Elkarteen oldarra

1919 Euskaltzaindiaren bilkura Gipuzkoan P.BROUSSAIN,L.ELEIZALDE,J.AGERRE, R.AZKUE,J.URKIXO,P.LHANDE,TX.AGIRRE


Aitaren etxea amaren lurrean, eta « pro libertate patria gens libera state », hara Euskal Herria. Instituzio publikoak teilak ditu, eta teilatuak garrantzi berezia du naski : estalkia galdurik, etxea laster atzera doa, eta denborarekin desegiten da. Baina fundamenak, lokarriak, oinarriak jendarte zibilean dauzka, eta honek gaitzeko dinamismoa erakusten du gure zazpi lurraldeetan, bereziki hostoak bezala sortzen zaizkion elkarte jori eta ugarien bitartez. Denak ezin aipatuz behar bezala, Iparraldekoetara mugatu naiz gutiz gehienetan.

Kulturakoetarik has gaitezen, lehenik agertu baitziren:

Euskaltzaindia (1918), Euskal Herri osora zabaldu den instituzio publikoa dugu bost hiriburuetako bulegoekin: Bilboko buruzagitza eta Baiona, Donostia, Iruñea, Vitoria/ Gasteizko lau ordezkaritzak. Euskara batua sortu eta hedatu du, euskalkiak ere zainduz, bereziki zuberera.

AEK, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea, Euskaltzaindiak sortua, gero beregain jarria: helduentzat Gau Eskolak egiten ditu, eta gainera Korrika ematen digu bi urteetarik Euskal Herri osoaren gaindi, jendearen parte hartze nasai bezain alai batean (1980an egin zuen lehentze).

Seaska (1969): Ikastolen federazio hori ezaguna da bereziki Senpereko laku inguruan Herri Urrats urtero antolatzen duelako 1984 urteaz geroztik. Lau mila ikaslez goiti eskolatzen ditu berrogei bat ikastetxetan: 12 ama eskola, 20 lehen mailako, lau kolegio eta Baionan Etxepare lizeoa.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka (1965), Sarako Biltzarra (1984); Goiztiri, Zabal, Elkar argitaletxeak; Bertsularien lagunak (1980); Antzerki taldeak, maiz herri batekoak (pastoral, kabalkada eta beste); Dantzari taldeak; Kantari taldeak…

Prentsa idatzia: Herria 1944an Eskualdunaren segida harturik (1887), Argia, Enbata (1960), Egunkaria (1990, legez kontra Espainiako justiziak hetsia 2003an), Berria (horren jarraipenean sortua 2003an)…

Euskal irrati eta telebista libreak: Xiberoko Botza, Irulegiko Irratia, Gure Irratia, Xorroxin Irratia, Lapurdi Irratia, Amikuzeko Irratia, Kanaldude telebista librea…

Ekonomian: Hemen (1979) eta Herrikoa (1980), ELB/Euskal Laborarien Batasuna (1982), EHLG, Euskal Herriko Laborarien Ganbara (2005), Lurrama, laborantza iraunkorraren urteroko saloia (2006), Lurzaindia (2013), Label eta IGPak (Irulegiko ardoa, Ossau-Iraty gazta…), AMAP, janariak zuzenki saltzen dituzten laborari taldeak…

Lanbide formakuntzako eskola pribatuak – Laborantzako lizeoak : Berrogaine-Larüntze, Donapaleu, Donibane Garazi, Hazparne, Senperekoak ; Industriakoak : Hazparnekoa, Seaskakoa Baionan, ESTIA ingeniari eskola Bidarten.

Mugimendu feminista, lehenik Zabal aldizkarian mintzatu zena (1974), gero Euskaldunak Iraultzan trajeriak aipatu zuena (Gotaine-Iribarne, 1993)…Emazteek diote taldea Hazparne inguruan… Mugimendu feminista informalki baina handizki hedatu da azken urteotan Me too fenomenoarekin batera…

Ekologian: Bizi (2009), Alda, Alternatiba (2013)…

ONG / GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundeak): Kurutze Gorria, Sokorri Katolikoa, Sokorri Herrikoia, « Restos du coeur » delako Bihotzaren ostatuak…

Kiroleko klubak: bereziki errugbian, eskubaloian, pilotan, txirrindulan…

Erlijioen inguruko taldeak: kristau katekista multzo joriak, CMR/Herri Ekintza, eta beste…

Sail eta maila guztietan, gaitzeko militantzia dabil Euskal Herrian orokorki, eta ikusi dugunez Iparraldean bereziki: ehun biztanletarik hamar bat ekintzaile! Holako herria nolaz ez daiteke aurrera jalgi? Jende librea zutik dago, aitaren etxea ere bai, nahiz teilatua ez duen oraino bukatua, eta beraz amaren lurra, matria, amerria zelan ez ote liteke beregain jar? Geroak erranen du noiz eta nola. Mementoan Euskadi eraikitzen ari da euskal elkarteen oldarrean.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).