B.A.B. : 460 bizikletarik estreinatzen dituzte mundu berriko bizikleta bideak.

Igande honetan, uztailaren 5ean, 460 bizikletarik estreinatu dituzte BAB etorbideko eta RD810eko koronapista deitu behin behineko bizikleta bideak, bai eta ere Bizi! eta Txirrind’Ola elkarteek eraman hainbat mobilizazio eta aldarrikapenen fruitua den Baionako Paulmy etorbidean den behin betiko bi-norabideetako bizikleta bide berria.

Bi elkarteetako bolondresek kudeatzen zituzten bizikletari taldeak antolaketa eta segurtatze lanak berrikitan bukatuak dituzten eta azkenean ideki diren bizikleta bide berrien ezagutzerat joan dira. Eta ondotik,berriz topatu dira Errepublikako Plazan, Baionan, elkarrekin azken kilometroaren egiteko eta Baionako Merkatu aitzineko plazan bukatzeko bertan zen banderolaren aitzinean: “Des pistes pour le monde d’après ! Mundu berriari ireki bideak!”. “Herritar Txirrind’inaugurazio” hau burutu dute frantsesez eta euskaraz iragan diren hitz hartzeek.

Bizi! Elkarteko Teresa Gonzalez Costa-rentzat: “Osasun eta klima larrialdi egoera honetan, gure hirietako auzapez eta hautetsi berriei bizikleta politika indartsu eta eraginkorrak har ditzaten eskatzen diegu. Beharrezkoa da berotegi efektuko gasen eta atmosfera kutsatzeileen isurketak ahal bezain bat ttipitzea. Horretarako, BAB eta Ipar Euskal Herriko auzapez berriek behar diren neurri guziak hartu behar dituzte datozen kargualdia, gure herri eta hirietan, mugikortasun ez-karbonatuaren eta seguruaren aldeko iraultzarena izan dadin. Hautetsi eta herritarrak, denen artean ausart gaiten aldaketaren kausitzeaz. Atera gaiten, gure jendarteak, gure hiriak eta biziak eraldatu eta jasangarria ez den eta suntsitzailea den sistemaren menpe utzi dituen osoki autoaren alde doan sistematik. Bestenaz, datozen belaunaldiek arriskua badute gaur egungo geldirik egoeta izigarri kario pagatzerat, eta hori ez digute barkatuko!”

Txirrind’Ola bizikleta tailerreko Beñat Blazquez Berasarte-en arabera: “BAB etorbidea, RD810a eta Aritxaga etorbidea hirigunearen ardatz egituratzaileak dira. Xahalak, itzulingururik gabekoak, bide idealak dira egunerokoan bizikleta erabilzen dutenentzat eta etxetik-lanerako bidearentzat. Jakinez %44an autozko bidaiak 3km baino guttiago egiteko direla BABn, AUDAP-ek 2010ean egin duen menaiu-mugikoratsuna inkestaren arabera, antolaketa horiek egunerokoan egiten diren joan-etorrien zati handi bat beren ganatzen ahal dute. Horren bidez, atmosferako kutsaduraren, harrabots trabagarrien eta berotegi efektuko gasen isurketen ttipitzea ahalbidetuko da. Gure bi elkarteek bizikleta plana anbiziotsu eta koherente baten bai eta zerbitzu maila handiko bizikleta bide behin betikoen laster plantan emaitea aldarrikatzen dute, horren bidez herritar bakoitzak, segurtasun osoan, BABn gaindi joan-etorrien egiteko molde gisa bizikleta hautatzeko ahala ukan dezan.

Bizi! eta Txirrind’Ola elkarteek iraileean beran, BABko auzapezekin eta Mugikortasunen Sindikatuaren lehendakariarekin topatzerat galdegiten dute Bizikleta Planari buruz bai eta bizikleta elkarteen eta gai horretaz ari diren zerbitzu ezberdinen arteko elkarlana hobetzeko plantan emaiteko prozedura bati buruz elkarrizketatzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).