Arño Heguiaphal

ArñoHeguiapal
Arño Heguiaphal Sohüta / Sorhoeta Üharteko jabea, laboraria zen, aita familiakoa, herritarra, abertzalea, intelektüala, kiristia ere bai, eta ez züan gordatzen. Ez niz oritzen xüxen algarren ezagützak noiz, non eta nola egin günütüan, bena goizik algarrekin agitü ginen Enbata mubimentüan.

Biek beste zonbaitekin talde iraünkor bat bildü günüan Xiberoan. Artetarik jüntatzen ginen berrikatzeko eta ikusteko zer egiten ahal günüan. Arño Enbatari fidel egon da bürüalano, hots Frantziako gobernüak mubimentü hori debeta lezan arte, 1974ko urtarilaren 30ean.

Arñok militante lan güzietan parte hartü züan : afixa, trak eta kaseta hedatze, bide tintatze, izkiribü, ele, mintzaldi, bilküra, bozka…

Egintzarik aipagarriena zait 1967a depütatüen berritzeko bozketan Enbataren izenean haütagei agertzea honartü züala, Kristiana Etxalüzen lagün. Kanpaina ederra egin günüan, herriz herri bilküretan arrakasta franko üken. Eüskal Herri barnean orokorki, botzen ehüneko bosta bildü züen biek algarrekin, Xiberoan haatik ehüneko hamarra : zonbaki ederra mubimentü abertzale gazte batentako, kontrekoek egiten zeiküen fama gaiztoaren despit. Orit niz bereziki Hazparnen egin günüan bilküra püblikoaz. Herriko zinema jentez mükürrü zen eta giroa zinez bero, kontrekoak indarrean jinik beitziren bazter nahastera. Izigarri gogor eta gaitz izan zen : Kristiana ez züen mintzatzera ützi nahi ; oihüen artean, ahal bezala heltü zen, sonoa gorenean ezartez eta berak botza ahal bezainbeste altxatzez. Aldiz Arño errespetürekin entzünik izan zen, baxenabartarrez mintzo, kasik Hazparneko eüskaran, baxenabartar mota bat delarik horko mintzajea, nahiz Lapurdin dagoen, lapurtera itsas aldealat hersatürik beitago aspaldian.

Arño Arrasate / Mondragoneko kooperatiba famatüen ikusten izan berri zen Iparraldeko abertzale saldo batekin, eta haiez mintzatü zen hanitx ontsa, batere  paperik gabe. Hazparneko oskigintza nekezietan sartzen hasirik beitzen, jentea Arñoren mintzaldiari zinez interesatü zen, indüstriako bide berrien bila.

Beste oritzapen handi bat : 1971an, herrietako bozken ondotik, hebenko Enbatatiar taldekoek Xiberoko Sindikatean sindik gei bezala presentatzera bulkatü  günüan. Honartü züan, eta hanko jüntan 10 boz bildü zütüan, Duboscq jaunak haatik 30, eta beste hiru agertü ziren Enbata izkiribüarekin: hurak ere Arñoren aldekoak, bena emaileek berek dakien ñabardura (nuance) bat agertü nahi üken züen. Botzen kasik herena laborari ttipi eta hein bat gazte batentzat fama handiko jaun bati bürüz, ez zen batere gaizki, eta lehenik eder zen agertzeko ausartzia hori bera.

Enbataren ondotik sortü zen EHAS, Euskal Herriko Alderdi Sozialista. Zazpi urtez iraün züan, 1974ko bedatsetik 1981ekoala. Hor ere Xiberoko talde bat antolatü  günüan Enbatako kide ohi elibatek, abertzale gazteagoekin. Hilabete oroz biltzen ginen heben berrikatzeko eta egiten ahal güntüan ürratsen prestazeko. Arño  hortan ere beti bardin arrahein.

Arño Heguiaphal laboraria, intelektüal bat zen ber denboran : hanitx irakurtzen züan, bereziki Eüskal Herriko historiaz, kültüraz, politikaz, soziologiaz… eta  bürüalano ildo hortan aitzina erauntsi dü.

Laborari hau, intelektüala zen ber denboran: hanitx irakurtzen züan…lüma trebea züan eüskaraz eta frantsesez…

Lüma trebea züan eüskaraz  eta frantsesez. Hein bat üsü mubimentüko bülegoari gütün lüzeak igorten zeitzon, Xiberoko egoeraz eta bere gogoetez berriak emaitez.

Düala urte zonbait Eusko Alkartasuna alderdian sartü zen, bere zentzü honezko bideari fidel egonez, beti anpleki bezain fermüki eta süharki.

Agur fidel bat arren hiri, Arño Heguiaphal Ühart, aspaldiko adiskide, bide lagünari. Ez haigü ahazten.Berriz arte, betiereko Gaztelarian, bai eta bortü goran. Dolüminik barnoienak dolütan den familia penatüari.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).