Goiz batzuk zailak egiten zaizkigu…

BerriTxarra

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Ohetik altxatu eta irratian berri saila entzuteari ekiten diogu gehienetan goizean. Batzuetan loaren baporeak oraindik ez arras haizatuak, berriak belarri gor batekin entzun eta aurrera egiten diogu egunari, gutxi gora behera Kazakhstanen gerlaren bat dagoela entzunik, Johnsonek beste txotxolokeria bat erran duela aditurik, eta tartean Macronekin kalapitetan aritu direla ulerturik, zoritxarrez Athletic-ek azken partidua galdu duela oharturik, edo gure Covid maitea gora eta behera dabilela ikusirik.

Baina, badira goiz batzuk, nun buruari astintze on bat ematen dioten berriek, eta entzutearekin soilik asaldatze bideari ekiten diogun.

Barne tripak korapilo ezinegon batean sartzen ahal zaizkigu honako berri hau entzuten dugularik: Estatu frantsesean bost pertsonak biztanleriaren aberastasunen %40ak metatzen dituzte. Astintzea oraindik azkarragoa izan daiteke, bost horietariko lauk luxuzko markak dituztela saltzen ulertzen dugularik, hots poltsikoetan miliarka euro metatzen dituzten horien aberastasunak, beste milioika euro metatzen dituztenen aberastasunei esker lortzen dituztela. Eta horrekin gogoetatzen dugu: egunerokoan herritar gehiengo batek bizitokia, argi indarra edo jana bezalako biziraupenerako oinarrizkoak direnak mantentzeko zailtasunak dituelarik, parean, dirudun talde gero eta aberatsago bat dabil luxuzko azkeneko zakua edo beste erosi nahian zoingehiagoka joko amaigabe batean murgildurik.

Errealitate hau ez da berria, baina, horrek ez du onargarriagoa egiten.

Lotsagarria ere bada, luxuzko objektu horiek saltzen dituenak bizi publikoan bere iritzia ematea ausartzen dela ikusten dugularik, besteak beste funtzionario lana gutxiesteko.

Errealitate horiek gure mundua zertan dagoen, eta zeri ematen dion balioaren lekukoak dira.

Halere, gai honi lotu izanaren arrazoia ez da bakarrik horretan kokatzen.

Aipatutako albistegi berdinean, Bretainan Jean Luc Mélanchonek egindako mitinaren berri ematen zen. Eszenatoki goren batean kokatua zen gizona. Pantailez inguratua, usaimena, entzumena, eta ezustea nahasten zituen ikusgarri nazkagarri bati ekin dio bere frantses presidentzialetarako hautagaitza abiatzeko. Horrekin, bere burua jainkoaren parekoa duenaren itxura eman digu.

Aberatsenak gero eta aberatsagoak diren unean, herritar xumeak gero eta pobreagoak izatearen errealitatean murgiltzen ari dira, eta egoera gordin horren erdian, horrelako ikusgarri bat ikustea nahiko negargarria egiten zaigu.

Frantses hauteskunde presidentzialen urtea izango da 2022a. Aberats goren horietan kokatzen diren frantses eskuin muturreko hautagaiek bereganatua dute herritar xumeen hitza. Eskuina inoiz baino batuagoa ageri zaigu, eta ezkerra, inoiz baino zatituagoa.

Eta erdi horretan krisiak dira nagusi, krisi soziala, baita inguramenekoa, gizartearena edota humanitarioa ere. Argi izpi bat beharbada atera daiteke abiatu berri diren frantses primario herrikoietatik. Baina, Mélenchon bezalako batek bere buruari jainko izendapena eman diola ikusirik, pentsa daiteke zaila eginen zaiola entzutea: “Iep mutil, jautsi zaitez zure tronutik, bada zu baino hobeagorik!”.

Heldu zaigunari so egoten girelarik kezkatzerik badagoela pentsa daiteke. Kezkatzerik badago ere, ez baitu ematen alderdikeria edo botere gosekerien artean frantses ezkerra bide berririk irekitzeko gai denik. Baina, hori tamalez, urteak daramagu pairatzen. Nork daki, Txiletik beharbada datorkigu argi izpi berria. Bertan gertatzen denari tente jartzea izanen da egokiena 2022 urte hasiera honetan. Anartean, ez dugu etsiko, tokiko ekimenek baitute hauteskundeak bezain bat garrantzi. Beraz, lotu gaitezen lanari, gogotsu eta eraiki nahi dugun herriaren bideari ekin diezaiogun.

Urte Berri on aldarrikatzaile eta ekintzaile oparo bat opa dizuet guztioi!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).