Azkenean jin zen Mixel Oronoz, beharrik!

Michel ORONOS

Xarles Videgain, Baionan, 2023-09-30

Joan da ixil ixilik Mixel Oronoz. Bizi zelarik, gizona ez da aski preziatua izan ez eta haren obra. Alta, euskal jendeari ekarri diona ez dugu ez baztertu ez traditu behar.

Duela 17 urte, orduko apezpikuak (Pierre Molères) erran omen zion Mixeli: « Hiltzen haizenean, hilarri bat altxatuko diagu eta hartan hauxe ezarriko : Michel Oronos Diozesaren ongi-egileari ». Serioski ari zenetz apezpikua ez dakit, dakiguna da ez diola bakarrik Elizari on egin Mixelek; eman digun uztaz, Elizan ala Elizaz kanpo, guk ere mozkina ateratzekoa dugu.
Uzta joria lehenik bere liburuetan, marrazkietan, musikan maite baitzituen artelana, idaztea, estetika ; uzta naharoa ere bere bizitzan, etsenplua eman duelakotz, bertute handikoa baitzen, alegia deus ere. Ezen bizkarrezurra azkarra zuela erakutsi baitu zoinahi afrunturi buru egiteko.

Jean Haritschelhar eta Mixel Oronoz herri ziren. Mixelek bere tesia egin zuen Bordeleko Unibertsitatean Haritschelharren gidaritza pean: « L’information religieuse en basque dans les publications du Pays Basque Nord, de la fin du concile Vatican II au Vᵉ synode romain ». Titulu beretik ageri da Mixelek nola jarraiki duen Elizak izan duen pizua eta zer komunikazio mota hazten zen edo ez zen hazten haren barnean edo hari buruz. Geroztik ere, zehatz eta mehatz lan egin du gai horren inguruan, elizaz informazioa zimenki bilduz eta antolatuz. Pentsamolde desberdinen peskizan ibili da beti.

Berantago, Haritschelharrekin liburu bat idatzi zuten « Deklinabide » deitua. Baina ez uste izan gramatikaz ari direla gure bi idazleak ! J. Allières euskaltzale argiak bere liburu batean deklinabidea esplikatu nahiz, Baigorri, Baigorrik, Baigorritik hitzak hartu zituen adibide. Hori izan zuten estakuru bi Baigorriarrek beren herriari buruzko gogoetak idazteko, xarmanki.
Informazioa bildu zuen beraz Elizaren historioaz baina bestalde euskalgintzaren historioaz ere. Pizkundea sortu ondoan izan baitzen bera Euskal Konfederazio batasunaren buruzagia. Lan aski pizua eta diplomazia eskatzen zuena. Hortan euskararen aldeko eman indarrak aski ongi ezagutu zituen eta garbiki aipatzen ditu Le mouvement culturel basque, 1951-2001 – Presse écrite, Radio, Télévision, 2008 obran. Gaur ere erreferentzia-liburutzat daukat.

Mixel Oronozek bazuen alor bat guziz landua zuena bestalde, hots teologia. Jende gutik bezala ikertu zuen eta bereganatu teologia gaurkotua, larderia hutsean murgildua ez den teologia. Louvaineko Unibertsitatean ikasten egon zen eta berak zeukan irriñoarekin, zion haren aitzinetik izan ziren euskal teologo handiak Louvainetik ere ibili zirela, hots Duvergier de Hauranne Saint-Cyran bera, Martin Barkoze eta Mathieu apezpikua. Bere burua ez zuen naski haiekin konparatzen. Han miretsi zituen erakasleenganik bildu jakitatea landu du Mixelek ondoko urte guzietan eta ezagun da bere liburuetan. Mixelek lagun eta talde hanitz kontsultatu ditu eta gerta daiteke errepikapenak izatea mota honetako liburuetan. Bainan ororen buru, ados zen Xabier Itzainak nunbait euskal elizaz erraiten duenarekin. Itzainaren arabera, lau puntutan bil daiteke Elizaren sektore handi batek dioena. Lehenik, Euskal Herriak ba dauka etorkizun amankomuna altxatzeko gogoa. Bigarrenekorik, Estatuarekin distantzia atxiki nahi du eta nahi du gizarte zibilak bere burua antola dezan. Hirugarrenekorik, elkartasunean oinarritzen den ekonomia hobesten du. Azkenik, bakea Euskal Herrian nagusi dadin bultzatu nahi du. Gutieneko baldintzak dira, egia erran, nahiz ez diren errexki indarrean jartzen, dakigun bezala. Lehen, ogia, garia, eskuz ereiten zelarik, ‘zuna ‘deitzen zen alor bazterretan ematen zen adarska berdea, jakiteko noraino aurtiki behar zen hazia, ez zedin hazia ez bekaneni ez usuegi. Zun horiek ‘Jalons’ deitzen ditu Mixelek liburu batean eta azken urteetan Elizak hartu dituen bideak izariz neurtzeko argigarri dira zun horiek. Oinarritzat eta fundamentzat fedea eta jakitatea zeuzkan Mixelek eta biak barnatu nahi izan ditu.

