Gaurko garaipenak eta biharkoak

Aberri Egun batez.
Aberri Egun batez.

Euskal Herriaren ezagupenean urrats bat aintzinerat, baina inondik ere burujabetzarako bidearen helburua. Denbora berean, nehoiz baino gehiago jende arrotz ari da kokatzen hemen gaindi. Testuinguru hontan, zein da abertzaletasunaren geroa, zein bide behar du hartu, zein arrisku baztertu?  

Euskal Elkargo berriak ekartzen dituen
epe motz eta ertaineko
desafio eta erronka garrantzitsuekin batera,
epe luzeagoko bide orria
marrazten hasi behar dugu
abertzale ezkertiarrek.

Durant toute la seconde moitié du XXe siècle, légitimisme républicain et affirmation identitaire se sont opposés jusqu’à l’absurde et parfois l’impasse douloureuse. Après avoir longtemps combattu la seconde, au risque d’affaiblir le premier, l’État a lentement évolué à l’appel d’élus attachés à ces deux légitimités longtemps considérées comme contradictoires. Un État qui longtemps, sur le sujet, a préféré cliver, opposer, heurter plutôt que tenter la nécessaire synthèse.” Horrela mintzo zen duela zenbait aste Max Brisson eta egun batzuk berantago, Durand prefetak bere postua uzterakoan, ildo beretik HELEP berriaz gaineratzen zuen : “…et par la mise en place de cet outil républicain, nous avons finalement l’occasion de réaliser une forme de synthèse apaisée entre ces traits…” (Errepublika eta nortasunarekiko atxikimenduak).

Irakurketa hau parioa ere bada: irekitzen den fase berri honetan abertzaletasunak (frantses Estatuarekin moztuz, Euskal Estatua eraikitzeko proiektu gisa ulerturik) ez du gehiago funtsezko justifikaziorik ez eta ondorioz, etorkizun handirik ere.

Bidasoatik iparraldean frango berant garatu zen abertzaletasuna parentesi historiko mugatu bat geldituko da.

Iparraldeko oraiko eboluzioetan eragin inportanta izan duten bi aktore horien desiretatik errealitatera bidea luzea izanik ere, ez genituzke arinki edota mespretxuz hartu behar adierazpen horiek. Alabainan bizitzen dugun fase aldaketa eta kapitulu berri baten hasieran pena merezi du galdera pausatzea.

Hemendik 10/20 urtetan zein izanen da abertzaletasunaren motorra Iparraldean? Orai arte bezala jendartean nahiz hautestontzietan emeki bainan segurki hedatzen eta garatzen segituko dea? Iraganean abertzaletasunaren pizgarria zapalkuntza eta ukapenaren kontzientzia hartzea izan zen (beste herrialde askotan gertatu bezala). Ondorioz abiatutako erresistentziak eta herri mobilizazioak, ekintza armatuak barne, jasan dituzten mespretxua eta errepresioak haserrea eta elkartasun olatuak sortu dituzte, abertzaletasunaren hedapena elikatuz. Gaur egun motor horiek desagertzen ari dira.

Mehatxu eta aukerak

Iparraldeko lurralde ezagupena gauzatuko duen lehen instituzioa sortzekotan da. Euskara hizkuntza ofiziala izaitetik urrun gelditzen bagara ere, erakunde publikoetan nola edo halako hizkuntza politikak abiatu dira, lehengo fruituak ekarriz. Preso eta iheslarien arazoa konpondu gabe irauten badu ere, borroka armatua desagertu da. Eboluzio eta garaipen politiko horiek jendartean dagoen euskal kontzientzia kolektiboak (Euskal Herriarekiko atxikimendua, populu berezi baten partaide sentitu eta nahi izaitea) indartzen eta hedatzen segituko duela dudarik ez da.

Besterik da proiektu abertzalearen aldeko sustengua (EH-ren batasun eta burujabetza aldarrikatu). Lehenak, bigarrenaren elikagai inportanta bada (ez bakarra haatik), ez du mekanikoki ekartzen.

Bihar, etzi zerk elikatuko du burujabetza gogoa? Abertzaletasuna ez ote da instituzioen kudeaketan mugatu eta galduko? Ez ote da notabilismoa berri batean instalatuko, soilik klase politikoaren berritze eta modernizatze etapa bat markatuz? “Euskal bidea” Iparraldean karrika itsua bilakatzeko arriskua badea?

Bestelako mehatxuak eta aukerak ere badaude. Populazioaren emendazioa kanpotik etorritako jendearekin gertatzen da. Gainera, kopuruz mugatua izanik ere, dinamika sozioekonomikoek (espekulazioa adibidez) ezker abertzalearekiko sinpatia gutti duten dirudun eta burges jende mota bat erakartzen du Ipar Euskal Herrira.

Baina denbora berean frantses kontzientzia nazionala azkarra izanik ere, krisia sakonean sartu da. Nor garen, nortzuk osatzen dugun komunitate politikoa bezalako galderak frantses eztabaida politikoaren muinean dira, FN-en arrakasta lekuko. Hain zuzen, Ipar Euskal Herrian duen presentzia mugatuagoak badu zer ikusteko abertzaletasunak galde hauei aspaldidanik landu eta ekarri dien erantzun ireki, integratzaile eta erakargarriarekin.

Euskal Elkargo berriak ekartzen dituen epe motz eta ertaineko desafio eta erronka garrantzitsuekin batera beraz, epe luzeagoko bide orria marrazten hasi behar dugu abertzale ezkertiarrek.

HELEP sortzearen faseko zuhurtzia taktikoak gainditurik, proiektu abertzalearen funtsa ozenki berretsi eta defenditu, Euskal Herriaren burujabetza edukin sozialez betez. Izan ere, gaur egun munduko krisi askori, parte batez bederen, lekuan lekuko alternatiba eraldatzaileetan atxeman daitezke. Hegoaldearekin loturak garatzen segitu, iraganeko nazio ikuspegi zurrun eta mekanikoa bazter utzirik, jendearen interes konkretuak (zerbitzu publikoak, aisialdia…) jorratuz. Gaurko garaipen taktikoek biharko garaipen estrategikoak presta ditzaten.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).