Dabilen harriari goroldiorik ez

Dabilen Harriari Goroldiorik Ez from Joxemi Zumalabe Fundazioa on Vimeo.

Euskal Herrian bestelako jendarte-eredu baten alde lanean ari diren Herri Mugimenduak laguntzea, horixe izan da Joxemi Zumalabe Fundazioaren helburua sortu zenetik. Hau da, Euskal Herriko herri ekimen, talde eta mugimenduek egiten duten ekarpen sozial eta politikoa ikustarazi, sendotu eta merezi duen errekonozimendua ematea. Militantzia eta horizontaltasunari buruzko gogoeta, antolakuntzaren eremuan esperientzia interesgarriak izan dituzten eragile zein norbanakoak elkarrizketatu dituzte 41 minutako bideo honetan.

DabilenHarriaJoxemi Zumalabe Fundazioa gaur

Euskal Herrian bestelako jendarte-eredu baten alde lanean ari diren Herri Mugimenduak laguntzea, horixe izan da Joxemi Zumalabe Fundazioaren helburua sortu zenetik. Hau da, Euskal Herriko herri ekimen, talde eta mugimenduek egiten duten ekarpen sozial eta politikoa ikustarazi, sendotu eta merezi duen errekonozimendua ematea. Asmo horiekin, 1996ko apirilean lagun talde batek Fundazioa sortu eta lagun zuten Joxemi Zumalabe Goenaga-ren izena jartzea erabaki zuten. Joxemi Donostian jaio zen 1950ean, gaztetatik bere herriak bizi zuen egoerarekin konforme ez, eta hori aldatzeko lanean jardun zuen buru belarri. Argia aldizkaria aurrera ateratzen lan handia egin zuen, baita Euskaldunon Egunkaria proiektua sustatu kioskoetara eraman arte. Beste hainbat ekimenetan jardun zuen ere Joxemik baina, zoritxarrez, gaitz batek eraman zuen 1993ko urtarrilean. Joxemi bera eta herrigintzan egin zuen ekarpena gogoan izateko jarri zitzaion bere izena Fundazioari.

Fundazioak ibilbide oparoa egin zuen 1996tik 2008ra: Fite! Buletina, hilero herri mugimenduen ekimenen berri ematen zuena. Herri Mugimenduaren Gida, 1.500 eragileen argibidea eman zuena. Kolektiboei eskainitako ikastaroak, azpiegiturak eta haiekin batera antolatutako Eztabaida Jardunaldiak. Horrekin batera, eragile ezberdinen arteko elkarlan-prozesuak koordinatu eta dinamizatu zituen JMZ Fundazioak; Herria Mugi ekimena:“Gizarte aldaketa bilatzen dugun taldeok elkarlanerako eta elkar ezagutzarako guneak behar ditugu komunean duguna elkarren babesean gauzatzeko”; Arrosa Irrati Ekoizpen Zentroa, 20tik gora irratien elkarlanari esker sortua; Mundua Euskal Kulturan, etorkin elkarteak eta euskalgintzako eragileak bildu zituena euskara eta euskal kulturaren sustapena elkarrekin aztertzeko. Euskal Herriko Foro Soziala: talde ugari bildu zuena Foroaren sortze prozesuan zein 2003ko ekainean antolatu ziren Topaketetan.

Ordurako jada Fundazioak ezaguna zuen Espainiako Estatuaren errepresioa; 2000. urtean, Aundientzia Nazionalak 18/98 auziaren barruan inputatu eta, Fundazioko kideekin batera, beste hainbat lagun kartzelatu eta epaitu zituzten herri ekimena kriminalizatzea eta jarduera politikoa delitutzat jotzea helburu zuen makro-sumario horren barruan. Jazarpena, atxiloketak eta epaiketa kolpe gogorrak izan ziren Fundazioaren lan-dinamika goitik behera baldintzatu zutenak, ordura arteko egitasmoak gelditu eta defentsa lanetan murgiltzea ekarri zuten. Oinarrizko eskubide zibil eta politikoen aldeko “18/98+ lan taldea” koordinatu zuen JMZ Fundazioak 2008ra arte. Auzia absoluzioarekin itxi bazen ere, epaiketa zentzugabe horrek indarrean dagoen hegemonia ideologiko eta instituzionalarekin bat ez gatozenak zigortzea eta beldurtzea bilatzen zuen, disidentzia politikoa desmobilizatzea.

