Gu gara Graziren herria

Floren Aoiz

Arratsalde on denori!

“Asto hilari olo?”, “Ohore guziak ukanak ditut”,
hitz hauekin utzi zizkigun idatzita gure Grazik
gaurko ekitaldirako irizpideak.

Agindu argi batez: “baliatu ahal bada defenditzen
ditugunen zerbitzuko”.

Eta halaxe eginen, bistan denez.

Defenditzen ditugunak. Hor dago koxka, hor dugu mamia.
Gu horretan dago Graziren bizitzaren laburpena,
bere pertsonaren gainean herria jarri baitzuen.
Izan ere, Grazik, bere bizitza osoan, bere herria, Euskal Herria,
defenditu zuen.

Jende askok ezagutu zuen Grazi bere etxe ondoko zubian
ageri zenean,
txuri eta gorriz, jendarmeen aitzin, bere erantzunkizuna aldarrikatuz.
Beldurrik gabe, konplexurik gabe, preso joan zitekeela jakinik.
Hura oiartzun zabaleko urratsa izen zen,
baita bakearen aldeko pauso gehiagoren inspirazioa ere.

Baina Graziren engaiamendua ez zen orduan abiatu,
askoz ere lehenago baizik.
Grazik aterpe bilakatu zuen bere etxea,
eta hamaika borroketan aritu zen,
geure kultura eta hizkuntzaren alde,
despopulazioaren kontra, errepresioa salatzeko,
eta, beti, elkartasuna lehen mailan jarriz.
Iheslariekiko, presoekiko, sufritzen zuten guziekiko…

Politika hitza gaizki hartzen da batzuetan,
gauza itsusiak egiten direlako politika aipatuz.
Baina bada politika ulertzeko beste manera bat,
eta hori zen Grazirena,
engaiamendu politikoa
mundu hobe baten aldeko ahalegin gisa harturik,
gurean, Euskal Herria libre izateko.
Herriarekiko maitasunan oinarritzen den politika da hori.

Bai, Grazik herria maite zuen,
eta maitasun horrek arrisku asko hartzera eraman zuen,
kartzela ezagutzera, esaterako,
baita kritikatua izatera ere,
Sufritu behar izan zuen Grazik, bai,
nekeza baita korrontearen kontra joatea.

Hala egin zuen garai gogorrenetan,
eta Euskal Herriko zeruan argi berriak ageri zirenean
ez zuen zalantzarik izan,
eta bat egin zuen aro berria ekartzeko hautuaz.
Beste inork baino hobeki adierazi zuen zubi hartan,
atxilotua izan aurretik.
Erakunde armatu batek armak utzi nahi
eta denak ziren traba eta oztopo.
Nola ulertu hori?
Nola konprenitu itxikeria mutur horietara eramatea?

Grazi eta Grazi bezalakoei esker,
beste aro batean gaude Euskal Herrian.
Ortzaizeko zubia
aro berri baterako pasabidea bilakatu zen,
eta jendarmeek deus ere ulertzen ez zuten bitartean,
Grazirekin batera Euskal Herria osoak zeharkatu zuen zubia,
jada bestaldean gaudelarik.

Beste garai batean gaude.
Ez benetako bakean,
gurea ezbaita errepresiorik gabeko tenorea,
eta herri menperatua garelako, oraindik ere,
besteak beste
kartzeletan badaudelako euskal herritar batzuk
kultura,
nortasuna
eta euskararen kontrako erasoak bizirik daudelarik.
Baina aukera berriak ireki dira eta orain,
herria egiteko beste manerak abian daude, zorionez.

Muga gainditzeko gogoa aipatu nahiko nuke halaber, gaurkoan.
Inposatutako mugaren gainetik bada Nafarroa,
bada Euskal Herria.
Goi ta beherik ez da enetzat
Naparro bat da bakarra esan zuen Xalbadorrek.
Goraiziekin bereizi arren / bakoitza bere aldetik
/ ezagutzen da jantzi dirala / zazpiak oihal batetik,
dio kantuak, halaber.

Hor dugu Grazik utzi digun beste eginbehar bat,
muga gainditzen jarraitzea
inoiz baino beharrezkoagoa delako,
elkarrekin handiak garelako,
elkarrekin geldiezinak garelako.

Grazik mugaren kontra borrokatu zuen beti,
baita mugak guregan ekarri zituen kalteen kontra ere.
Zorrotz ibili zen Grazi iparra eta hegoa elkartu nahian,
gure arteko lubakiak gainditu nahian.
Gogo horri esker
izan dugu askok Grazi ezagutzeko ohore erraldoia!

Umiltasuna, zintzotasuna, irria ezpainetan,
konpromisoa, alaitasuna, tinkotasuna, eskuzabaltasuna,
ez, ez dira asto hilarendako oloa,
bizitza oso batean erakutsitakoaren aitorpena baizik.

Badaude herriak egiteko manera ezberdinak.
Katuek ez dute zakurrik egiten,
esaten zenigun maiz, Grazi.
Herri batzuk konkista,
gerla eta heriotzaren bidez egin dira,
lurrak lapurtuz, ondareak kenduz,
arauak inposatuz, hizkuntzak baztertuz.
Guk ez dugu gurea horrela egin nahi,
guk, Grazik egin zuen moduan,
elkartasunetik eta etxeko ateak zabalduz
egin nahi dugu biharko Euskal Herria.
Eta hori bideragarria da, posiblea da,
eta egiten ari gara jada,
Grazi eta Grazi bezalakoei esker.

Mugaren desagerpena,
justizia, berdintasuna,
bizi eta lan egiteko baldintza duinak,
aberastastunaren banaketa,
amalurraren zaintza, askatasuna,
euskararen benetako ofizialtasuna,
gure etorkizuna erabakitzeko ahalmena…
errepresioaren behin betiko bukaera,
zapalkuntza ororen gaindipena…
Ez dira hitz hutsak, ez dira azalezko aldarrikapenak,
Graziren bizitza inspiratu zuten gogo handiak baizik.

Gu gara Graziren herria,
Grazi bezalakoak egiten dituen herria, Euskal Herria.
Eta oso harro gaude.
Herria egiten jarrai dezagun, beraz, Grazi gogoan.
Biba zu, Grazi!
Gora Euskal Herria askatuta!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).