Autodeterminazio eskubidea europar hauteskundeen biharamunean

EuropaMaiatzean iragan dira, bainan ez da Europako hauteskundeen emaitzen itzal luzea oraino desagertzekotan. Hona hemen Xabi Larraldek zer dion hauteskunde horiek erakutsi dituzten dinamiketaz.

Europar hauteskundeek agerian utzi duten lehen datu politikoa abstentzioaren maila handia da. Ez da fenomeno berria, bainan bozkazaleen erdia baino gehiagok iraunkorki bozkatzen ez duelarik hauteskunde sistemak zilegitasuna galtzen du erabat. Europar proiektu liberalaren kontrako hautagaitzen gorakada handia da beste ondorio politiko nagusia. Kontrakotasun hori, aukera egon denean ezker muturretik adierazi da, edo eskuin muturretik. Gauzak ez dira sinple, zeren Frantziako FNren aldeko bozkak edo Greziako Syrizaren aldekoak ez dira batere konparagarriak. Artean, Gure Esku Dago dinamikak ekimen izigarri indartsua gauzatu du ekainaren 8an Durango eta Iruñea arteko giza-kate erraldoia osatuz. 150.000 jende baino gehiago Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen alde! Ez dakit halako masa erakustaldirik sekulan lortu den gure historia garaikidean… Horrek zerbait ikustekoa ote du europar hauteskundeekin? Testuinguru orokorrarekin hasteko bai.

Gure gizarteek haien eguneroko bizitza
baldintzatzen dituzten erabaki sozio-ekonomikoen kontrola
berreskuratu nahi dute.
Hori da nire ustez europar hauteskundeen emaitzekin
agerian gelditu den aldarria.

Bozka independentista goiti
Hori ulertarazteko azpimarratu dezagun lehenik, bozka independentistak nabarmenki gora egin duela Estaturik gabeko nazio askotan. Sinn Féin Irlandan (Ipar eta Hego), SNP Eskozian, NVA Flandrian, ERC Kataluñan, EH Bildu Hego Euskal Herrian: alderdi horiek dira ere europar hauteskundeen irabazle nagusiak. Nere iduriko, Europan martxan dagoen dinamika politiko orokorra (europarren emaitzak eta autodeterminazio eskubidea lotzen dituena) Karl Polanyi (1886-1964) historiolariaren azterketaren arabera interpretatu daiteke. Bere liburu famatuenean (Eraldaketa handia-La grande transformation), ekonomia harreman sozio-politikoen eremuaren baitan edo menpe kokatua izan dela beti historian zehar azaltzen du. Hemeretzigarren mendean ordea, proiektu liberalak gauzak aldrebes jartzea erdietsi zuen : harreman sozio-politikoak ekonomiaren menpe finkatzea. Hartara, proiektu liberalaren nagusitzeak txoke handi bat suposatu zuen gizarteentzat, merkatu “librearen” legen inposatzeak harreman sozialen eta gizarte tradizionalen suntsiketa bortitza eragin zuelako. Karl Polanyirentzat 1929ko krisia eta faxismoaren gorakada gizarteek proiektu liberalaren nagusitzearekin jasan zuten txokeak eragindako erreakzio bortitzaren adierazpenak ziren. Orduko garaiak eta egungo testuingurua ezin dira alderatu. Bainan bai, gaurko Europan eta bereziki euro-gunean, egoera objektibo bat konstatatzen ahal dugula: merkatu librearen doktrinaren ofentsibaren eraginez ekonomiak arlo sozio-ekonomikoari gaina hartu diola erabat. Eta are gehiago, 2008ko krisia lehertu denetik, gibelapen demokratiko larriak pairatu ditugu, zor publikoaren aitzakian aitzin-konduen inguruko erabakia podere teknokratiko hutsa osatzen duen troikaren (Nazioarteko Diru Funtsa, Banku Zentrala eta Batzordea) eskuetan utziz adibidez.

Kontrola berreskuratu
Egoera honetan, gure gizarteek haien eguneroko bizitza baldintzatzen dituzten erabaki sozio-ekonomikoen kontrola berreskuratu nahi dute. Hori da nire ustez europar hauteskundeen emaitzekin agerian gelditu den aldarria. Eta gure kasuan, nazio identitatearen aldeko proiektuaren indartzea aldarri honek osatzen duen funtsezko joeraren arabera ulertu behar da. Halaber, Euskal Herrian martxan jarri nahi dugun prozesu soberanistaren garapen pausoak Europa liberalaren bilakaeren baitan txertatu beharko ditugu. Honezkero, ezkertiar jakobinoak eta internazionalismo unibertsal abstraktu bat defendatzen duen ezkerrak ekonomiaren gainetik esparru politikoak poderea berreskuratzeak subjektu kolektibo erabakitzailearen inguruko gogoeta derrigortzen duela ondorioztatu beharko lukete. Zenbait sektoreetan gogoeta hori abiatua da. Honen lekuko adibidez, Frédéric Lordon frantses ekonomilarien azterketak, nazio kontzeptuaren gaurkotasuna azpimarratzen dutena, nazioek erabaki ekonomikoen jabe izan behar dutela ozenki adieraziz (Ikus : La malfaçon : monnaie européenne et souveraineté démocratique, édition les liens qui libèrent, 2014). Bainan aldi berean, guk abertzale gisa, autodeterminazio kontzeptua errealitate sozio-ekonomikoari eta ekologikoari gehiago lotzeko indarra egin beharko genuke.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).