Baionako bertsoa

BaionakoBertsoaAzken urteetan ohitura bihurtua zena, aurten ez da gertatu Baionako besten hasieran. Herriko Etxeko balkoitik ez da bertsorik kantatu. Bertsoa kentzea bera baino garrantzitsuagoak dira bertsoa kentzeari buruz eman diren azalpenak.

Iazko bertsoak Herriko Etxearen eta, bereziki, auzapezaren haserrea eragin omen zuen, bertsolariak ostalarien alde kantatu zuelako, Herriko Etxea kritikatuz. Bistan denez, ofizialki ez da hori bertsoa kentzeko arrazoia.

Hori izan ote da, ordea, motibazioa?

Hala bada, horrek erakusten du Baionako Herriko Etxeak – eta auzapezak – ez dakitela zer den bertsoa; bertsoa, berez, kritikarako tresna ere baita. Yves Ugalde Baionako kultura arduradunak erantzun zion Berria egunkariari, beste azalpen batzuk emanez, nahiz eta beti aipatu “iaz” ohartu zirela arazo horiez.

Lehenik dio bertsoak ez diola besta izpirituari erantzuten. Jakin beharko luke, ordea, herriko besta anitzetan, bazkarietan edo ekitaldietan eskatzen zaiela bertsolariei agur bat-edo. Bai, bertsoak bestarekin badauka lotura zuzena.

Bigarrenik dio (iazkoaz ari da) “ez zela melodikoki perfektua”. Hor ere, jakin beharko luke bertsolariari ez zaiola bereziki galdetzen kantari ona izatea.

Aipatu du ere “oihartzunarekin arazoak” izaten direla (hori bertsoarekin bezala, kantuarekin ere izanen da, eta beharbada makurrago oraino).

Laugarrenik, argudio zentzugabe bat: “zaila dela inprobisazio aldetik prest izatea”.

Eta azkenik, ostikada euskarari: «Gaskoiarena kartsuagoa da, hizkuntza bera ulertzen errazagoa da hizkuntza latinoa baita, publikoak berriz hartzen du». Yves Ugaldek, ahalke izpirik gabe, erakutsi du bertsoaz tutik ez dakiela. Ez litzateke ausartuko gisa bereko ergelkeriak erratera errugbiaz edo futbolaz. Baina bertsoarekin eta euskal kulturarekin irrigarri gelditzea ez zaio inporta.

Kezkagarria da kultura zinegotzi baten aldetik. Horrek erakusten du zein urrun ikusten duten eta zein axola guti duten euskararentzat edota euskal kulturarentzat.

Aipatu du Baionako Herriko Etxeko balkoia ez dela lekurik eta mementorik hoberena bertsolarientzat. Ez du, ordea, proposatu bertso saio bat antolatzea Baionako besten egitarauaren baitan: lekua, mementoa eta formatua egokiagoak lirateke. Erabakia bestelakoa izan da, eta azalpenak araberakoak.

Funtsean, erabaki horren gibelean ez ote dago publiko baionesak eta hainbat zinegotzik euskarari dioten mespretxua? Euskara egon bedi bere zokoan, ahal bezain ahul, baina plaza nagusira heltzen den bezain laster, begien bistatik kendu nahi dute.

Euskara egon bedi bere zokoan,
ahal bezain ahul,
baina plaza nagusira
heltzen den bezain laster,
begien bistatik kendu nahi dute.

Euskararen eta euskaldunenganako mespretxu berak gidatzen du CGT sindikatuak LABen aurka duen herra ere. Udazkenean izanen diren hauteskunde sindikaletan aurkeztea debekatu nahi dio CGTk LABi, eta hori lortzeko asmoz aurkeztu du errekurtsoa. Salaketaren arrazoietarik bat da LABek euskarari ematen dion lekua; eta bestea LAB (Ipar) Euskal Herrira “mugatzen” dela, ez dela “errepublikanoa” (hots, frantsesa). Betiko leloa da. 200 urte hauetan Frantziak berdin segitzen du: euskara ez dezake jasan.

Horra termometroa, ikusteko zer kalapita sortuko den etorriko den Helep edo hiri elkargoan, euskara ofiziala izatea mahai gainean jarriko denean. Frantziak eta bere aldeko horiek guztiek trabak baizik ez dituzte ezarriko.

Bertsoarena eta CGTrena egun hauetako bi anekdota dira, bakoitza bere eremuan eta bere berezitasunekin. Biek erakusten dute giro orokorrago bat. Biek erakusten dute nahi dutela euskara marginala eta indioen erreserba batean bezala izatea, eta hor mugatzea.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).