Etor Enbata hilabetekariko « berrirakurtze eta zuzenketa » taldera!

Ez zira sobera txarra ortografian, gramatikan, aditz jokaduran, puntuazioan, errakuntzetan, tipografian? Enbataren Berrirakurtze eta Zuzenketa taldea zure zain da eta plazerrekin zure errezebitzeko prest da.
Hilabetean behin, heldu den Enbata aldizkariaren edizioko akatsen inguratzea da helburua. Hori guzia  urrunetik egin daiteke, etxetik.

Zuzenketak sarean partekatuak diren  Word, Open Office edo PDF  bezalako dokumentuetan egiten dira. Zuzenketak bi  momento berezietan egiten dira, eta batean edo bestean bakarrik izena ematen ahal duzu. Lehena, maketa  aitzin egiten da, asteazkenean edo ostegunean, eta bigarrena maketa egin eta gero, larunbatean edo igandean.

Enbatari halako esku ukaldi baten emateko prest bazira, hilabetea behin (ezin duzun hilabeteetan ordezkatua izateko paradarekin), ez duda eta sar zaitez gurekin harremanetan orain berean  [email protected] helbidean.

Aitzinetik milesker!