Gure demokrazia babes dezagun…

Kanboko Herriko Etxea

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Kanboko herriko etxearen paretan ezarri zuten banderola zabalean, irakur zitekeen herriak bere sustengua ekartzen ziela erasoak jasan zituzten herriko auzapez eta hautetsi guziei. Nahi ala ez, zenbait egun lehenago, leku hartan berean iragan zen gertakari batekin lotura egin nahian. Hitz guziak erabili ziren salaketetan: bortizkeria, ukaldiak, erasoak, demokaziaren haustea, etabar… Christian Deveze auzapezak gaitzespen lehiaketa bururatu zuen deklaratuz errekuperazio politikoa bazela Marienia proiektuaren aurkakoenganik.

Errekuperazio politikoa? Bai naski.

Laborariak kolektiboak jakinarazia zuen herriko kontseiluaren bilkuran parte hartuko zuela, jendarmeak etorriak ziren kopuru hainbat handian bazterrak zaintzeko. Herriko kontseiluaren bilkura hasi bezain laster, makilen eta joareen arrabotsarengatik bururaezina bilakatu zen. Denek nahiago genuke ez dadin holakorik gerta baina nola egin bestela?

Urte bat honetan galdegin hitzordua erantzunik gabe gelditu da. Naski ez da goxo bi orduz makilen eta joareen musika bortitza jasatea, ez da goxo ehun bat pertsona kontraerran ekarle ukaitea herriko etxean.

Baina non da bortizkeria? Non da demokraziaren urratzea? eztabaidagaian ala honek sortu zuen erreakzioan?

Hitz bortitzak erabili ziren, gertakaria zen baino gehiago eginez. Max Brisson senatariak aipatu zituen « errabiatuak », Jean Jacques Lasserre departamenduko lehendakariak kontatzen zigun manifestariak hautetsi bati mendekatu zitzaizkiola, Jean René Etchegarayk Kanboko auzapeza lurrera erorarazi zutela eta Claude Olive Angeluko auzapezak zioen « demokrazia eta gure herriaren funtzionamendua oztopatu zituztela« … Bederen! 0Eta beste hainbeste maila berekoak… BFM eta France info kateek informazioa zabaldu zuten etengabe, “le journal du dimanche” eta “Ouest France“ kazetek, besteak beste, sentipeneko tituluekin.

Zenbait egun berantago kanboko “herriko etxeak“, beste xehetasunik eman gabe, “herritar elkarrizketa“ bat antolatu zuen.

Beharrezkoa zen naski !!!

Demokrazia arriskuan genuen…

Kostaldeko hautetsi gehienak eta Errobi aldeko zenbait auzapez hurbildu ziren. “Herritar“ batzuk ere…berrogei bat, nonbait han. Testu honen helburua ez da bi gertakarietako parte hartzea baloratzea edo konparatzea, baizik eta azpimarratzea batzuek nahi zuten errekuperazioa ez dutela lortu.

“Fizela lodiegia zen“ baina entseatu dira. Sud Ouest egunkariko artikulu batean Deveze auzapezak berak salatzen zuen ez zekiela erraten nola erori zen, ez zekiela erraten norbaitek ala zenbaitzuek pusatu zuten… Gertakariaren irudi batzuk zabaldu dira sare sozialetan, zeinetan bortizkeriarik, ukaldirik ezta beste erasorik ere ez den agertzen. Baionako epaitegiak inkesta bat irekia luke, baina hor ere, zenbait egun berantago iduri du ez dela deus aterako hortik…

“Babes dezagun gure demokrazia“ lemak bere zentzu guzia hartzen du gertakari hauekin. Ez herriko etxean iragan direnekin, baina geroztik erabili diren manipulazioekin, emendatzeekin. Ez dituzte beren egileak handitzen…

Diren bezala ikus ditzakegu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).