Euskara: batzen eta libratzen gaituena

EuskararenHerria

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

EH Bildu koalizioak duela urte batzu antolatu zuen ekitaldi batean, Amets Arzallusek hitz liluragarriak adierazi zituen identitateaz zuen ikuspunduaz. Hasi zen erranez politikak ez bazuen bermatzen liberazio kulturala, berdin kulturak liberazio politikoa segurtatzen edo bultzatzen ahal zuela. Horren haritik eta gaurko Euskal Herriaren errealitatea kontutan hartuz, galderak pausatzen ahal dira euskararen lekuaz edo funtzioaz abertzaletasunaren bidean edo burujabetzaren bidean. Ametsek aldarrikatzen zuen bezala “euskaraz ari naizen oro, ari naiz independentziaz…”.

Azken asteetan eta egunetan, hainbat aldarrikapen edo lan ardatz ateratu dira plazara Euskal Herri osoan, iduri luke euskara sartzen dela etapa berri batean. Azken hamarkadetan elkarteek, egitura batzuek edo botere publikoek bultzatu dituzte hainbat ekimen, plangintza edo beste. Bilanak gazi gozoa iduri du.

Euskalduna printzipioz ezezkorra baita, entzuten da euskara lanjerean dela, emeki emeki baztertze prosesu batean sartua dela duela aspaldi eta ez dela hortik ateratzen. Faktore ainitz sartzen dira hortan bainan labur bilduz erran ginezake diglosi egoera present dela beti eta berdin azkartzen dela ere.

Ez da dudarik, euskararen presentzia garatu dela (bederen teorian) irakaskuntzan eta espazio publikoetan adibidez. Euskararen aldeko borroka gehiengo batek begi onez ikusten du, hor ere, zazpi probintzietan aintzinamenduak bizitzen ditugu eta inkestek frogatzen dute.

Aldiz, praktikan, alarma liranjak piztu dira joan diren urteetan. Betidanik izan diren “feudo” euskaldun batzutan entzutea gaztelera ainitz edo Iparraldeko ikasle elebidunen artean, ahulezi inportanteak ikustea ez du bereziki baikorra izateko emeia ematen.

Aldi berean, seinale berdeak hor dira. Joan den maiatzaren 29an iragan den manifa, bihurgune bat bezala ikusia izan da. Kopuruen aldetik, 10.000 jende ikustea Baionako karriketan murgiltze sistemaren alde garaipen eder bat bezala aztertua izan da. Kualitatiboki, jende berriak ikusten ahal ziren, duela gutti manifestaldi batean parte hartuko ez zutenak. Frantses Estatuaren mesprexuak gure hizkuntzari begira erreakzioak pizten ditu. Jende gero eta gehiago identitateaz larderiatzen da; hemen, euskarak ditu emeki bainan segurki bereganatzen.

Hegoaldean ere, nukleo batzu euskararen kontra agertzen baitira oraindik, euskarak bere bidea egiten du eta gizartean normalizatzen da.

Aldarrikapenak eta proiektuak aintzinatzen dira. Hor dira, Euskal elkargoak bultzaten duen kanpaina, Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatzen duen manifa heldu den abendoaren 6an «euskararen errepublika independientea » aldarrikatzeko edo EH bilduk plazaratu duen proiektua “hezkuntza sistema burujabea osatzeko”, ikusten da euskara egoten dela bihotza.

Zendako euskara ez da bilakatzen burujabetza prozesuan bide orri bat eta gure herria eraikitzeko bizkar hezurra?

Asma dezagun ikastola bakoitzak, murgiltze sisteman ari den gela bakoitzak harremanak pizten eta eraikitzen dituela beste probintzi bateko eskola batekin, asma dezagun Baionako karriketan 30.000 mila jendeko manifa bat euskararen ofizialtasunaren edo bederen errespetuaren alde.

Asmatzen ahal dira ere konkretuki martxan ematen ahal diren beste ekintza ainitz. Potentziala hor da… eta pentsatzekoa da sentsibilitate guziko jendeak hurbiltzen ahal direla eta batzen ahal direla horren inguruan.

Hainbat arlotan, iduri luke bide komuna atzematea sobera zaila dela abertzale edo euskaltzale diren alderdi edo mugimenduen artean, desafio eder bat litaike euskararen inguruan hori lortzea.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Euskara: batzen eta libratzen gaituena »

  1. Bai 30 000 jende biltzea Baionako karriketan ederra izanen zen . Bainan nik uste dut hobe dela , Nafarraoan eta Euskadin egin izan den Gure Esku Dago bezalako zerbait egitea . Beldurgarria baita , Frantzian diren gobernatzaile dako 30 000 jende ikustea , eskuz esku , Senperetik Maulerat , Euskal Herriaren independentzia galdegiten . Ikusten badute Ipar Euskal Herria galtzen hari dutela , mugituko dira , bai etxebizitzaren eta euskararen aldetik . Jina baita tenorea Ipar Euskal Herriko frontea idekitzea .
    Bertzaldetik , nik uste dut azkar indartu behar dela ikastolen xarrea , eta partikulazki Amikuze , Xubero – Eskiulako herri ttipietan . Gaur euskararen gune beltzak baitira .
    Gaurko egunean ikastolak egiten baititu Euskaldunak . Biana/Viana ko ikastola sortu zutelarik , ez zegoen kasik euskaldunik Ebro ibaia bazterean , eta gaur egun %30 gazteek dakite mintzatzen . Eta egun batez Logrono-n eta Miranda de Ebro-n ere beharko litzateke sortu ikastolak . Ebro bialdetan euskaldun kumunitate azkar baten finkatzeko .

Les commentaires sont fermés.