« Bagira » prozesua abiatzen da

Bagira

Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaren 60 urteen karietara, eremu guzietako abertzale talde batek, asteazken honetan, abenduaren 14an, dei egin dio Mugimendu Abertzaleari biharko Euskal Herria eraikitzeko lanean bat egitera, Herri Topaketa batzuetan parte hartuz. bagira⚹ prozesuak Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalearen osagai guzien artean, Herri Topaketak antolatzea du helburu. Prozesu horren anbizioa Ipar Euskal Herriko abertzaletasunari Mugimendu izaera berriz emaitea da, berrituz, berrindartuz eta, erronka garaikideak gaindituz, beste 60 urte gehiago proiektatzeko oinarriak eskaintzea.
­ ­ ­
­ ­ ­Proiektuaren antolaketa, Mugimenduaren aniztasuna ordezkatzen duen eta, bai generoz, bai belaunaldi ikuspegitik orekatua den hamabost bat abertzaleko talde batek du. Gidaritza Batzordea osatzen duen talde hau erregularki bildu da joan den urtean bagira⚹ prozesuaren antolaketa proposamen bat sortzeko helburuarekin.
­
­


­
Hiru sekuentzia nagusi

bagira⚹ prozesuak hiru sekuentzia nagusi ukanen ditu eta bi inflexio momentu inportante, antolaketa berritua izanen duten Aberri Egunekin.

Transmisio Historikoa

Azken 60 urte hauetan Mugimendu Abertzalea eraiki duten eragileen Transmisio Historikoarekin hasiko da. Lehen sekuentzia hau 2023ko otsailean eta martxoan zehar iraganen da.

2023ko Aberri Eguna

Apirilaren 8 eta 9an Aberri Egun historikoa ospatuko dugu. Bi eguneko egitarau bat antolatuko da Itsasuko herrian. Iraganaz oroiturik, oraina ospatzeko eta etorkizunera proiektatzeko herri giroko momentua izanen da.

Diagnostikoa

Ondotik, diagnostikoari bidea idekiko zaio. Helburua, Mugimendu Abertzalearen gaur egungo egoera eta biharko erronken aztertzea izanen da galdeketa kantitatibo eta topaketa kualitatiboen bidez.

Ekoizpen Amankomuna

Azken fasean herri eztabaida bat antolatuko da, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen oinarriak eguneratzeko, epe ertainean partekatuak diren helburuak eta urratsak zehazteko eta, horiek elkarrekin erdiesteko, Mugimendua berriz osatzea ahalbidetuko duten antolaketa eta artikulazioak finkatzeko.

2024ko Aberri Eguna

Azkenik, 2024ko Aberri Egunean, bagira⚹ Herri Topaketen prozesuari bukaera emanen zaio.
bagira⚹ prozesuak hiru sekuentzia nagusi ukanen ditu: Transmisio Historikoa, Diagnostikoa, Ekoizpen Amankomuna.

bagira⚹ ekimenak dei egiten die biharko Euskal Herria eraikitzeko prest diren pertsona guziei prozesuarekin bat egitera, bagira.eus webgunera joanez, eta ondoko informazio kanaletan jakinaraziko diren ekitaldietan parte hartuz:

www.bagira.eus
www.facebook.com/bagira.eus
www.twitter.com/bagira_eus
www.instagram.com/bagira_eus/

Eta, BERRIPAPERAri harpidetuz: https://www.bagira.eus/eu

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

3 réflexions sur « « Bagira » prozesua abiatzen da »

  1. Zertarako denak berriz hasi behar ditugu !
    Ez ote dugu kongresu bat egin , duela hilabete bat !
    Badakigu norat buruz bagazan , Ipar Euskal herriko independentziari buruz , eta EHBai alderdi politikoa izan behar da tresna oberena helburu hau lortzeko . EHBai behar ditu ideiak mahai gainean ezarri eta lau haizeetarat bareatu . Elkarteak ( Bizi/Alda , LAB , EHLG , Seaska eta bertze ), bai lana haundia egiten dute , bainan ez dira bozkazale aintzinerat joaiten .
    BAGIRA , BIL GAITEN , XUTI GAZTE , ERNAI , GKS , ITAIA , IKAMA eta gero zer ?
    Jendeak galtzen ditugu , eta gu ere galtzen gira . Palabra , palabra eta palabra !

  2. Ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon gelditu zara, alderdiaren buruzagitzara sartu baino. Ze pena gu denontzat, zuk dena besteak baino hobe ulertzen baituzu eta.

  3. Bai arrazoin duzu hortan , denak besteak baino hobeto ulertzen ditut .
    Bainan zuk ere hobetu nahi baduzu , liburutxo bat gomendatzen dauzut politikan ikasteko eta trebetzeko ! Oui-Oui fait de la politique .

Les commentaires sont fermés.