Mundua kakaztu gabe bizi
Batzuetan aktualitateak gure gizarteen eta sistema ekonomikoaren joera inplizitu eta sakonak nahiko argiki azalera ekartzen ditu, eta gordinki erakusten zenbateraino hikaturik garen erregai fosilen erabileran.
Honen erruaren zati handi bat erregai fosilen sektoreak berak du, baina ez erru guzia: hura garatu baino lehen baziren interdependentzia ukatzen zuten ikuspegiak, eta premiazkoa da ikuspegi horiei toki gehiegi hartzen ez uztea, horiek bizitza duina desagerrarazi ez dezaten. (...)