Euskararen urrats-kideak

PrintFriendly and PDF
Eneko Bidegain
Eneko Bidegain
Enseignant en communications audio-visuelles à l'Université Mondragon. Ex-journaliste de Berria. Ecrivain.
D'autres articles

1982-1_06

ENBATAk 60 urte

Duela 60 urte, euskara gutxietsia eta mespretxatua zen; euskalduna izatea ahalkegarri zela sinetsarazi zieten orduko herritarrei. Euskara traba zelakoan, kalte baizik egiten ez zigulakoan, euskaldun anitzek abandonatu zuten. Lapurdin azkarki egina zuen behera, eta Nafarroa Beherean eta Zuberoan oraino indarra bazuen. Baina gainerako hizkuntza gutxituen gisan, arrisku bizian sartua zen. Frantziaren (eta Espainiaren) jazarpena jasaten zuen, eta lekuko hautetsiek frantseste horren alde egin zuten. Zapalkuntza haren ondorioz, herritar gehienak auto-estimurik gabe eta otzandurik bazeuden ere, euskaldun batzuk oldartu ziren. Beharrik!

Eta sortu zituzten ikastolak, gau eskolak, irratiak eta abar. Haurrari euskara irakastea bera baino iraultzaileagorik! Zenbat irain entzun behar izan zituzten beren ingurukoengandik! Frantzia gogorra izan zen ikastolen kontra, eta gogor izaten segitu zuen euskararen kontra.
Frantziako Gobernuak ez zuen hitzarmenik izenpetuko Seaskarekin, urteetako borrokarik, mobilizaziorik, manifestaziorik, okupaziorik eta abar izan ez balitz. Bideetan ez genuen seinale elebidunik ikusiko militante batzuk ez balira ibili gauetan bide-seinaleen ezabatzen. Euskararen Erakunde Publikoa ez zen sortuko mobilizazio sozialik izan ez balitz. Gaur egun euskararen alde mintzo diren hautetsi frantsesak edo EEPko ardurak hartu dituztenak ez lirateke euskararen defendatzaile izanen, euskalgintzaren bultzadagatik izan ez balitz.
Euskara duela mende erdia baino egoera hobean dago? Baietz diote anitzek: orain jendeak ez du euskara mespretxatzen, ikastolak anitz ari dira zabaltzen, elebitasuna bide pixka bat egiten ari da… Baina Euskal Herri kontinentalean euskara ez da ofiziala, eta ez dirudi izanen denik. Irakaskuntzaren garapena berri ona da, baina ez da aski handia frantseste oldeari gaina hartzeko. Euskara ez da alderdi politikoen lehentasuna.

Odol-hustea gelditzeagatik bozkariatzeak arrisku bat badu. Ez ikusi nahi izatea anemia ikaragarria duela herri honek, mendeetako jazarpenaren ondorioz, eta anemia horretatik sendatzeko ematen zaizkion elikagaiak eta sendagaiak behar baino anitzez murritzagoak direla, eta jazarpena ez dela gelditu.

Euskarak egin dituen aitzinamenduak euskaldunei esker izan dira, bakoitzaren lanari esker eta antolaketari esker. Ez ttattarra soinean agertzen diren horiei esker. Segurki ezetz! Eta etorkizunean ere horrela izanen da.

Enbata60Urte

 

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video