitzakiapean. Bataila arras ezberdinak erraman izan behar direnak ainitzetan mundu mediatiko influente baten
jo mugan.

Joanden urteko primaderan Podemosek sortu esperantza egiaztatu eta egonkortu da abendoaren 20an. Bainan mugimendu berri horrek Espainia mailan eraman nahi duen bataila politikoa ez ote da jadanik eramaiten ari “azpitik” edo hirietarik ?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).