EhKz, gazte proiektu komunikatiboa abian da!

PrintFriendly and PDF
EhKz-ren logoa

EhKz, Ipar Euskal Herriko gaietaz, Iparraldeko gazte guzier hitza emaiteko proiektu komunikatiboa

Otsailaren 2tik geroz, EhKZ sarean da, Ipar Euskal Herriko gaietaz Iparraldeko gazte guzier hitza emaiteko proiektu komunikatibo gisa. EhKZ.eu-ren bidez Iparraldean gazteek garatzen dituzten hainbat arlotako proiektuen berri ukaiteko gune bat abian da, aktualitate orokor eta politikoa, gazteei hitza emanez eta gazte ikuspundutik jorratuz.

Euskal Herri mailan, « Gaztesarea » proiektu komunikatiboa den bezala, garaian Euskal Herriko gazte mugimenduaren ausnarketetarik sortua, EhKz proiektua ere Ehz Festibalaren komunikazio taldean azken bost urteetan gogoetatua izan den proiektua da. Helburua? Iparraldean gazteek egiten eta gogoetatzen dutenaren berri emaitea  eta hedatzea sarean.

Hots, EhKz, Iparraldetik, Ipar Euskal Herrian gazteek egiten dutenaz komunikatzeko tresna da. Jakina da Iparraldeko gazteek gauza ainitz etgiten dituztela izan dadin politikan, sozial arloan, kulturan, kirolan, etab. EhKz-ren xedea da horren berri emaitea, boz goragailu lana eginez. Gazteek kudeatzen duten proiektua, baina ez duena bakarrik gazteria aipatzen. Alabainan, gazteei hitza emaitea da xedea, eta arlo politikoan engaiamendu ezberdinak dituzten gazteak eztabaidarazterat Ipar Euskal Herriko aktualitate orokor eta politikoaz eta Iparraldeak dituen erronka politikoei buruz. Horrek erran nahi du etxe bizitza, ikasketak, euskara, enplegua, lurralde elkargoa, laborantza, sexualitatea, etab. bezalako arloak jorratuak izanen direla Iparraldeko gazte guziei hitza emanez !

Xehetasun gehiago behereko bideoan edo jada sarean den www.ehkz.eu-n.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video