Baionako besten eredua auzitan

EH BAI BAIONA

Hona Baionako EHBai taldearen ekarpena azken asteetan pizten ari den Baionako besten ereduari buruzko eztabaidari buruz. « Ezin dugu onartu Baionako herriko etxeak sustatzen duen besta eredua. Baionako bestak Baionarrak kontuan hartuz antolatu behar direla uste dugu ».

Egoerak gainezka egin du. 2023ko Baionako bestak jende anitzen gogoan geldituko dira neurrigabeko gehiegikeriengatik. Maite ditugu Baionako bestak, maite ditugunez. Zoritxarrez, ezin dugu onartu gaur egun Baionako herriko etxeak sustatzen duen besta eredua.

Erailketa bat, bortxaketak, eraso sexistak, jende mugimendu arriskutsuak, Baionako karrikak komun publiko bilakaturik, Baiona Ttipi eta handia izarren azpiko diskoteka erraldoi gisara antolaturik, auzo horietako biztanleen ezinegona… Fenomeno horien iturburua aspaldikoa da, baina neurri ausartak hartu ezean, honek txarrera baizik ez du eginen. Argi diogu, Yves Ugalde, Baionako kultura eta animazio zinegotziak Sud Ouesteko elkarrizketa batean adierazi zuenaren aurka, Baionako bestetako gertakari latzak eta giro okaztagarria erabat lotuak dira besta hauetan ematen den masifikazioarekin.

Baionako bestetako gertakari latzak eta giro okaztagarria erabat lotuak dira besta hauetan ematen den masifikazioarekin

Testuinguru honetan, Baionako bestak, lehentasunez, Baionarrak kontuan hartuz antolatu behar direla uste dugu. Jean-René Etchegarayk gidaturiko gehiengoaz eta besten batzorde extramunizipalaz harago, Baionako herritarrek hitza eta erabakia izan behar dute gai honen inguruan. Zentzu horretan, txalotu nahi ditugu bai “Citoyens Bayonnais” taldeak Baionako besten inguruko herri-galdeketa bat antolatzearen alde abiaturiko izenpe-bilketa, baita 2032 kolektiboak daraman dinamika berria ere. Baionako herriko etxeak ezin die entzungor egin iniziatiba hauei. EHBaik Baionako herritar guziak gomitatzen ditu ekimen hauetan parte hartzera.

Baionako bestetan parte hartzen duten eragileek eta herritarrek marraztu behar dute Baionako besten eredu berria. Guk ere, Baionarrak izanik, umiltasunez hartuko dugu parte honen Baionako bestak aldatzeko ekimen herritarretan. Besteak beste, ereduaren desazkundea, eraso sexisten aurkako politika eraginkorragoak, kultura erdigunean kokatzea, sortzen den hondarkin kopurua gutxitzeko neurriak hartzea, euskarari balio handiagoa ematea, edo Baionako bestak auzo gehiagotara hedatzearen gisako ideiak ditugu gure proposamenen artean. Iruditzen zaigu gaur egungo Baionako bestetan hainbat elkartek euskararen, kulturaren edo elikadura burujabetzaren arloan sustaturiko alternatibak eta haien baloreak inspirazio-iturri egokiak izan daitezkeela gogoeta honi heltzera orduan.

Baionako bestez harago doazen problematikak

Orohar, uste dugu beharrezkoa dela Baionako herriko etxeak eramaten duen turismo eta kultura politika galdezkatzea. Masa turismoaren sustapena dute oinarri Baionako bestek, Xingar Feriak edo Eguberri inguruan antolatzen diren linternen gauen gisako ekimenek. Politika horiek herritarren parte hartzea urria eragiten dute, etekin ekonomikoetara bideraturiko kultur-eredua ezartzen, ez dira jasangarriak ikuspegi ekologikotik, etxebizitzak eskuragarriak izateko zailtasunak sortzen dituzte… Honako galdera egin behar diogu gure buruari: nolako hiria nahi dugu gaurko eta biharko Baionarrentzat ?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).