Biltzar Nagusi bat tokiko lana, euskara eta ingurumenaren alde

PrintFriendly and PDF

Euskal Moneta elkartearen Biltzar Nagusia apirilaren 23an larunbatarekin iraganen da, Uztaritzeko Lapurdi gelan, 9tik 12ak arte.  Tokiko ekonomiaz eta enpleguaz, euskaraz eta ingurumenaz arduratuak diren herritar guziak gomitatuak dira  hitzordu garrantzitsu honetara.

8:30etatik goiti, kafe-harrera eta ber-kidetzeko aukera

Euskozale eta kide guziak gomitatuak dira Euskoaren Biltzar Nagusian parte hartzerat !

9:00 : 2015 urteko konduak eta bilan morala eta 2016ko lan saiak aurkeztuak izanen dira :

Eusko numerikoa : Frantziako banku / ACPR-ekiko dozierra eta eusko konduen eta ordainketa txartelaren abiatzea
Euskoa eta lekuko elkargoak : nor, nola, zertarako?
Euskal Herriko kexa solidarioa : baliabide berri bat eusko bat doble konda dezan

Ondotik, Euskoaren hiru urteak elkarrekin ospatuko ditugu giro alaian : aperitifa, janari-mahaia eta mutxikoak !

Biltzar Nagusia elkartearen biziaren momento garrantzitsu bat da, euskoari buruz dituzun ideien adierazteko eta aurkeztuak diren proiektuetaz eztabaidatzeko.

ZATOZTE DENAK BILTZAR NAGUSIRAT ZUEN IRITZIA ADIERAZTERAT ETA BOZKATZERAT !

AG_2016_AfficheA4_OK

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video