Gure elkarte maiteak

Elkarteen foro baten afixa.

Elkarteek gure gizartearen oinarri sendoa osatzen dute, nahiz eta hauskorrak eta baliabide urrikoak izan. Kontraerran eta zailtasunen gainetik, engaiamendu kolektiboak eta sormenak indar eraldatzailea ematen diote etorkizunari.

Gure jendartea ez bada erabat peko errekara joaten, neurri handi batean elkarte-egiturari esker da, boluntarioak edo soldatadunak izanik, mundu hobea eta solidarioagoa eraikitzeko indarra ematen duten guztiei esker.

Elkarbizitzaren bizkarrezurra

Izan hezkuntzaren arloan, elkartasuna- ren arloan, kultur eta hizkuntza anizta- sunaren arloan edo ekologiaren arloan, elkarte munduan lan egin ahal izatea pribilegioa da. Pribilegioa, zeren sol- datapeko lana eta baloreak uztartu ahal izatea luxua baita, biziaren parte hain handia ematen dugularik bizibidea ateratzeko. Pribilegioa da dirua baizik baloratzen ez duten enpresa multina- zional handietan lan egiten duten pert- sonak ikusten direlarik. Egun batetik bestera kaleratzen dituzte bitan pent- satu gabe, zaharkituta eta garestiegia dagoen tresna zahar bat baino gehia- go balio ez dutela sentsazioa emanik. Pribilegioa, administrazioetako lana, guztien onerako baldin bada ere, hain eihartua delarik, non askotan zentzua galtzen duen. Pribilegioa da, hainbeste jendek uste dutenean beren ofizioak ez duela ezertarako balio.

Han gizartea non gizartekeria

Baina paradisua ez dugu lurrean. Elkarteen mundua ez da mundu ideala. Haien malgutasunagatik eta hauskortasunagatik, beti bada arriskua norbaitek edo batzuek egitura desbideratzea. Denok adibide batzuk ditugu gogoan: 30 urteren buruan lehendakaritza utzi nahi ez duena, elkartearen alde bere burua “sakrifikatzen” duen tirano merkea, kontrabotere ez duen agintari ezgai eta toxikoa, edo bere dirua eta elkartearena nahasten dituen elkartekide zintzo baino zintzoagoa…
Giza erakunde guziek bezala, elkarteek jendartearen mugak eta lerratzeak erakusten dituzte, haren jeinua eta kemena bezainbat. Kideentzat, balore mailan eta afektiboki atxikimendua zenbat eta handiagoa izan, arazoak mingarriagoak dira.

Hain ttipi eta ahul…

Diru eskasa, elkarte gehienei dagokiena, batez ere ttipiei, maila guztietan nabaritzen da. Lansariak biziki apalak dira. Baliabideak eskas dira: funtsezkoak diren eginkizunak –arlo pribatuan ongi formatuak eta pagatuak diren langileen ardurak direnak– borondate oneko laguntzaileek beren gain hartzen dituzte, formakuntzarik gabe eta denbora aski hartu gabe. Tirabirak izan daitezke militante batzuei ordaindu gabe ogibide dituzten eginkizunak behin eta berriz eskaintzea galdetzen zaielarik… Eta arazo larriak direlarik, zentsura edo autozentsura mota bat egon daiteke. Norbait biziki sartua delarik kausa baten alde, borrokaren baldintzak salatzea borrokaren kaltetan dela argudioa erabil daiteke isilarazteko …

Indarraren eta kemenaren iturria

Baina elkarteen hauskortasuna egiten duenak haien indarra egiten du ere: emazteak eta gizonak beren kemenarekin, sinesmenekin, ahalik eta hobekien egiteko borondatearekin, ekintza kolektiboaren sormenarekin. Egokitzeko eta zailtasunen aitzinean berrabiatzeko gaitasun handia du gizarteak, funtsezko optimismoa errotua du, pentsatuz geroak baduela zerbait eskaintzeko.

Baina elkarteen hauskortasuna egiten duenak haien indarra egiten du ere: emazteak eta gizonak beren kemenarekin, sinesmenekin, ahalik eta hobekien egiteko borondatearekin, ekintza kolektiboaren sormenarekin.

Boterea elkarteak kontrolatzen saiatzen da, eskuin muturrak deabrutu egiten ditu eta, boterean dagoen leku guztietan, ito eta debekatu egin nahi ditu[1]. Subertsio-ahalmen izugarria dutelako, zapalkuntzari aurre egiteko. Jendeen arteko harremanak eta loturak sortzen dituzte, auzolana, petik gorako erabakiak ahalmentzen dituzte, jendea bere baitatik pentsatzera bultzatzen dute, etsipen sentimenduaren eta pasibotasunaren aurka borrokatzen dira.
Beraz, nahiz eta batzuetan gure mugen eta akatsen ondorioagatik desbideratu, segi dezagun gure elkarteetan sinesten eta haietan indarra ematen…

[1] Ikus Mediapart-en artikulua «12 305 emplois disparus en un an : dans le secteur associatif, la grande saignée » 2026/04/12

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).