150 000 eskuz esku erabaki eskubidearen alde
150 000 pertsonatik goitik Durangotik Iruñarako jende katea osatu dute, euskal herritarren erabaki eskubidearen alde. Besta, aldarrikapen eta momento hunkigarriko giroak ezagutu ditu Gure Esku Dago-k antolatutako mobilizazioak. Iparraldetik joan diren hiru autobusetaz gain beste hamarnaka herritarrek parte hartu dute jende katean.
Gure Esku Dago ekimeneko Angel Oiarbidek bere balorazioan erran bezala "Hau hasi baizik ez da egin, aldarrikatzetik gauzatzerako bidea egin behar dugu".