Guztien onura, arduraz, umiltasunez eta eskuzabaltasunez

PrintFriendly and PDF

Onura

Jon Maia bertsolariak erran duen bezala, pertsona baten bizitzaz mintzatzean gehienagertzen diren hitzak lurra, herria, bakea eta askatasuna baldin badira, dena errana da. Bere gainetik guztien onura ezartzen zuen Mixel Berhokoirigoinek,  arduraz,  umiltasunez  eta eskuzabaltasunez. Nik guti ezagutu dut, baina guti honetan eduki ainitz.

Duela 3 urte Bizi mugi-menduarekin idazten ari ginen lan bat, Euskal Herria burujabe izena zuena. Horren laborantzaren inguruko kapitulua idaztea zegokidan. Gauza frango ziren aipatzeko: laborantzako lurren babesa, klima aldaketa noski, laborantzaren funtzio guziak, elikaduraz haratago bazterren sortzea eta bizirik atxikitzea, landa eremuko dinamismo soziala, hiri eremuarekiko loturak,etab. Gai frango elgarrekin josi behar.

Oharrak nituen sakabanatuak, eta pixkanaka joan nintzen biltzen eta josten. Dokumentu osoa inprimatu eta zabaldu baino lehen, bertze adituen ikuspegiak ere bildu nahi genituen, eta laborantzari dagokionez aditua Mixel zen noski, ez zen pertsona egokiagorik. Xehetasun batzuk zuzendu zizkigun, baina funtsa ez hainbertze. Gero ohartu nintzen funts hori ez nuela nun-nahitik atera: gehiena Mixelek parte harturiko mintzaldietatik hartu nuen, izan Hazparneko iraileko Asunak  egunetan,  Laborantza  Ganbaran, Alternatiban, Lurraman, edo Ziburuko Baltsan elkarteak antolatu zuen mintzaldi batean. Ezagupen horiek nituen, eta geroztik ohartu nintzen Mixelengandik nituela. Honek ere erakusten du arduraz, umiltasunez eta eskuzabaltasunez zabaltzen zuela bere mezua, ez zuen bere pertsona lehen planoan ezartzen, eta beti segitzen zuen lanean, Euskal Herriko laborantza bizirik atxikitzeko, erronka berriei egokituz eta burujabetza xedea izanik.

Ainitz ikasi dugu Mixelengandik, eta bere lana jarraitu dezagun ahal bezain ongi, arduraz, umiltasunez eta eskuzabaltasunez.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video