Alternatiba(k)

PrintFriendly and PDF
Alternatibaren bezperan, laguntzaileen Biltzar Nagusian hartutako irudia

Alternatibaren bezperan, laguntzaileen Biltzar Nagusian hartutako irudia

1)
Baiona hilik ikusi dugu Baionako bestetatik
Miliun bat gazte xuri-gorritxuz hiria ito zenetik
Ze desafio, ze parioa eramana duen Bizi!-k
Nork uste zuen Baiona ttipia berdez jantzi zitekeenik?

2)
Azam, Kempf, Lemaire, Nicholson, Hessel, aditu handiendako,
Experientzi, joko ta sormen haur ta ez hain haurrendako
Baserri mozkin merkatua ta pintxoak muttur finendako,
Alternatiba : 2-102 urte artekoendako!

3)
500 xinaurri ari laguntzen, kurri Baiona osoan
Zenbat burumuin borborka ari MRA fundazioan
Ostegunetik asteartera egun handia gogoan
Orain ulertu dugu zendako dena hain untsa zen joan.

4)
Pixkabat aitzin joanez denboran dena ez da hain alaia
Usu aipatu izan delako Bizi! ta euskararen gaia
Euskal munduan kasik deitua saldua edo etsaia…
Txarra ote da ekologia euskaraz zabaldu nahia?

5)
Famatua da Euskaldunak duen zatitzeko gaitasuna
Ozonaren ta glaziarren gaia ez da uste bezain urruna
Mundu osoa hunkitzen duen arazoan leike xuma
Gizarte hunek beharrezko duen egiazko adostasuna.

6)
Alternatiba-n alternatiba konkretu ainitzen bila
Orai ekintzak eramaiteko dena errex ta hurbila.
Baionakoa abiapuntu ederra izan dadila
Ta izan bitez Alternatiba-k laster 10, 100, 1000!

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video