Autopartekatzeaz

Autopartekatzea

(Airea: Iparragirre abila dela!)

Ikasle ainitz joaiten dira Bordelera, Tolosara

Asteburua etxean pasatuz, joan jina egin behar da.

Covoiturage, BlaBlaCar,

Partekatzea azkar!

Praktikoena da hara

Ta beste mundu sozial batzuen deskubritzeko parada.

 

Bidaia baten fresa guziak zatitzea da asmoa:

Peagea pixkat, ezantza ere, ta igorri karbonoa.

Autokideekin bi hitz

elkarrizketan hasiz:

Gai berriengana noa:

«Ez dut nehoiz behi bat ikusi!» edo Klimaseptizismoa.

 

«Kanpainara itzulirik ez du sekulan egina,

Behi bat = ztekaxe, Makdo da ene kantina»

«Gora Airbus ta Nasa

Espaziora Pasa!»

Gauza ulertu ezina!

Hameka mundu desberdin baina, alta planeta berdina.

 

Urte berria hasteko baikor izaitea hobe da

Klima ta ura, elikadura, urgentea da afera!

Autoa partekatu

Jende berria xekatu

Helburu hau da atera:

Hameka munduak eramaitea errealitate batera.