Baraugile batzuek Paueko Société Générale-a okupatzen dute

PrintFriendly and PDF

StopAlphaCoal2014-12-01 (6)Emmaüs Lescar herrixkako eta Bizi! euskal mugimendu altermundialistako 17 kidek baraualdia egiten dute Paueko Société Générale-aren agentzia bat okupatuz, abenduaren 1 huntan astelehenez jakinez ber momentuan idekitzen dela Peru-n iragaiten den NBE-aren gailurra klimari buruz (COP20), bankuak Australian meategietako Alpha Coal proiektua sustengatzen duela salatzeko.

2014ko abenduaren 1a astelehen huntan idekitzen da NBEko nazioarteko gailurra klimari buruz Liman Perun (COP20) -klimari buruzko azken gailurra 2015eko Parisekoa aintzin (COP21)- eta klimaren aldeko nazioarteko baraualdi eguna iragaiten da, erakunde eta pertsona ezagun ugarik sustengatua (www.jeunepourleclimat.org).

Emmaüs Lescar herrixkako eta Bizi! euskal mugimendu altermudialistako 17 kidek parte hartzen dute haiek ere nazioarteko baraualdian, Paueko Société Générale-aren agentzia bat okupatuz. Ekintza hori, Hexagonoko beste agentzia batzuetan burutua ber momentuan, Amis de la Terre-France, Attac-France eta Bizi !-k eremaiten duten kanpaina baten barne da. Société Générale-ak Alpha Coal Australiako ikatz ustiaketa proiektuari ekartzen dion sustengua salatzea du helburu. Gutun bat (klika hemen irakurtzeko) Agentziako zuzendariari emana izan zaio.

StopAlphaCoal2014-12-01 (5)Ikatz ustiaketa eta esportazio proiektu ezin txarrago horrek 30 urtez isuriko lituzke 1,8 miliar tona dioxido karbono, nahasketa klimatikoa eragiten duten berotegi efektuzko gasetarik bat, nahasketa klimatikoa dramatikoki azeleratzen denean. Leku berean kokatuak diren beste proiektuei idekiko lieke bidea, planetako bonba klimatiko nagusietarik baten detonatzailea izanen litzateke.

La Société Générale-ak proiektu hori sustengatzen du egingarritasun ikerketetan eta diruztatze bilaketetan rol aktiboa ukanez. Nahiz eta diskurtso ederrak dituen Société Générale-ak nahasketa klimatikoaren borrokatzeko garrantziaz, egiazko bonba klimatikoa lehertaraztea lagunduko luke, gizadia osoa kaltetuz.

Heldu den larunbat huntatik goiti abenduaren 6an, Liman iragaiten den nazioarteko klimaren gailurraren 2 asteen denboran gertatuko dira beste ekintza batzuk Hexagonoko beste hiri batzuetan Société Générale-ari galdegiteko proiektutik atera dadin. Baionan hitzordua emana da Société Générale-aren eskualdeko zuzendaritzaren aintzinean 11:00etan picketing ekintza (pankarta batzuekin itzulikatzen dira herritarrak, isiltasunean ala txistuekin) baten egiteko.

DSCF4047DSCF4051

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video