Europako estaturik gabeko nazioen karta

PrintFriendly and PDF
2021eko otsailaren 16an, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Naziogintza Taldeko Josu Alberok, Edurne Alegriak eta Luken Etxabek estaturik gabeko Europako nazioen karta aurkeztu dute prentsaurreko batean.

2021eko otsailaren 16an, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Naziogintza Taldeko Josu Alberok, Edurne Alegriak eta Luken Etxabek estaturik gabeko Europako nazioen karta aurkeztu dute prentsaurreko batean.

2021eko otsailaren 16an, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Naziogintza Taldeko Josu Alberok, Edurne Alegriak eta Luken Etxabek estaturik gabeko Europako nazioen karta aurkeztu dute prentsaurreko batean.

“Estaturik gabeko Europako nazioen karta”, Asier Sarasua Garmendiak egindakoa, ikuspegi guztiz berria duen karta da, Europan orain arte egin diren antzeko kartekin alderatuta. Bi izan dira Euskal Herrian azken 30 urteotan egin diren Europako Herrien kartak: “Europa, etnia eta Herriak”, Josu Tellabiderena (1990ean), 123 nazio eta beren datu esanguratsuenak biltzen dituena. Eta “Herrien Europa” deitutakoa, Herrien Europa Institutuarena, 124 nazio dituena. Aipatzekoak dira, halaber, Europako nazionalitateen ikerketan aitzindaria den CIEMEN Kataluniako Institutuaren karta klasikoak, eta gai horretan aditua den Mikael Bodiore-Penlaez bretoiak egindakoa, « Europako Nazioak« , euskarazko bertsioa duena.

Kartaren egilea: Asier Sarasua Garmendia, Naziogintza Taldearentzat Ezaugarriak: Koloretako posterra,  85 x 61 cm-koa. Salmenta: Naziogintzaren webgunean (www.naziogintza.eus) eta Berria Dendan (www.berria.eus/berrialaguna/denda/).

Kartaren egilea: Asier Sarasua Garmendia, Naziogintza Taldearentzat
Ezaugarriak: Koloretako posterra, 85 x 61 cm-koa.
Salmenta: Naziogintzaren webgunean (www.naziogintza.eus) eta Berria Dendan (www.berria.eus/berrialaguna/denda/).

Naziogintza Taldeak, bere sorrerako helburuetako bat Europako estaturik gabeko beste nazio batzuekin harremanak sustatzea eta euskal publikoari horien berri ematea duena, ez du karta berri honen bidez aurrekoen antzeko beste bat egin nahi izan. Aitzitik, ekarpen askoz originalagoa egin nahi izan du; horregatik, Estatuei protagonismoa kendu eta Europako Estaturik gabeko nazioei eman die. Europako karta konbentzionaletan agertzen ez diren nazioei: euskal, katalan, eskoziar, korsikar edo flandriar nazioei, besteak beste. Estatuak aipatuak izan dira kartan soilik estaturik gabeko nazioak beren baitan biltzen dituztenean, nazio horiek politikoki kokatzeko.

Esan daiteke, beraz, ezaugarri horiek dituen Europan egindako lehenengo kartetako bat dela, eta horrek bereizten du goian aipatutako kartetatik.
Kartak bertan agertzen diren 17 nazioen ezaugarri batzuk ere jasotzen ditu: izena euskaraz eta tokian-tokiko hizkuntzan, bandera, biztanleria eta bertako hizkuntzaren hiztunen kopurua.

Ez da beti erraza nazio bat definitzea. Eta begi-bistakoa da kontzientzia nazional sendoa izan ez arren, nortasun handiko Herriak ere badaudela Europan. Horregatik, horietako 9 txertatu ditugu kartan, “sortzen ari diren nazioak”, gure ustez ikusgai izan behar dutenak horrelako ezaugarriak dituen karta batean.

Espero dugu karta hau erakargarria izatea, ez soilik Europako nazionalitateetan interesa duten euskal herritarrentzat, baizik eta baita kartan agertzen diren nazioetako herritarrentzat ere eta, azken batean, publiko orokorrarentzat.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video