Bataila bat irabazi nahi duenak…

IMG_2796

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza 

Mixel Berhoko joan zauku. Hitz hauek idaztean senditzen dut zer nolako zuzengabekeria sortu duen berri honek. Hiltze gehienetan bezala naski, famili, lagun eta hurbilekoentzat, gertakari horiek bizituak izan behar dira jakiteko zer minak, zer ulertezinak, sortzen dituzten. Zonbait astez, izigarri laster, eritasunak eraman du Mixel. Hola da. Onartu behar. Besterik ezin egin. Aski da ikustea nola omendua izan den eta irratietan, egunkarietan, eta ehorzketetan, ulertzeko zer inarrosaldia izan den.

Mixel noiztenka, Berhoko deitzen ginuen ere. Neretzat, sindikalista edo militantea izan aintzin, laborari bat zen. Laborari bat, “L” larri edo nagusi batekin. Ekartzen zituen, laborariei lotzen dituztan kalitate edo ezaugarri guziak: indar lasaia, pragmatismoa, zentzu ona, iraunkortasuna…

Oroitzen naiz, bilkura batzuetaz, Batera munduan, nun ateratzean, batek edo besteak, bilkura baloratzeko momentuan botatzen zuen: “To, beharrik hor ginuen Berhoko” edo zentzu bereko zerbait. Ez zen beste partaideak txarrak izan zirelakotz, ez, bainan zerbait gehiago ekarri zuelako bilkurako momentu batean. Dena aldatzen duen delako gauza ttipi hura. Gauza azkarren erraiteko manera. Gauzen ikusteko gaitasun desberdin bat. Hesien gainetik salto egiteko indarra. Hola zen Berhoko. Gizon isila. Ez zen gehienetan lehenetan mintzo. Hartzen zuen behar zen urruntasuna mintzatu aitzin. Beti hola zenez, ez dakit, hasteko eta bat, gure bilkuretan hala zen. Bada esaldi bat, neretzat Mixeli lotua, usu entzuna dakotana eta orain arte erranak biltzen dituena. Nerea egina dutan esaldi bat. Erabiltzen dudalarik, beharrezkoa dut azpimarratzea “Berhokok erraiten duen edo erraiten zuen bezala…”. Nundik ateratzen den, nundik heldu den, norek errana zuen, zertarako edo zergatik ez dakit. Eta ez dut, gaur ere, gehiago jakin nahi. Berhokoren esaldia da, eta hala geldituko da! “Bataila bat irabazi nahi duenak, bere etsaiak baino minuta bat gehiago iraun, atxiki behar du”.

Beti oroituko naiz lehen aldikotz entzun nuelarik esaldia. Ez dakit zoin ministrok edo berdin prefetak ezeztatu zituen gure lanak. Bortizki eta fermuki. Ondoko bilkuraren giroan senditzen ahal zen tropak handizki hunkiak zirela, motibazionea ttipitua eta gure etorkizuna hitsa… Mixel mintzatu zen. Kalmeki eta denbora hartuz. Hitz bakoitza nehurtuz… “Bataila bat irabazi nahi duenak, bere etsaiak baino minuta bat gehiago iraun, atxiki behar du”.

Izan behar zuten hitzak izan ziren, urrunago ikusteko, gutan gehiago sinesteko. Hitz sinpleak naski. Bainan indarrez, indar lasai batetaz, pragmatismoz, zentzu onez beteak… Esaldi horrekin ezin da galdu. Horrelako esaldiekin, ateak, irekitzen dira, laborantza ganbarak, eraikitzen dira, herri baten ezagutza eta presoen etorkizuna bake prozesu batetan lantzen. Milesker Mixel. Adiorik ez.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).