Zaldibar argitu, ereduaren agortzea agerian

Zaldibar

MANIFESTUA

Zaldibarko zabortegiaren erorketak, krisi sozial eta ekologikoa abiarazi du Euskal Herrian. Gertaera horren larritasuna ikusirik, agiri honen sinatzaileok mahai gainean jarri nahi dugu Zaldibarren jazotakoa ezdela inguruko herrietako biztanleei soilik eragiten dien kontua, eta geure gizartearen zein ingurumena kudeatzeko indarrean dagoen ereduaren agortzea agerian jarri duela.

Lehenik eta behin, desagertutako langileen senideei eta hondamendi ekosozial honek zuzenean eragin dien auzotarrei geure elkartasuna eta babesik beroena adierazi nahi diegu. Zaldibar Argitu! herri plataformak senideei eta auzotarrei elkartasuna adierazteko egin dituen ekimenetara batzen gara, egoeraren larriaz jabeturik.

Bigarrenik, premiazkoa da aldarrikatzea osasun publikoari eta herritarron bizi kalitateari modu zuzenean eragiten dieten esparruak kontrol publiko zorrotz eta arduratsuaren begiradapean behar dutela egon. Komunitate zientifikoak aho batez onartua du jendarte aberatsen bizi-ereduak ondorio kaltegarriak sortzen dituela kliman zein ekosistema bizietan, eta hondakinen produkzio masiboa da horren sintoma adierazgarrienetako bat. Erakunde publikoek zorrotz eta zuhurtziaz jokatu ezean, araudien betetze mailan, lizentzia kontzesioetan etab. kontrolaezinakdiren egoerak sortzeko aukerak biderkatzen dira. Egungo bidegurutzean, ardura historikoa geure egin eta Zaldibar moduko gertaerak ahalbidetzen dituen eredu neoliberala bazterrean uzteko premia urgentea dela azpimarratu nahi dugu.

Zaldibarreko gertaerak are gordinago agertu du trantsizio energetiko, ekologiko eta sozialaren beharra. Arrazoi historikoak ere hala erakutsi du, Zaldibarreko zabortegia debekatzeko ahaleginari edo munduko organismo ezberdinetatik azken hamarkadatan etorri zaizkigun hainbat ohartarazpenei kasu egin izan balitzaie, ez ginateke gaur gauden une arriskutsuan egongo, hondamendi ekosozialaren adierazpen ezberdinen lekuko izanez munduko bazter askotan.

Euskal gizartea (eta batez ere Zaldibar, Elgeta, Ermua eta Eibarreko biztanleak) shock egoeran sartu den honetan, trantsizioari kolektiboki ekiteko eztabaida publikoa gauzatzeko une egokia dela iruditzen zaigu; hori egin ezean, antzeko gertaerak errepikatzeko aukera estrukturala ez da ezabatuko eta Zaldibar berriak etorri litezke datozen urteetan, oinarriak eraldatzen ez badira.

Dei egiten diegu euskal gizarteko erakunde publiko nagusiei, ekimen pribatuko sektoreei eta gizarte zibilaren baitan dauden eragile ezberdinei, jakintza zientifikoa oinarri hartuta eta datu errealak mahai-gaineratuta, trantsizio energetiko, ekologiko eta sozialerako eztabaida zintzoa egin eta bideorri argi bat osatzera, hondakinek behar duten trataera zuzen eta zentzuzkoa barne. Naturak abisua jo digu, berma dezagun etorkizuneko belaunaldientzako Euskal lurralde bizigarri bat.

Manifestu hau ondorengo izenek sinatzen dute:

Marta Luxan (EHUko irakaslea)

Itxaso Fernandez (EHUko irakaslea)

Petxo Idoaga (EHUko katedraduna)

Kattalin Miner (idazlea)

Amaia Serrano Mariezkurrena (EHUko irakaslea)

Maria Ruiz Torrado (EHUko irakaslea)

Xabier Mendiguren Elizegi (Idazlea eta editorea)

Amagoia Gurrutxaga (Idazlea eta Kultur kazetaria)

Amaia Alvarez Uria (EHUko irakaslea)

Efren Areskurrinaga (EHUko irakaslea)

Xabier Albizu Landa (EHUko irakaslea)

Amaia Lasa Alegira (idazlea)

Luismi Uharte (EHUko irakaslea)

Olatz Osa Zubia (editorea)

Joanmari Larrarte (Kazetari eta idazlea)

Martin Anso (Txertoako editorea)

Alaitz Aizpuru (Elkarreko editorea)

Antxiñe Mendizabal (Elkarreko editorea)

Veronica Castrillón (EHUko irakaslea)

Katixa Agirre (EHUko irakaslea eta idazlea)

Jon Ander Elorriaga (EHUko irakaslea)

Ines Osinaga (Musikaria)

Josu Larrinaga (EHUko irakaslea)

Jose Maria Rivadeneyra (EHUko irakaslea)

Alaitz Tresserras (EHUko irakaslea)

Aitor Garagarza (EHUko irakaslea)

Juanjo Ugartemendia de la Iglesia (EHUko irakaslea)

Estitxu Villamor (EHUko irakaslea)

Elixabete Garmendia lasa (Kazetaria)

Idoia Marcellan Barace (EHUko irakaslea)

Oihane Garcia (EHUko irakaslea)

Maite Zelaia Garagarza (EHUko irakaslea)

Joan Mari Torrealdai (Idazlea)

Jose Inazio Imaz (EHUko irakaslea)

Iñaki Barcena (EHUko irakaslea)

Lore Erriondo Korostola (EHUko irakaslea)

Maite Arroitajauregi (Musikaria)

Iñaki Zabaleta Imaz (EHUko irakaslea)

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).