Bigarren manifestazio masiboa etxebizitzaren alde

PrintFriendly and PDF

Manifa1

Se Loger au pays – Herrian bizi plataformak, joan den ekainaren 4an egindako biltzar nagusian erabaki zuen bigarren manifestazio bat antolatzea, herrian bizitzeko eta bizilekua izateko eskubidearen alde, 2021eko azaroaren 20an 8.000 lagun bildu zituena baino are masiboagoa.

Mobilizazio horren eguna, lekua eta tenorea erabaki berri dugu, higiezinen eta lur-jabeen alorrean esku hartzen duten eragileen gaineko presioari eusteko eta tokiko eta Estatu mailako podere publikoei etxebizitza-politika zehatz eta handinahia eskatzeko, Euskal Herrian bizi, lan egin eta ikasi nahi dutenen zerbitzura.

Manifestazioa apirilaren 1ean izanen da, larunbatan, 15:00etan Baionan. Plataformak deneri galdegiten die data hori oraindik atxikitzea eta idaztea bere agendan, ezin saihestuzko hitzordu bat bezala sar dadin, eta benetan pisatzen duena hemengo etxebizitzaren aldeko borrokan. Herrian bizitzeko eta aloitzeko eskubideari lotutako pertsona batek ere ez du huts egin behar. Itsasgora herrikoia izango da, higiezinen espekulazioaren gaur egungo uhina baino indartsuagoa.

Argazki erraldoi bat Baionako bestetan.

Uztailak 31, igandean, 13:00etan, Se loger au pays – Herrian bizi plataformak bere laguntzaile eta sustengutzaile guzei hitzordua ematen die Paul-Bert plazan, Baionako bestak direla eta. Besta giroko argazki erraldoi bat egingo dugu 2023ko apirilaren 1eko manifestaldira deia luzatzeko.

Eskerrik beroenak lehen hitzordu honetara jende gehiena etortzeagatik!

Se loger au pays – Herrian bizi plataformaren izenean
Gaby Arestegui, Dominika Durruty,Txetx Etcheverry , Daniel Harotzarene

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video