Orain Herria, orain bakea !

OrainHOtsailaren 27an frantses Estatuak lehen presoak hurbildu ditu Mont-de-Marsaneko kartzelera. Ez dakigu oraindik hurbilketa mugimendu hori zer tamainakoa izanen den, eta zer ezaugarrien baitan gauzatuko den. Horren araberan baieztatzen ahalko da frantses Estatua euskal preso politikoen inguruan eduki dituen ohiko jarreratik mugitzen hasia denez.

Balizko aldaketa hori dela eta, martxoaren 7an Frantziako eta Espainiako justizi ministroak Madrilen bildu dira. Bilkura honen ondotik, Espainiako justizi ministroak – Rafael Catalá-k – Espainiak bere kartzela politika ez duela deusetan aldatuko adierazi du. Halako adierazpenak egin behar dira, bezperan, Xabi Rey euskal preso politikoa Puerto IIIko kartzelan hilik aurkitu delarik. Egun batzuk geroago, martxoaren 10ean, Iñigo Urkurllu-k biktimen aldeko ekitaldi batean ETA-ren jarduera “bidegabea” izan dela salatu du, erakunde armatuari bere autokritika egitea exijituz. Berez, Iñigo Urkurllu-ren ahotik halako adierazpenak ez dira harrigarriak ; baina bai, adierazpen horiek egun batzuk lehenago gertatu den Xabi Rey-ren heriotzari buruzko aipamen bihirik egin gabe egitea mingarria dela. Zeren, Xabi Rey-k bere buruaz beste egin badu ere, gaurko kartzela politikak erahil duela begibistakoa da.

19. mendeko gerla karlisten ondotik,
eta Aiete arte,
euskal gazterian (edo parte batean behintzat)
Euskal Herriaren eskubideak defendatzeko
armak hartzea
beharrezkoa ikusi ez duen
belaunaldi bakar bat ez da egon

Zauri bat idekirik

Hori dela eta, momentu honetan, konponbide prozesuari begira bi partida jokatzen ari dira. Alde batetik, euskal jendartearen etengabeko mobilizazioa euskal preso guzien askatze prozesu bat indarrean jar dadin. Eta erronka horri dagokionean, behin eta berriz errepikatu behar dugu gatazkaren presoen auziak zauri bat idekirik uzten duen neurrian, euskal preso guziak askatu arte ez dela egiazko bakerik egonen Euskal Herrian. Eta bestalde batetik, biktimen sufrimenduaren aitortza, eta euskal gatazkaren errelatoari loturiko indar harremana. Horri begira, bere adierazpenek agerian uzten dutenez, Iñigo Urkurllu ez da jarrera “neutro” batean kokatzen, baizik eta galtzaile/irabazle dialektika areagotzen duen errelatoaren inguruko indar- joko batean murgildua. Iñigo Urkurllu-k konponbide prozesuaren haritik Ezker Abertzalea “galtzaile” bezala eta buru makur atera dadin nahi du, horrek Historiaren aitzinean EAJ posizio “eroso” batean kokatuko lukeelakoan. Biktimen sufrimenduaren aipamen desorekatua baliatuz, horretara datoz ETA-ri luzatzen dizkion bidegabetasunaren inguruko interpelazioak. Ezker Abertzalea gizatasun ikuspundu batetik biktimen sufrimenduaren aitortzari buruzko ariketa zintzoa egiteko prest da. Eta gainera, euskal gatazkaren konponbidearen inguruan mobilizatuak diren adituen bitartez, horretarako nazioartean aplikatu diren metodo eta protokoloen inplementatzeko aukera guziak ditugu Euskal Herrian. Baina, normala denez, Ezker Abertzaleak gatazkaren izaera desitxuratzea suposatzen duen errelato baten aitzinean makurtzea ez du onartuko. Hauxe baita euskal jendartean inposatu nahi den gatazkaren errelatoa : frankismoaren bukaeran transizio demokratikoa eman zen Espainian, eta “buru-ero” batzuk beren proiektu politikoa bortizkeriarekin defendatzea erabaki zuten. Ezker Abertzalearentzat errelato horrek euskal gatazkaren erro historiko sakonak ezabatzen ditu erabat.

OrainHerriaren interesak lehenetsi alderdiarenak baino

Tartean, ETA-ren borroka armatuaren sorrera eta iraupena ezin baita ulertu historio luzean finkatzen den ondoko konstatazioaren abstrakzioa eginez : 19. mendeko gerla karlisten ondotik, eta Aiete arte, euskal gazterian (edo parte batean behintzat) Euskal Herriaren eskubideak defendatzeko armak hartzea beharrezkoa ikusi ez duen belaunaldi bakar bat ez da egon. Hor daukagu euskal gatazkaren erro sakona. Eta horri heltzen ez diogun bitartean, arazoa ez da alderdi bat ala bestea Historiaren bertsioen inguruko lehian galtzailea suerta daitekeela, baizik eta gaur jorratzen ari garen konponbide entsegu sekuentziatik Herria bera galtzailea atera daitekeela. 2004-ean Batasunak “Orain Herria, orain Bakea” lemapean ekitaldi politiko bat antolatu zuen Anoetan, Loiolako negoziazioei bidea idekiz. Eta egun ere, sekulan baino gehiago, Herriaren interesak lehenetsiz alderdiarenak baino, abertzaleek konponbidearen prozesuan eta burujabetzaren bidean aitzina egiteko haien eskuetan gako asko eduki ditzaketeelako hauxe da EAJ-ri luzatzen diogun mezua : “Orain Herria, orain Bakea !

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).