Euskarazko murgiltze sistema jomugan?

PrintFriendly and PDF
Xabi Larralde
Xabi Larralde
Enseignant en économie, porte parole de Sortu.
D'autres articles
Urriak10

Euskarak murgiltzea behar du!
Jende katea larunbatean Baionan. Zato !
Hezkunde ministeritzak Hiriburuko Baste-Quiéta eskolan murgiltze klasea idekitzea errefusatu du. Erabaki larri horrek bukaera ematen dio eredu horri eskola publikoan.
Printzipiozko postura hori arrunt arbitrarioa da, frogatua baita ama eskolan murgiltze eredua segitu duten ikasleek ez dutela batere arazorik frantsesa ikasteko, eta alderantziz hizkuntz-gaitasun hobeak garatzen dituztela.
Bainan kasu, erabaki horrek murgiltze ereduarekin bukatzeko borondate argia eraskuten du!
Gure haserrea ez badugu argiki erakusten eta ministroak gibel egitea ez badugu lortzen, murgiltze eredua bera da desagertzeko arriskuan dena, bai eskola publikoan, bainan baita ere eskola pribatuan eta luze gabe ikastolan ere bai.
Haurrei euskara transmititzeko eskubidea, gure eskubidea!
Gure hizkuntz-eskubideen urraketa hau salatzeko Euskal Konfederazioak eta Biga bai, Erakasleak, Euskal Haziak, Euskara Geroan, Ikas-bi eta Seaska guraso eta erakasle elkarteek jende-katea egitera deitzen dute Baionan, larunbat huntan urriaren 10ean, 11:00etan, René Cassinen sortetxetik abiatuz (Ducéré karrikan, Baionako Herrik etxe parean), Suprefeturarat.
Egun hartan, Pour que vivent nos langues kolektiboko kideek ere antzeko mobilizazioak antolatuko dituzte Hexagono osoan, irakaskuntzan frantses gobernuak lurralde hizkuntzen kontra hartu erabakiak salatzeko.

 

Arrazoin politiko-ideologikoen gatik Frantses Estatuan giro kezkagarria indartzen ari da. Egoera horri gehitzen zaion testuinguru ekonomikoaren aitzakiz murgiltze sistemak jasaiten duen prekaritatearen kontra, urriaren 10ean, giza-katean mobilizatzea premiazkoa da.

HHezkunde ministeritzak Hiriburuko Basté-Quiéta eskola publikoan euskarazko murgiltze esperimentazio bat indarrean jartzea debekatu du. Nola interpretatu erabaki hori? Urriaren 10ean, Baionan (11:00etan), giza-katea antolatzen duten eragileek (Euskal Konfederazioa, Biga Bai, Erakasleak, Euskal Haziak, Euskara Geroan, Ikas-Bi eta Seaska) Estatuaren jarreran lehenik arrazoin politiko-ideologikoak atxeman daitezkeela azpimarratzen dute.

“Separatismoaren” kontrako legea

Maila hortan, Estatu frantsesean giro kezkagarri bat indartzen ari dela onartu behar da. Hortaz, aipatu behar gobernua lantzen ari den “separatismoaren” kontrako legea. Lege honen helburu deklaratuena islamismoaren kontra borrokatzea bada ere, legearen arabera, barne ministroak frantses Errepublikaren “baloreak” errespetatzen ez dituzten edozein elkarteei diru laguntza publikoak ukatu diezaizkiete. Agian estrapolazioa urrunegi eramatea da, baina pentsatzen dut Madrilen bezala, Parisen ere batzuk Kataluniak ezagutu duen ibilbidearen inguruan azterketa oso bihurria egiten dutela. Izan ere, ultra-jakobino batzuen iritziz, independentismoak Katalunian azken urteetan ezagutu duen indartzeak eta katalan hizkuntzaren garapenaren artean lotura bat egin daiteke. Dena dela, gure hizkuntzak zuzenean erasotzeko helburua baino, “separatismoaren” kontrako legeak 2022ko hauteskunde presidentzialei begirako propaganda operazio populista baten itxura badu ere, kaltea eragiten digu. E. Macron-ek berriki adierazi duenez, “frantses nazioan nortasun ezberdinak onartu daitezke, Errepublikaren legeak errespetatzen diren bitartean”.

Diferentziazioa

Agian, ikuspegi hortatik ulertu behar dugu uztailaren 29ko ministroen bilkuran J.Gourault- ek aurkeztu duen “diferentziazioa”ren inguruko lege proposamena… “Diferentziazioa” ren kontzeptua J.Gourault-ek aspaldian du mahaigaineratua. Hastapen batean, konstituzio aldaketa bat suposatu behar zuelarik, orain lege organiko baten bitartez indarrean jarri beharko litzateke… Diferentziazioaren lege organikoaren proposamena Senatuan urrian aztertzea aitzin-ikusia da. Behin baino gehiagotan, M.Brisson senatari Jaunak diferentziazioaren kontzeptuaren lanketa aipatu izan du, azpimarratuz Iparraldeak bere “berezitasuna” hizkuntza politika eta mugaz-gaindiko harremanen eskumenak Herri Elkargora transferituz markatu dezakeela… Giro politiko-ideologikoaz aparte, testuinguruan beste elementu bat aztertu behar dugu ere: Covid-aren krisiaren haritik kateatuko den egoera ekonomiko eta sozialaren okertzea. Estatuek Covid-aren krisi sanitarioak sor dezaken gainbehera ekonomikoari buru egiteko diru kopuru handiak mobilizatu dituzte. Baina horrek iraunen du iraunen duena.

Hizkuntzen ofizialtasuna

Eta 2008ko finantza krisiak erakutsi digunez, bigarren fase batean, aitzinkondu publikoen murrizketa gogorrak etorri daitezke. Euskarazko murgiltze sistemaren alde urriaren 10ean giza-katea antolatzen duten elkarteek salatzen dutenez, aurten lanean hasi diren 15 euskarazko erakasleetan 11k frantsesez erakasteko postuetan izendatuak izan dira, gure hizkuntzetan erakasle izateko konkurtso postuen kopuruak ttipitu dira.. Maleruski, testuinguru ekonomikoa aintzat hartuz, hori hasiera baizik ez dela pentsa daiteke… Giro politiko-ideologikoa eta testuinguru ekonomikoa kondutan hartuz, Hiriburuko afera oso kezkagarria dela ondorioztatu behar dugu. Behin eta berriz, gure hizkuntzentzat estatus ofizialik ez edukitzeak suposatzen duen prekarietatea agerian uzten du. Honen aitzinean, beharbada heldu da garaia berriz ere gure hizkuntzen ofizialtasunaren aldeko ofentsiba azkar bat egituratzeko… Hasteko, urriaren 10eko giza-katea mobilizazio hitzordu biziki inportantea da euskaltzale guzientzat.

 

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video