Apeza izateaz gain, erakasle izan zen Mixel Oronoz. Eta leku hanitz kurritu zituen Elizak igorri tokietara, urrun ala hurbil. Han ikusia eta ikasia ez zuen uzten eskapatzera. Turkian izan zen eta ere aski luzaz Afrikako Marfil Kostan (Côte d’Ivoire). Marfil izen ederra da bai baina Mixel ez da bera preseski marfilezko dorre batean egon. Aitzitik, egunoroztako gauzetan sartzeko ez da lotsa izan; gizartean beharretan ziren gizon ta emazte lagundu ditu azantzik gabe, euskal mundukoak izan daitezen ala ez. Delako CDDHPB taldean (Euskal Herriko Gizakiaren Eskubideen Aldeko Biltzarrea) partaide kasuegina eta iraunkorra izan da. Erran bezala, bere engaiamendua agertu zen, Euskal Konfederazioan. Engaiamendua agertu da ere nik uste, eta beste manera batez, bere elaberrietan ; hala nola bere familiako Tricot deitu guardiaren hilketaz egin liburuan, edo eta Domintxaineko lagun zonbaiten jokamoldeaz Alemanen denboran, kolaborazioa barne. Arrazoinekin ikusten zuen Mixelek iraganeko gauza hanitzek badutela oihartzun, aran eta eragin gaurko egunean. Ikusten eta erakusten ere pertsona soil bat hunkitzen duen gertakaria kasu hanitzetan gizartearen miraila dela. Bietan idazle interesgarri da horrengatik ere, unibertsalismoa ez baitzaio arrotz.
Ez da aski ezagutua izan Mixel Oronoz artista eta artezalea. Konparazione, Charles Carrère Angeluko bitrailegilea miresten zuen eta haren obrak goresten. Habila zen, eta Afrikan zegoelarik elizaren planoak egin zituen berak. Ederra zuen maite eta bereziki musika, pianoa eta organoak jotzeko bazuen eskuaire. Baigorriko organoak berriztatzea erdietsi zen hari esker parte handi batez. Bazekien, nolaz ez, irudi bat mintzo dela testu luze bat bezainbat. Bainan nork daki Herria agerkarian luzaz marrazkia eman duela aste oroz ‘Kilika’ izengoitiarekin ? Nahiago zuen alabainan kilikatu ezen ta ez laidoztatu.. Mixelen dohainetan sar nezake haren umorea ; trufa merkea ez baina ironia fina zeriola mintzo baitzen. Gozo bainan sarkor eta zorrotz zen bere nortasuna.
Nicolas Boileau-k Malherbe idazleaz erran zuena gogora ekarriz, erran ginezake guk ere : Azkenean Mixel Oronoz jin zen, beharrik ! Dudarik gabe, bere muga guziekin, bere obrak hartze du hobeki ezagutua eta barnatua izateak. Behar du osatua izan ere ezen berak zioen bezala gure historioaren gune batzuk (ez bakarrik Elizarenak) oraindik aski ilun egoiten dira, ikerketa faltaz. Zioen berak gure herriaren memorioa urtzen ari dela edo eta urtzen digutela. Hainbat gaizto indar bat ez balin badugu egiten gure alde! Zor diogu Mixeli haren obrari kasu egitea gure geroa zuzenki hunkitzen baitu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).