Euskaraz mintza

Klika Irudian « Euskara ene gisara », helduak euskalduntzera sustatzeko komunikazio kanpaina ezagutzeko (https://japprendslebasque.com/eu/)

Euskara biziarazi nahi badugu, beti euskaraz mintzatu behar dugu euskaldun guziekin. Aski ote zaigu? Ez dut uste. Euskararen kalitatea zaindu behar dugu, ez baita goiti ari. Iduri luke euskara batua Hegoaldean entzuten dugun hizkera dela soilik, eta maiz itsutuki kopiatzen dugu, hutsak barne. Aldiz batua Ipar eta Hegoaldearen artean egiten duguna da, Euskaltzaindiak markatu bidetik. Horren Hiztegian sartzen dira euskalki guzietako hitzak, hein bat idatzi diren ber. Iparraldeko hitz eta erranaldiak ez ditzagun bazter utz, gipuzkera osatura mugatuz. Oreka bat erdiets daiteke mugaren bi aldeetarik. Euskaldunen kopuru gorena Hegoaldeak du naski, baina guk literaturako lehentasuna dugu.

Haatik txarrena da frantsesaren kopiatzea, eta hori ustekabean egiten dugu gero eta gehiago. Etsenplutako, hona gaizki erabiliak diren hitzen zerrenda labur bat, ohar zenbaitekin.

Agur – Gaur Hegoaldean « adios » errateko baizik ez dut entzuten. Euskal tradizio luzean, harrera egiteko ere balio du: Agur Jaunak, Agur Maria, Agur Xiberoa…Bikoiztasun hori atxik dezagun.

Algeria: frantseskeria bat da g horrekin. Euskaraz, arabieratik zuze- nean, Aljeria da, jotarekin.

Apetitu on – Frantsesetik hartu berria. Zaharrek ordea: egizu bazkari edo afari, eta on dagizula.

Arazo eta arrazoi(n) – Maiz nahasiak Iparraldean. Arazo: problema. Arrazoi(n): raison.

Atzeman – Attraper, saisir. – Trouver  : aurkitu, ediren, kausitu, topatu.

Baizik – Gaur Zuberoan bereziki gaizki erabilia, bakarrik edo bakoizki errateko. Beti ez bat behar du lagun. Adibidez katixima zaharretan: « Zenbat Jainko dira? Bat baizik ez da. »

Batez ere – Berria, Iparraldean ezezaguna, eta « batere ez » bikotearekin nahas daiteke.

Batzuk eta batzuek – Biak badira, bakoitza bere lekuan: batzuk dira, batzuek dute.

Bere – Iparraldeko gazterian galdua, berriz ikasi beharra.

Bereziki – Eskiulatik Bilboraino dabilan hitz argia ezabatzen digu « batez ere » nahasgarriak.

Da eta dago – Iparraldean ez ditugu ongi bereizten, dago kasik baztertua dugu, eta berriz bildu behar genuke iragankorra den zerbaiten adierazteko: handia da eta (orain) hemen dago.

Det – Gipuzkoa ekialdetik hedatu nahiz dabilkigu, batuko dut zabalaren aurka.

Egur – Leña, bois de chauffage. Zur: madera, bois d’oeuvre. Altzari eta mubleak ez dira surako.

Esperantxa dut – Arrunta Iparraldean « j’espère » errateko.

Espero dut – Gaztelaniaz « j’attends ». Espero modan dago, gaizki erabilia, nahasgarria.

Galde bat pausatu – « Poser une question ». Euskaraz: galdegin, galde bat egin.

Guziz – Beste hitz guziak bezala deklinatzen da: egun guziez idatz, egun guziz erranik ere.

Haren – Bere uxatzen digu. Biak behar dira, bakoitza bere lekuan.

Harro – Iparraldean ezkorra da: harroputza. Burgoi eta fier atxik: biak Hiztegi batuan daude.

Instalatu – Hitz luze, konplikatu, itsusia, burrustan frantsesetik sartu berria, plantatu haizatuz.

Izan eta ukan – Hegoaldean « être » eta « avoir », bietarako dabil izan. Iparraldean izan eta ukan bereizten ditugu: aberastasun bat da, ideiak argitzen dituena.

Jelos – Mesfida zenak, bekaizti ordezkatzen du orain, hizkuntza pobretuz eta nahasiz.

Ohiko – Hegoaldeko ohizko modan dago, baina Euskaltzaindiak gure ohiko hobesten du.

Ondo – Gipuzkoatik burrustan entzuten dugu, baina batuan ongi hobesten da.

Ontsa – Batzuek untsa idazten dute, baina O behar du, ondok eta ongik bezala, erro beretik.

Plantatu – Ez da landatu, baina jarri: laborantzan plantatu, eta ez instalatu.

Portablea? Sakelakoa!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *