El Khomri-Valls-Hollande proiektuaren kontra, mobilizazio orokorra

LoiTravail

Eragile ezberdinek karrikan mobilizatzeko deia luzatu dute asteazken honetan, martxoaren 9an El Khomri lan ministroaren lege proiektuaren kontra, Baionan 11etan Santa-Ursula plazan trenbideko langileekin, eta 12.30tan suprefetura aitzinean gazte erakunde-ekin biltzea gomitatuz. Medef ugazaben mugimenduak lan kodearen erreforma aspalditik galdatzen zuela argi utzi dute mugimendu sozialek, Hollande presidenteak nagusiei nahi zutena emaiten ari zaiela gaitzetsiz, El Khomri deitu proiektu anti-sozial eta anti-ekologikoarekin hamarkada luzeetan eraman borroken ondorioz lortu lan zuzenbidea deuseztatuz.

El Khomri lege proiektuaren aurkako lehen erreakzioak masiboak izan dira. « Loi-travail-non-merci » petizioak milioi bat izenpetze baino gehiago bildu ditu jadanik. Borrokarako deialdiak biderkatzen dira sare sozialetan. Martxoaren 9ko mobilizazio eguna, ehun bat hiritan hedatua, horren ondorioz sortu da. Gazte erakundeek eta sindikatu sekzio batzuek deitutako elkarretaratze eta manifestaldi deiak ugarituz doaz.

Martxoaren 9an ere, greba eguna izanen da SNCF, RATPen eta trenbideko enpresa pribatuetan, Medef eta gobernamenduak prestatutako trenbideko dekretu/lan kodigoari ezetz errateko, egiazko dumping soziala antolatzen baitu.

« Denak karrikara martxoaren 9an, Baionan denetan bezala, 11etan Santa-Ursula plazan trenbideko langileekin, eta 12.30tan suprefetura aitzinean gazte erakunde eta CGT, FO, FSU, LAB eta Solidaires-rekin batera » mobilizazio deia luzatua izan da hedabideei ere. Bertan Medefek lan kodigoaren erreforma aspalditik eskatzen zuela azpimarratuz. « Hollandek nagusiei nahi zutena eman die El Khomri deitu proiektuarekin » dio agiriak, « hamarkadako borroken ondorioz lortu lan zuzenbidea deuseztatuz« . Dei egileek azpimarratzen dute « proiektu hau ezin dela zuzendu, ez daitekela negozia, kendu behar dela eta kitto« .  Deiaren egileek martxoaren 9a hastapen bat bezala ikusten dute proiektua kendu arte mobilizazio orokorra antolatzeko kolektibo bat Euskal Herrian(*) sortzeko xedea aurketuz. Horren xedeak « informatzea, sentsibilizatzea  eta mobilizatzea » izanen dira « eztabaida bultzatuz lan tokietan, sindikatu eta auzotegietan « .

Bestalde, Bizi! mugimenduaren agirian manifestaldietan parte hartzerat deia luzatzen da El Khomri lege proiektu hori errotik kokatzen delako altermundialisten arabera « aldi berean anti-soziala eta anti-ekologikoa den logika batean« .

Anti-soziala, zeren  » lege hori pasatzen bada, lan baldintzen, soldaten, lan giroan alienazio harremanen eta bortizkeriaren mailan ezohizko gibelatzea ezagutuko da. Eta ororen buru, langabetuen kopurua goitituko da: alde batetik, errexago izanen delako, eta kostu guttiago beharko direlako kanporatzeko, eta beste aldetik gehiago lan eginaraziko delako jada enplegu bat dutenei, lan egin arazteko ordez enplegu gabe direnak. »  Hots lege anti-soziala  zeren 1970 hamarkadaz geroz beti behiti doan garapenaren itzultzeko ilusioa aintzinean emanez gizarte abantailen sakrfikatzeko hautua egiten du.

Anti-ekologikoa zeren « hazkundearen/garapenaren bilatze hori sinplea bezain tragikoa den logika batetan oinarritzen da: pobrezia eta langabezia borrokatzeko, ez omen da beste aterabiderik gehiago ekoiztea baino gehiago banatu ahal izaiteko, izan aberastasunak edo enpleguak« . Bizi!ren agiriak  argi uzten du horrek arazo larri bat dakarrela : « ekoizpenaren emendatzeak ekartzen du lehengaien erauzketa gehiago, energia nuklear edo fosilen erretze gehiago eta ondorioz nahasketa klimatiko gehiago, ingurumena kaltetzen duten katastrofe gehiago, ondarkin ezin kudeatu gehiago eta jadanik azken mugetan den planetaren erreserben agortze gehiago. Hots, sendagaiak eritasuna larriagotuko luke. »

Agiriak Hollande-Valls gobernamenduaren politikaren arrunt kontrako logika bat gomendatuz bukatzen du : « langabezia eta pobrezia borrokatzeko eta ber denboran planetaren mugak eta gaurko oreka ekologiko eta sozialak errespetatzeko, lana banatzearn eta gaurko aberastasunen banatzearen aldeko politika haundi bat behar da » .

 

(*) Kolektiboaren kideak :
CGT Cheminots Hendaye et Saint Jean de Luz, CGT cheminots Bayonne, CGT hôpital, CGT territoriaux Biarritz, LAB, Solidaires, Aitzina, AKM (Amis de Karl Marx), ATTAC Pays Basque, EELV (Europe Écologie Les Verts), EH BAI, Ensemble Pays Basque, Indar beltza, La Commune, NPA Pays Basque, Parti de Gauche.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).