Ezker abertzalearen gogoeta: iraganari begiratu geroari ekiteko

Saroia Galarraga eta Xabi Larralde, Sortuko kideak
Saroia Galarraga eta Xabi Larralde, Sortuko kideak

Azken hilabete hauetan, ezker abertzaleak ideki den ziklo politiko berriari begira gogoeta bat eraman du Ipar Euskal Herriko ehun bat militanteren artean. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan aldaketa garrantzitsuak gertatu dira azken urteetan eta baitezpadakotzat jo dugu mugimendu politiko gisa bilan baten egitea, egungo egoerari buruzko analisia gaurkotzea eta geroari begirako perspektibak gogoetatzea.

Finean, azken hamarkadetan Euskal Herri osoan eraiki eta hedatu den komunitatea izanki, eta Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleko parte aktibo garen heinean, kolektiboki egin behar ditugun aitzinamendu berrietarako ekarpen politikoa finkatu nahi izan dugu. Maiatzean egin Biltzar Nagusi baten ondotik, 2022ko urtarrilean Sortuk Euskal Herri osoan eginen duen kongresura bitartean atera ditugun ondorioen kudeaketa eginen dugu Ipar Euskal Herrian.

Azken hamarkadetako bilana egiteak garrantzia berezia hartzen du bizi dugun testuinguru sozial eta politikoan. Eramandako borrokari esker, fase politiko berri batean sartuak gira. Ipar Euskal Herrian herri ikuspegitik urrats azpimarragarriak egin dira eta etorkizunean jauzi gehiago egiteko posibilitateak idekiak dira askapen borroka nazional eta sozialean. Alta, egoera berriak sortzen joan giren heinean, estrategian eta eginmoldeetan hainbat agorpen ere agertu dira eta horregatik da inportantea bizi dugun egoera ongi aztertzea eta iraganari so egitea irakaspenak ateratzeko.

Hiru hamarkadako gibeltasunarekin, ohartzen gira ezkerreko mugimendu abertzalearen bilakaera zatiketaz eta batasunerako ahaleginez beterikoa izan dela. Ipar Euskal Herriarentzat proiektu propioa gorpuzten joan den heinean, ezker abertzalea eragile aktiboa izan da ibilbide horretan. Huts egiteak egin direla aitortzen dugu, oso bereziki 2000ko hamarkadaren zati handi batean. Alta, mugimendu abertzaleko parte garen sektoreen arteko bat egiterako ahaleginetan ezker abertzaleak ahalegin handiak egin ditu, ekarpen politiko, militante eta ekonomikoa eginez, esaterako. Azken buruan, eta aipatu hamarkadaren bukaera aldera, EH Bairen sorrerarekin gauzatu den urratsa ematea lortu genuen, gaur gaurkoz ezkerreko abertzaleen erreferentzia politiko eta instituzional bakar bilakatzeraino.

Gure iritziz, egun Ipar Euskal Herriak bizi dituen aldaketen jatorrian, mugimendu abertzaleak sustatu dituen mobilizazio eta dinamika sozialak gako izan dira. Hainbat aldarrikapen eta proiektu Ipar Euskal Herriko gizartearen baitan errotzen joan dira, tartean beste eragileen agendan kokatuz. Mugimendu abertzalea zentralitate politikora iragan da eta horrek Ipar Euskal Herriko erreferente politiko nagusietarikoa bilakarazi du. Gure gogoetan, etapa ezberdinetan sektore ezberdinek egin ekarpena aitortzen dugu. Iraganaz desadostasunak izan ditzakegu, baina izan ditugun lorpen politikoak lehen lerroan jarri behar direlakoan gaude. Ibilbide hori ez da inoren patrimonioa, guzien artean, eta batez ere militante eta oinarri sozial abertzaleak egindako lanaren emaitza baizik.

Badira hamar urte baino gehiago ezker abertzaleak estrategia aldaketa egitea erabaki zuela. ETAren borroka armatua bukatzetik haragoko erabaki estrategikoa izan zen, nahiz eta hamarkadetako zikloa hestea inportantea izan. Estatuen oztopo eta blokeo guzien gainetik, azken urteetan ziklo hori manera ordenatuan hestea lortu da. Eta ez zen erraza. Ezker abertzaleak, ETAk barne, iniziatiba andana bat hartu du Euskal Herriaren burujabetza prozesua fase berri batean jarri eta baldintza berriak sortzeko, baina balioan jarri nahi du ere bide horretan bidelagun izan dituen eta dituen militante, sektore eta eragileen inplikazioa. Denen artean eraiki dugun bide bat baita, eta esan behar da, hori zela helburua, hots, Euskal Herriaren alde batera aritzea.

ETArik gabeko agertokia egoera berri bat da mugimendu abertzalearentzat, dudarik gabe. Hiru urte baizik ez dira pasa erakundea desegin zenetik eta horrek elkarrekin asmatu beharko dugun ibilbide berri bat egiteko aukerak biderkatu ditu. Azken urteetan gatazkaren ondorioen konponbide prozesuan eta Ipar Euskal Herriaren instituzionalizazioan urrats garrantzitsuak egin dira. Borroka eta ahalegin handia egin behar izan da burujabetza bidean baldintza berriak idekitzen dituzten mugimendu horiek gertatzeko. Gehiago egin behar ditugun arren, lortu dugu eta esan dezakegu Ipar Euskal Herria auto-eratze prozesu batean murgildua dela egun.

Ditugun aukerak gure eskuetan hartu behar ditugu ondoko urteetan Euskal Herriaren burujabetzan aldaketa handiagoak eragiteko. Indarrak metatuz lortuko dugu. Ezker abertzalea testuinguru berrira egokitzen ari da ahalik eta eraginkortasun handienarekin aitzinatzeko.

*Bilanaren dokumentu osoa irakurgai eta bideoa ikusgai lotura honetan: https://sortu.eus/albisteak/jauzi-berri-bat

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).