Bake bidezko eta iraunkor bateruntz

PrintFriendly and PDF

2017ko apirilaren 8an, larunbatarekin, Bakegileek erran bezala ETAren armagabetze prozesua bururaino joan da. Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak ukan ditu, nazioarteko ordezkari batzuen laguntzarekin, Frantziako agintariek behar zituzten argibideak ETAren armak eskuratzeko. Arma horiek zortzi lekutan bilduak ziren, denak Pirinio Atlantikoetan kokaturik.

2017-04-08-Baiona“Bakegileen” mandatua ukan duten 172 behatzaileek beren eginkizuna bete ahal izan dute eta Frantziako segurtasun indarrek denak eskuratu dituztela segurtatu dute.

2017-04-08-BaionaBBakegileak pozik agertu dira Frantziako agintariek ez baitiote neholako oztoporik jarri armagabetze prozesu horri. Eskaintza ekarri dieten guziei eskerrak luzatu dituzte Bakegileek, Euskal Elkargoko lehendakariaren eginkizunaren garrantzia azpimarratuz.

2017-04-08-Baiona2Larunbatean, arratsaldeko 15:00etan Bakegileei sustenguaren adierazteko 20 000 pertsona bildu dira. Elkarretaratze horrek, bestalde, Euskal Herrian armagabetzea eta bortizkeria politiko ororen behin betiko bururapena laguntzeko eginkizuna zuen. Bai eta ere Frantziako eta Espainiako estatuei Euskal Herriko baketzean eta elkarrizketan parte har dezaten eskatzeko xedea.

Manifestu bat irakurri da, 4 hizkuntzatan: euskaraz, Estitxu Eizagirre Argia aldizkariko zuzendariak; frantsesez, Louis Joinete magistratu ohi eta NBEko Giza Eskubideen Batzordeko aditu ohiak; gazteleraz, Fernando Armendariz foro sozialeko kideak, eta ingelesez Susan George idazleak.

Argi utzi da ETAren zinezko armagabetzea bake prozesuko urrats bat baizik ez dela eta orain, prozesu horrek Pirinioez bestaldean segitu behar duela.

Bakegileek erakundeei eta gizarte zibilari dei egin diete, bil daitezen eta bake bidezko eta iraunkor batera heltzeko metodo eta baliabideak finka ditzaten.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video