EHLG: Hamabost urtez

15urtezIzar Lorea-ren 103.zenbakiko EDITO-a

« Duela 15 urte, Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu zelarik, sekulako desafioa bota zen. Geroztik, laborarientzat, jendartearentzat eta hautetsientzat, Euskal Herriko Laborantza Ganbara aktore nagusi bat bilakatu da: nehork ez lezake imajina gaur Euskal Herria egitura hori gabe!

Gehiagoko publizitaterik egin gabe, gaur egun Euskal Herriko Laborantza Ganbarak gazteen erdiak instalatzen ditu. Desmartxa kolektibo gehienak animatzen ditu. Ahal bezainbat laborarirekin lan egiten du, urratsez urrats eta bakotxak duen heina errespetatuz, laborantza iraunkorrari buruz.

Sail berriak ireki ditu Natura 2000-rekin hasiz, agro-oihangintzaraino azkenik.

Departamenduko ganbara ere harroarazi du, hilabete batzuren berantarekin, gure sail berak irekitzera entseatzen baita.

Eta zer erran Euskal Herriko gertakari nagusietarik bilakatu den Lurramaz? Euskal Herritik kanpo, nun nahi badakite hemen badela Laborantza Ganbara alternatibo bat eta laborantza iraunkorraren saloi erreferente bat!

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sortzeak, Estadoaren ihardokitzeak eta hunekin izan zen borrokak, ontarazi zuen ere fruitu bat laborantza gainditu duena: bere geroa eskutan hartzeko, Iparraldeak bere tresna instituzionala beharrezkoa zuelaren ideia.

15 urtez egin da bide. Bainan egitekoa ere agerian da: nahi dugun laborantza, ikuspegi kolektiboan – eta ez indibidualistan – eraikitzen segitzea, proiektu berriak asmatuz, jende berria eta partikulazki gazteak inplikatuz. Hainbeste bada egiteko!

15 urteren buruan bulegoa uzten dut, abentura segituko dutenetan konfiantza osoa atxikiz. Laster arte, irakurle! »

Mixel Berhocoirigoin, laborari erretretatua eta EHLGko biltzar orokorreko kidea

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 15. urtebetetzea ospatuko du 2020ko urtarrilaren 18an, larunbata, Ainiza Monjolosen.

Ekitaldia goizetik hasiko da :
• 9.45 : Urteko biltzarra, 2019. urteko bilana
• 10.30 : Mahai ingurua “ Laborari eta herritarren arteko elkarbizitza ”
• 13.30 : Bazkari herrikoia, tokiko kalitatezko jakia, 22 €/eusko-tan

Bazkaria aitzinetik erreserbatzea galdegina zauzu, 05 59 37 18 82 zenbakira deituz.

Salda,

Oztibarreko axurkia suan errea ilarrekin,

CLPB kooperatibako gasnak,

HERRIKO irinarekin egindako bixkotxa eta ogia,

IRULEGI sormarkako arnoa, kafea, ondokoa

(Haragirik gabeko menua nahi dutenentzat galdeginez gero, 18 €/eusko-tan)

 

Pestak segituko du arratsalde apaletik goiti, ostatu, ogitarteko eta kontzertuekin :

– LA MARINA BANDA txaranga

– KIMU txalaparta : hemen entzungai

– MAIRU (txalaparta-rock / Ziburu)

– JOSEBA IRAZOKI & LAGUNAK (rock / Bera) : hemen entzungai

– TORHEIT (Metal / Suhuskune) : hemen entzungai

– DJ XA2

EUSKAL MONETA elkarteak, EUSKO tokiko monetaren alda-gune bat atxikiko du bazkaria aintzin. Zuen euroak euskotan aldatzeko parada, baita ere urteko kidetza eguneratzeko, edo kondu numeriko baten idekitzeko. Euskoa egun osoan erabiltzen ahalko da jateko eta edateko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).