Euskaltzale faltsuak

EgotetikEgotera1

Azken hilabeteetan, Lapurdin bereziki, euskal kantagintzako kantari eta talde erreferente batzuen emanaldietan gertatzen dena da hor: kantaldia hasi aitzin, aurkezle bat igotzen da taula gainera (beharrezkoa ote?), eta bost minutuko mintzaldia egiten du… frantses hutsez! Ohikoa bihurtzen ari den joera da, antolatzailea izan elkarte pribatu bat edo herriko besta komite bat.

Lapurdiko hiri txiki batean gertatua da hau ere: besten hasiera ekitaldian, auzapezak mintzaldia frantses hutsez ematen du, nahiz eta auzapez hori bera publikoki euskararen alde agertzen den beti. Euskaldunak gutxietsiak, ahantziak, mespretxatuak, irainduak eta zaurituak sentitzen dira horrelakoetan. Aski da. Alarma pizteko tenorea da.

Hasteko, euskal kultura ekitaldiak antolatu behar badira, ezin dira horrela tratatu kultura horren oinarri nagusia den hizkuntza eta kultura horren kontsumitzaile diren euskal hiztunak.

Aurkezleak hitza hartu behar badu, har dezala euskaraz. “Eta frantsesek ez badute ulertzen?”, ihardetsiko luke norbaitek. Frantsesez ere mintzatu behar badu, mintza dadila gero, eta laburrago.

Dena den, kantaldien aitzinetik aurkezleak hitza hartzea Ipar Euskal Herriko ohitura da, bertze lekuetan ez da halakorik egiten… Antzokiko argiak itzaltzean, ederrago da zuzenean kantari taldea  igotzea taula gainera.

Bigarren kasua da Herriko Etxe batek antolatzen duen ekitaldi edo bestari agurra frantsesez egitea. Euskararen aldeko diskurtso publikoaren sinesgarritasuna dago jokoan, hor. Ez du balio prentsaurrekoetan, hauteskunde kanpainetan, manifestazioetan edo ekitaldi politikoetan agertzea euskararen alde, gero, bere herriko bestetan frantses hutsez mintzatu behar badu. Ez da koherentea. Eta auzapez horrek abertzaleekin egin badu udal akordioa, arazoa handiagoa da: edo ez ditu errespetatzen bere koalizio-kideak, edo koalizio-kide horiek ere ez diote
behar bezainbesteko garrantzia ematen euskara errespetatzeari.

Euskarak ez ditu behar atxikimendu sinbolikoak, sostengu erreala eta konkretua behar du. Euskara badagoenean,  frantsesaren ondotik dago, eta idatzizko testuetan ere, frantsesaren azpian edo eskuinean, beti ere hizki meheagoz eta argiagoz idatzia. Mendebaldeko guztiek bezala, ezkerretik eskuinera eta goitik behera irakurtzen dugu. Museo batean, adibidez, azalpenak irakurtzen hasi, eta gaineko paragrafoa irakurri ondoan ohartzen gara azpian euskaraz bazela gauza bera… Berantegi! Alabaina, Ipar Euskal Herriko euskaldunek frantsesa ere badakigu, eta beraz lehenik frantsesez eman bazaizkigu azalpenak, euskarazko azalpenak zertarako heldu dira gero? Frantsesik ez dakigulako, ote?

Euskararen alde egin nahi bada, zinez, ezin zaio lekua egin printzipioagatik, horrek ez baitu balio euskara erabilgarri bihurtzeko; egin behar zaio  bete-betean. Adibidez, email kolektibo bateko mezua bi hizkuntzetan dagoenean, lehen bertsioa euskaraz jartzen dute batzuek, baina erdaldunei hastapenetik abisua emanez erdarazko bertsioa beherean dagoela. Hori da euskara lehenesteko modu egoki bat.

Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzea politikoki zuzena bihurtu da, gehienak horren alde daude, itxura guztien arabera. Erraza da Frantziari eskatzea, badakigunean ez digula emanen; ez da aski Frantzia gaiztoa dela salatzea, hori egiteak bakarrik ez dituelako ezabatzen gutariko bakoitzaren ardurak. Euskarari guhaurrek eman behar diogu balioa, zor zaion lekua eginez. Publikoan mintzo direnek eta, oroz gainetik, agintariek berek errespetatu behar dute euskara, beren eguneroko  ekintzetan.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Euskaltzale faltsuak »

  1. Ez dut uste dena 2 hizkuntzetan ezarriz euskarari zor zaion tokia segurtatzen dugunik. Ene iduriko elebitasunaren arazoa konplexuagoa da. Haren izenean dena itzulia da eta euskara frantsesaren itzulpen txar bat bihurtzen da. Gaur egun euskaraz pentsatzen dute egunerokoan erabiltzen dutenek baizik,( euskaraz idazten edo erakasten dutenek, euskal kazetariek) beharbada.
    Euskara hutseko eremuen dretxoa eta beharrezkotasuna da gaur ukatua eta hori biziki grabea iduritzen zait. Euskara dakitenak orain itzulpengintzarat kondenatuak dira frantsesek dena ulertu ahal izateko eta euskaldunek erabiltzen ez duten hizkuntza bat agerian ikus dezaten.

Les commentaires sont fermés.