Ondorioa argia da: euskal herritar pasiboak eta otzanak nahi dituzte. Baina, errepresioak sortutako minak eta injustiziak ahuldu gintuela onartuta ere, hemen gaude esateko errepresioak ez duela bere helburua lortu. JMZ Fundazioak, gogoeta prozesua egin eta gero, bere lantaldea zein proiektua berritu ditu eta herri mugimenduetako kideekin zein herrigintzan ari diren eragileekin lan egiten jarraitzeko prest duzue. Aktibismo sozio-politikoa sustatzea eta kolektiboen arteko gogoeta eta elkarlan estregikoak erraztea, horixe izango dugu hemendik aurrera ere ipar eta ilusioa. Izan ere, auto-antolatuta dagoen herriak bere bilakaeran eragiteko gaitasuna duela sinisten dugu, bere etorkizuna gidatzeko ahalmena. Euskal Herrian badugu mobilizatzeko eta herri ekimenez proiektu sendoak sortzeko gaitasuna, baina kultura honen transmisioa, bereziki belaunaldien arteko transmisioa, elikatu eta zaindu beharreko kontua iruditzen zaigu.

Galtzen den borroka bakarra… bertan behera lagatzen dena delako.

Ezaguna dugu euskal herritarrok herri bezala bizi dugun ukazioa, eta badira maila berean pairatzen ditugun beste ukazio eta subordinazio moduak ere, patriarkatuaren eta kapitalismoaren errealitateak ezartzen dizkigunak. Baina, menpekotasun modu ezberdinek erresistentzia modu eta borroka anitz sortzen dituzte: emakumeena, langileena, ekologistena, baserritar eta nekazariena, euskalgintzarena, errepresioaren kontrakoarena, elkartasun internazionalistarena, homofobiaren kontrakoarena, anti-militarismoarena, gazteena eta ikasle mugimenduarena, arrazakeriaren kontrakoarena,…

Azken finean, subordinazio eta diskriminazio modu anitz sortzen dituen gizarte-eredu baten aurrean gaude. Hitzetik hortzera dabilen krisia ez da krisi ekonomikoa bakarrik, zibilizazio oso baten krisia da, bizimodu eta jendarte-eredu patriarkala, inperialista eta kapitalistaren krisia. Horrexegatik, inposaketa eta eskubide urraketa ezberdinen kontra mobilizatzeaz gain, eta politika zein egitasmo elitista eta desarrolisten aurka borrokatzearekin batera, ezinbestekoa dugu merkatu kapitalistaren logikatik at dauden ekimen, sare eta espazioak indartzea: baserritar eta kontsumo-taldeak, birziklapenaren inguruan sortzen diren kooperatibak, euskara elkarteak, gaztetxeak eta kulturaz gozatzeko eta sortzeko dauden espazio auto-gestionatuak. Eta baita beste hainbat arlotan lanean ari diren ekimenak gure beharrizan nagusiak gizalegez eta auto-antolakuntza herrikoiaren bitartez asebetetzeko, eta ez dirulegez edo etekinaren logika kapitalistaren bitartez.

Beste bizimodu eta jendarte-eredu bat eraikitzea, azken finean, ez da dekretuz edo goitik-behera etorriko den zerbait; guk geuk geure esku, bihotz eta buruarekin eraikiko dugun zerbait baizik. Izango bada, auzolanean, behetik eta denon artean, gauzak beste modu batez egitearen eta antolatzearen prozesu etengabea izango da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).