Emile Larre euskaltzaina

EmileLarreEmile Larre euskaldun apeza eta euskaltzain osoa hil da Kanbon 2015ko maiatzaren 30an. Emile Larre Baigorrin sortu zen, 1926ko urtarrilaren 3an, Bastida auzoan. Lagunen artean mintzo zelarik, Baigorriarra zela ezagutzen zitzaion eiki eta Baigorriar izatea ez zuen saltzekoa. Azken urte hauetan Emile Larrek bizitza dorpea zeraman, ustegabeko eroriko tzar baten ondotik bortizki joa. Kanboko Arditegi zaharretxean bere azken urteak etsitu gabe jasan ditu gaztean nola bere adin nagusian dena pindar eta su ezagutu dugun euskaltzainak.

Gaztedanik joan zen Ustaritzera apez izateko deia jarraikiz eta 1951an apeztu zen. Ustaritzen, Pierre Lafitte euskaltzalea ezagutu zuen eta harekin bere jakitatea errotu zuen fedean eta euskaldungoan. Emile Larrek zioen bezala ez zen ez apez ez euskaltzale soil izan nahi, baina euskaldun apez bat. Bi hitz horiekin nahi zuen adierazi batasun tinko batean atxikitzen zuela bere nortasuna, hots fedearekilako engaiamendua nola  engaiamendu zintzoa bere mintzairarekin eta bere mintzairakideekin.

Horrela zioen : “Beraz ene euskaltzale saila eta ene apez saila ez dira bi bide, bakoitza bere alderat ari eta noiztenka kurutzatuz loazkenak, baina bide ta sail bakar bat”. Apez gazte gisa, egon zen Maulen bikario,
Garaziko Mayorga ikasetxean eskola-emaile, gero Urruñan bikario, eta Hazparnen misionest-buru. Dudarik gabe Aiherra herrian igan urteak oso aberatsak izan zitzaizkiola aitortzen zuen, ondotik Irisarrin eta Donibane Garazin izan zituen karguak ez baldinbazituen gutiesten ere. Liburua ere eskaini zion pollita Aiherra herriari berari. Eliz testuen itzulpenean lan egin zuen ere, Vatikanoko II. Kontzilioaren ondotik parte hartu baitzuen Belokeko monasterian bilduz apez talde batean, liturgia latinetik euskarara itzultzeko helbururuarekin.

Euskaltzain osoa izendatua izan zen 1975an, preseski Aiherran erretor zelarik. Besteak beste, aste oroz Herria agerkarian egiten zuen lan gaitza euskaltzainek —beste euskaltzale guziek bezala— aspaldian begiztatu zuten eta beren artera gomitatzea erabaki zuten. Alabaina, gauzak malguki bezain fermuki bazakien erraten eta idazten. Gramatikarik idazteko ez zuen sekulan xederik izan eta halere Emile Larreri galdegitzen zitzaion hanitzetan zein ote zen zerbaiten adierazteko euskaraz izan zitekeen manerarik zuzena edo pollitena, edo bilduena ala zorrotzena. Bazuen Hegoaldeko euskaldunek deitzen duten euskararen “sena”, hots, behaztopatu gabe, durduzatu gabe jiten zitzaion erantzuna, hainbeste maite zuen pilota jokoan eman ziroen erreferarik seguruenaren pare. Euskaltzaindiko lagunek talendu arraro hori ezagutzen eta baliatzen zuten, ezetzik bilduko ez zutelakoan.

Erran gabe doa guziz gustatzen zitzaiola euskara ongi menderatzea eskatzen duen bertsolaritza. Zenbat bertso ez ote zakien eta zonbat ez ote zuen idazten Emile Larrek ? Eta guti uste zen mementoan ateratzen zitzaion ateraldi bizia bezain sarkorra, bertsozaleaz izateaz gain, titxolari dohaintsua izanik.

Bera izan zen Iparraldean bertsolaritza arrapiztu zutenetarik Teodoro Hernandorenarekin, bertso saioak antolatuz 1958an jadanik eta epaimahaikide izanez.

Herria agerkarian hogeita hamahiru urtez, lan izigarria egin zuen aste oroz artikuluak moldatuz eta agerkaria bera zainduz, nafar-lapurteraz idatziz gehienik baina emeki emeki euskara batua sar-eraziz.

Emile Larre bezain hizlari on eta treberik ez dira hanitz izan ez Baigorrin ez eta Euskal Herrian. Ez eta bere sailean hain serioski erauntsi denik . Apez gisa, bertsozale gisa, idazle gisa, kazetari gisa lan egin duen euskaldun gizon honi euskaldungoak zor dio gure hizkuntza azkarrago eta ederrago izatea.

 Xarles Videgain, Euskaltzaina

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).