Arazo politikoaren adierazgarri izaitetik konponbidearen eragile kolektibo bilakatzera

PrintFriendly and PDF

Herria dugu arnas, Biarriatzeko ekitaldi osoa bideoan (www.herriaduguarnas.org)

« Herria dugu arnas » leloarekin Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) ekitaldia egin du Biarritzeko Irati aretoan, ekainaren 15 honetan. Giro hunkigarri batean (musika, dantza, kantu eta lekukotasun bideoak lagun) azken hamarkadetan iheslarien errealitatearen hurbiltzeko parada eskaini du ekitaldiak.

EIPK-k konponbiderako bere proposamena ezarri du mahaigainean, herriaren aintzinean. Ekarpenak aterabidearen egituratzeko eta iheslariak etxeratzeko ordua dela argi uzten du.

Joan den larunbatean, salbuespen neurriak indargabetzeko edo berraztertzeko garaia dela plazaratu dute iheslariek Biarritzen, eta eskuetan dutena egiteko prestasuna azaldu. Arazo politikoaren islada izaitetik konponbide politikoaren eragile kolektibo gisa arizaiteko xedea azpimarratu du molde horretan EIPK-k jendez betea zen Iratiko aretoan. Elkartasun Hatsa ekitaldiaren bukaeran ehun iheslari inguru oholtzara igo dira, errepresaliatuen errealitatea argitarat emanez eta kolektiboaren ekarpenari molde publikoan babesa erakutsiz.

Elkartasun Hatsa ekitaldia mukurru betea zen Iratiko aretoan, ekainaren 15an (Argazkia : Tala)

Elkartasun Hatsa ekitaldia mukurru betea zen Iratiko aretoan, ekainaren 15an (Argazkia : Tala)

Azkenik, iheslarien arazoa ez dela egoera pertsonalak zuzenduz konponduko baizik eta ihez egitera eraman dituzten arrazoinak gaindituz argi adierazia izan da. Hots, kolektiboki « gizon-emakume librez osaturiko herri librea egitera » joaiteko konpromisoa « geroan inork ez dezan bere sorterritik ihes egiteko beharra izan » berretsi du EIPK-k.

Elkartasun Hatsa ekitaldia Iratiko aretoan, ekainaren 15an (Argazkia : Tala)

Elkartasun Hatsa ekitaldia Iratiko aretoan, ekainaren 15an,  (Argazkia : Tala)

 

 

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video